FEDERICO ECHEVARRIAREN HITZALDIA LIBREKANBISMOARI ETA PROTEKZIONISMOARI BURUZ (1893-12-09) testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,84 KB

9. Testua - Federico Echeverriaren hitzaldia librekanbismoari eta protekzionismoari buruz (1893-12-09)

SAILKAPENA:



Oinarri iturri historikoa

Edukiari dagokionez, ekonomikoa eta politikoa eta formari dagokionez, hitzaldi. Egilea Federico Echevarria, burges eta politikari bilbotarra zena. Echevarria S.A. Enpresa garrantzitsuaren sortzailea zen. Bizkaiko diputatu liberala eta senatari hautatu zuten. Espainiako politikan protekzionismoaren alde egin zuen hitzaldiak emanez. Publikoa eta nazionala, Euskal burgesiari eta Madrilgo gobernuari zuzenduta dagoelako.Helburua protekzionismoa mantentzea zen  1890tik Aurrera burdin-mearen salmenta jaitsi zelako. Euskal industria berria jaio zenean, europarrekiko zegoen desfasea izugarria zen. Europarren maila teknologikoak eskuraezina zirudien eta horregatik ezinezkoa zen Europako herrialdeekin lehian  aritzea.Bilbon,1893ko abenduaren 9an, Merkataritza Itunen kontrako mitin-protestan. XIX. Mendearen amaieran egin, Bizkaiko Industrializazioaren garaian.

ANALISIA:

Muga-zergak: inportatutako ondasunei ezarritako zergak dira eta neurri protekzionista da. Testuan Federicok protekzionismoa defendatzen du.

Librekanbismoa

: Herrien arteko merkataritza librea ezartzeko teoria ekonomikoa da.Babes-sistema: protekzionismoa: ere deituta, estatu bateko gobernuak produktu edo sektore ekonomiko jakin batzuei ematen dien babesa da, atzerriko lehiakortasunetik babesteko.

Ideia nagusia librekanbismoaren kontra iritzia ematea eta gobernuari eskatzea protekzionismoa ezartzea da. Lehenengo paragrafoan, , librekanbismoari kritika gogorra egiten dio egileak sistema honekin Bizkaiko industria-produkzioa jaitsi egingo delako eta Espainia eta Alemaniaren arteko ituna ekarriko dituen zoritxarrak aipatzen ditu. Bigarren paragrafoan, Gobernuari eskatzen dio politika ekonomiko protekzionista ez aldatzea ondorio latza izango zirelako Espainia osoan eta batez ere,Bizkian. 

KONKLUSIOA:

Espainiako eta konkretuki Bizkaiko industrializazioak jasotako garapena XIX mendean ezin zuen lehiatu Europako industriarekin.

1896ko legearen arabera muga zerga salbuespenak desagertu ziren

Entradas relacionadas: