Federico echevarriaren hitzaldia librekanbismoari eta protekzionismoari buruz

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,36 KB

9.TESTUA: FEDERICO ECHEVARRIAREN HITZALDIA LIBREKANBISMOARI ETA PROTEKZIONISMOARI BURUZ (1893-12-09)

Aztergai dugun testua lehen mailakoa da jatorriari dagokionean , izan ere ,  Echevarriak idatzitako hitzaldiaren zati bat delako. Formari erreparatuz ,  literarioa da , autoreak kritika bat egiten duelako eta azkenik edukia kontuan izanez gero, ekonomikoa da.   Federico Echevarriak , bizkaitar enpresa gizon zein politikaria zenak idatzi zuen Bilbon 1893ko abenduaren 9an , beraz , errestaurazio garaian kokatzen da , Maria Cristinaren erregeordetza garaian hain zuzen ere. Gobernuari dago zuzenduta eta Alemania eta Espainiaren akordio ekonomikoa ez onartzea eta aduana-
sistema mantentzea da bere helburua.


Dokumentuaren azterketarekin hasteko, beharrezkoa da aldez aurretik hainbat hitz definitzea. Kasu honetan, librekanbismo eta protekzionismo hitzak garrantzitsuak direla deritzogu. Protekzionismoa , estatu bateko gobernuak bertako produktuak atzerrikoetatik babesteko helburuarekin, atzerriko produktuei herrialdera inportatzeko mugan zergak jartzean edota sarrera debekatzean oinarritzen den sistema ekonomikoa da. Librekanbismoa aldiz, gobernuak ekonomian eskua sartu gabe herrialde ezberdinen arteko salerosketa askea bultzatzen duen sistema ekonomikoa litzateke.


Azterketarekin jarraituz, aipatu beharra daude testuan ageri diren ideia nagusiak. Federico Echevarriak hitzaldiaren hasieran zera azaltzen du, Espainiaren eta Alemaniaren akordio txarraren aurka dagoela , honek aduana-zergen sistema kentzea ekarriko duelako. Esaten duenez , erabaki horrek arazoak ekarriko dizkio Espainiari , izan ere , sortu gabe dauden enpresen proiektuak ez dira aurrera aterako eta gainera , muga-zergei esker sortutako zein erreformak egin dituzten lantegiak kaltetuak izango dira. Ondorio hauek jasango dituzte  Labe Garaiak , Deustuko lantegiak eta Zornotzako eta Miraballeskoko tailerrek , beste batzuen artean.  Diskurtsoaren amaieran, Federico Echevarriak  eskaera bat egiten du : Alemania -Espainia arteko ituna sinatu ez dadila eta beraz , aduana-zerga sistemarekin jarraitzea. Izan ere , aurkako erabakia hartuz gero Bizkaian ez ezik Espainia osoan ere eragina izango du.


Testuinguruari dagokionez , garbi dago Maria Kristinaren erregeordetzan kokatzen dela , zuzenki euskal herriko industrializazio garaian. Errestaurazio garai honetan , Espainian zein euskal lurraldeetan bilakaera sozioekonomikoan kolonien galerak , gerrak eta liberalismoren ezarpenak izan zuten eragina . Europarekiko hasiera berantiarra eman zen garapen ekonomikoari dagokionean eta urte horietan demografian , hazkunde motela zegoen. Hirigintzan , nekazal exodoak izugarrizko eragina izan zuen , jendeak alde egiten zuelako landatik , fabriketan eta hirietan soldata finko eta bizimodu duin bat topatzeko asmoz. Horretaz gain , kolonietara ere eman zen kanpo emigrazioa.  Sektore ekonomikoen bilakaeran ondorengoak eman ziren : nekazaritzan aldaketa gutxi batzuk (lur zail gehiago landatu) eta merkataritza indartu egin zen librekanbismoa bultzatu , aduanak kostara bidali eta trenbidea gehiago zabaldu zelako. Era berean , bankuen sorrera (Bilbo , Santander …) eta merkataritzaren ustiapen masiboa (burni mea eta ikatza batez ere ) eman ziren . Honek guztiak industrien garapena ekarri zuen Bizkaia zein Gipuzkoan. Arrazoi honegatik esaten dugu Euskal Herrian bi eredu egon zirela : bizkoaiakoa eta gipuzkoakoa. Argitu beharra dago, Federico Echevarria bizkaitarra izanik, kasu honetan indar handiagoa hartzen duela bertako ereduak. Bizkaiko fabrika mota nagusia siderurgia izan zen, meatzaritza han zuzen ere. Lehendik bazegoen burnia lantzeko tradizioa (ontziolak, zeharrolak) eta horri jarraipena eman zioten. Inglaterrari saltzen zioten burni mea eta handik inportatzen zuten ikatza , merkeagoa baitzen. Industrializazio prozesu honek bultzakada ezagutu zuen  1841ean aduanak kentzerakoan eta baita labe garaiak eraikitzerakoan ere zeren : Bizkaian bertan dago burni mea , gainera ikatza gertuan badute (Asturiasen) edo Inglaterratik ekarritakoa ere merkea da. Bultzatzaileak   burges bizkaitarrak eta atzerritarrak izan ziren eta  Nerbioi inguruan kokatu ziren, ezkerraldean , beraz Bilbo inguruan , adibidez: Boluetako Santa Ana (1841 , Ibarra familia). Portu berria eraikitzeak ere abantailak ekarri zizkion industriari (garraio azpiegitura egokia). Horretaz gain, aipatzekoa da Bizkaitarrek protekzionismoa bultzatu zutela merkatu espainiarra eurek kontrolatzeko eta ez kanpotarrek.  

Gipuzkoari dagokionez, bizkaian baino beranduago hasi zen bertan industrializazioa , XX.Mende hasieran hain zuzen ere. Bertan garatu ziren sektoreak metalurgia, papergintza eta oihalgintza izan ziren , batez ere. Industria metalurgikoan armak, turbina, erramintak, makinak eta horrelakoak produzitzen zituzten. Enpresa hauek txikiak eta ertainak izaten ziren eta  batez ere Deba arroan kokatu ziren , “Union Cerrajera” eta Eibarko arma fabrikak, adibidez. Bizkaian bezala, gipuzkoan tradizioak ere pisua izan zuen , lehengo burdinolak modernizatu zirelako. Papera egiten zuten enpresei dagokionez, guztietan lehena  “La Esperanta”  izan zen , 1841.Urtean sortutakoa eta donostiar burgesek bultzatutakoa,  baina papergintzara dedikatzen ziren gehienak XX.Mendean sortu ziren. Adiidez , 1902an aipatzekoa da “Papelera española” fabrikaren sorrera. Industria asko Oria ibai inguruan kokatu ziren, “Papelera de Oria” (1931) esaterako. Mende amaieran krisi handia ezagutu zuen papergintzak , gehiegizko produkzioa egiten zelako zegoen kontsumorako


Garbi dago industrializazio prozesu honek ondorio sozial batzuk ekarri zituela , hauek dira aipagarrienak : lehen ondorioa gizarte estamentala desagertu eta klase gizartea ezarri zela izan zen. Horrela gizartea hirutan banatuta gelditu zen : goi mailako klasea, erdi mailako klasea eta behe mailakoa. Demografian ere eragina izan zuen , izan ere , jende pilaketa , higiene falta eta lan baldintza gogorren ondorioz , heriotz-tasak izugarri egin zuen gorantz. Azkenik ondorio sozio - politiko - ekonomikoak kontuan izanda, aurreko guztiak langile mugimenduen eta nazionalismoaren sorrera ekarri zuen.


Dokumentu honen balorazioa egiterako orduan, esan beharra dago nabarmentzeko testua litzatekeela; azkenean bizkaitar industria gizonek akordio hori ez sinatzea eta horrela aduana-zerga sistema mantentzea lortu zutelako.

Entradas relacionadas: