Federico echevarriaren hitzaldia librekanbismoari eta protekzionismoari buruz

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,73 KB

9. FEDERICO ECHEVARRIAREN HITZALDIA LIBREKANBISMOARI ETA PROTEKZIONISMOARI BURUZ (1893-12-09)

Aurrean dugun testua lehen mailako iturri historiko eta politiko-ekonomikoa da; hain zuzen, Federico Echevarriak librekanbismo eta protekzionismoari buruz emandako argudoiak biltzen dituen testua. Egilea indibiduala da, Federico Echevarriak Liga Vasca de Productores zuzendu zuen euskal enpresaria izan zen. Publikoa da hitzaldi bat eman baitzuen Bilbon testu hau azalduz, bereziki hitzaldira joan ziren pertsonei dago zuzenduta baina joan ez zirenentzat ere zuzenduta dago.

Testuaren helburu nagusia merkataritza itunek ekar zitzaketen ondorio ekonomikoak azaltzea eta protekzionismoa aldarrikatzea dira. Barneko produktuak babestea da helburua protekzionismoarekin, kanpokoei konpetentzia egin ahal izateko. Testua Espainiako Berrezarkuntza garaian kokatu behar dugu, Maria Kristinaren erregeordealdian, Sagastaren alderdia,hau da, alderdi fusionista dago boterean eta txandakatze politikoa ematen da. Aldi honetan, Espainian ematen ari zen bigarren industrializazioak garrantzia handia izango du Euskadin, Bizkaian batez ere Kataluñarekin batera gune ekonomiko nagusiak izango dira.

Testua bi paragrafotan banatu dezakegu:

Lehenengo paragrafoak Alemaniak eta Espainiak hitzartutako itun komertziala zela eta, hainbeste denboran borrokatutako aduana zergen araubidea bertan behera geldituko dela dio, eta horrek ekar ditzakeen ondorio txarrak aipatzen ditu: ‘ez bakarrik aurrekari zorigaiztoko ezarriko zelako’ eta ‘zauri hilgarria eragingo liekeelako lantegiei’.

Bizkaiak atzera pauso nabarmena izango luke eta sektore industrial guztiak izango ziren kaltetuak: Bilboko Labe Garaiak, altzairuaren ekoizpena, Deustuko tailerrak, Zornotza eta Miravalleseko tailerrak eta bertan aipatzen ez diren hainbat eta hainbat Bizkaiko fabrika proiektu, 1892ko legea indargabetuz gero ez baitziren gauzatuko.

Komertzio itunek atzerriarekin komertzio lotura sendotzean zuen helburu eta hori ez dator bat Bizkiko industriarentzat oso onuragarriak zen 1891ean ezarritako muga zerga protekzionistekin. Echevarriaren ustetan, babes politikoa bertan behera uzteak kalte handiak ekarriko lizkioke aberriari.

Bigarren paragrafoan azaltzen du, Itun komertzialen politika honek ez lukeela bakarrik Bizkaiko industria erasotuko, baizik eta estatuaren beste zenbait gune industrial ere: Bartzelona, Madril… Echeverriak babes zerga politika defendatzen du eta gobernuari hau mantendu dezan eskatzen dio, aldi berean, Alemania eta Espainia arteko itun komertziala aldera batera utzi dezan eskatuz.

Testuko ideiak ondo ulertzeko ezinbestekoa da bere testuinguru historikoan ondo kokatzea. Industrializazioa Ingalaterran sortu zen XVII.Mendean eta XIX. Mendearen hasieran Europa erdialdera hedatu zen. Azkenean, mendearen bukaeran iritsi zen industrializazio prozesua Espainiara. Espainiako industria bi sektoreetan oinarritu zen: Ehungintza Katalunian eta siderurgia Bizkaian.

Siderurgiaren lehen saiakera Marbellan eta Asturiasen izan ziren, baina porrot egin zuten finantziazio ezagatik. Azkenean, Bizkaian errotu zen, bertan burdin meategi garrantzitsuak zeudelako, materiala kalitate onekoa zelako eta itsasotik gertu dagoelako. 1855an Espainiako lehenengo Bessemer bihurgailua jarri zuten; horrek burdina ez fosforikoa behar duenez eta Bizkaiko meatzeetan burdina horrelakoa zenez, lurralde horretako industria zabaldu egin zen. 1902an Bizkaiko Labe Garaiak sortu ziren, hainbat hamarkadatan euskal burdingintzaren enpresen buru izan zena. Berrikuntzak hauek garraio sare berri baten sorrera ekarri zuen; trenbideak, airean kable bidez zihoazen bagoiak… Horri lehen argi  indarreko kable eraketa gehitu behar zaio, Bizkaitik Lutxanako ontziralekuetaraino.

Hala ere, Europako industriaren konpetentzia gogorra zen, mende erdiko aurrerapena zeraman eta, eta horrek Bizkaiko siderurgia zein Estatuko beste eremu industrialetako garapena eragozten zuen. Bizkaiko industriak bere indarrak bi frenteetan jarri behar ituen: bere garapen eta errotze planari ekin behar zion, eta bestetik, atzerritik iristen ziren produktu merkeagoen iritsiera eragotzi behar zuen.

Honengatik, Berrezarkuntza garaian (1874-1923), babes politika oso aldarrikatua izan zen burgesia eta fabrika nagusien oligarkia aldetik. Horren adibide da, Federico Echevarriak eginiko hitzaldia.
Canovasek ezarritako sistemaren arabera, atzerriko produktuei tarifa gehigarri bat ezartzen zitzaien, bertako produktuen hedapena babestuz (1891), testuan aipatzen den bezala. Bizkaiko siderurgiak onura handiak atera ziztuen, atzerriko konpetentzia gaindituz eta estatuko burdin produkzioko eremu garrantzitsuena bihurtuz. Horrek eragin handia izan zuen inguruko beste sektore industrialak suspertzeko: ontzigintza, metalurgia… Hala ere, atzerriko aberriekin merkataritza itunak egiten saiatu ziren, testuan aipatzen den bezala, baina Aduanako tarifen legea iraunkor mantentzea lortu zuten.

Testu hau oso baliagarria zaigu XIX. Mende bukaerako Euskal industriaren egoera ulertzeko.

Nahiz eta XIX. Mendearen bukaeran aurrera pauso garrantzitsuak eman, Euskal Industria zein estatuko industria, ez zegoen prest atzerriko produktu merkeagoei aurre egiteko merkatu libre batean. Bizkaiko fabrikek erabateko menpekotasuna zuten aduanako tarifen lege protekzionistarekiko. Horregatik, atzerriko produktuen tarifa gehigarria kenduz gero, ordura arte lortutako aurrerapena, zein etorkizunerako proiektuak bertan behera geratuko ziren.

Azkenik, babes politikaren garrantzia zela eta, burges eta oligarkek, euskal siderurgia eta Kataluniako ehungintza industrietako buruek, Federico Echevarriak bezala, etengabe eskatuz uten sistema protekzionista mantentzeko.


Entradas relacionadas: