Federico echevarriaren hitzaldia librekanbismoari eta protekzionismoari buruz
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,07 KB
FEDERICO ECHEVARRIAREN HITZALDIA LIBREKANBISMOARI ETA PROTEKZIONISMOARI BURUZ (1893-12-09) Federico echevarria zen eta berak eman zuen hitzaldi hau 1893an. Merkatal itunaren aurka agertzen da. Jatorria: Lehen mailakoa, 1893-12-09 an Bilbon idatzi zelako, Errestaurazioan Maria Cristinaren erregeordetzan. Formari dagokionez, testu hau Zirkunstantziala. Edukia: ekonomikoa. Egilea: Indibiduala, Federico Echevarría alderdi liberaleko bizkaitar enpresarioa. Hartzailea: kolektiboa, baina egia da gobernuari zuzentzen zaiola eskaera. Helburua: informatzea eta konbentzitzea
Hitzak:
Protekzionismoa
Nazioko produkzioa kanpotarren aurrean babesten duen sistema ekonomikoa - Librekanbismoa: Herrialdeen arteko merkataritza librea defendatzen duen sistema ekonomikoa
Ideia nagusiak:
Echevarriak meeting honetan aipatzen duena ondorengoa da
1.Paragrafoa→ Sinatzear dagoen Alemania eta Espainiaren arteko itun merkatalaren aurkako protesta
Protekzionismoaren alde, aduanetan zergen sistemarekin jarraitu nahi du.
Herriarentzako ondorio txarrak izango lituzkeela
Babes sistema galduko zelako kaltegarria izango zen industriarendako, bai muga zergen babespean altxatu zirenei, bai lehendik zeudenei, bai lehendik egon eta erreformak egin zituztenei eta bai sortzeko daudenei
2.Paragrafoa→ eskaera zuzena gobernuari
Eskaera → protekzionismoa eskatuz
Babes sistema mantendu
Espainia eta Alemaniaren arteko ituna sinatzea baztertzea eskatu
Testuingurua
EH industrializazioa eta gizarte ondorioak.
1875-1923, Berrestaurazioan industrializazioaren garapena hasi zen, bai Espainian eta bai euskal probintzietan beranduago eman zen Europako hainbat lurralderekin alderatuz; baina euskal probintzietan, Bizkaian bereziki, garapen hau Espainian baino lehenago hasi zen. Industrializazioarekin jarraituz, meatzaritzan aldaketak eman ziren, baita ekonomia arloan eta nekazaritzan ere. Merkataritzak, garrantzi gehiago hartu zuen eta bankuen garapena eman zen. Euskal Herria poliki poliki landa ekonomiatik, ekonomia industrialera pasatu zen.
Euskal Herrian, Bizkaiak zuen nagusitasuna eta bertan siderurgiak. Horretaz gain, euskal lurraldeak, Espainiaren merkatuaren eta kanpoko eskulanaren menpe zeuden. Gainera, talde burges txikiek bultzatu zuten.
Bi eredu eman ziren, bakoitza bere ezaugarriekin eta desberdinak bata bestearekin konparatuz gero. Bizkaiako ereduari erreparatuz, esan beharra dago industrilizazioa hasi baino lehenago bazegoela tradizioa burdinolak eta ontziolak egiteko eta BHra burdinola esportatzeko. Industrializazioak bultzakada izan zuen 1841an aduanak kostara eramatean, garai hartan gainera labe garaiak eraikitzen hasi ziren. Bestalde, burni mea Bizkaian eta ikatza gertu izateak lagundu zuen. Industria guzti hori Nerbioi itsasadarren inguruan kokatu zen eta atzerritarrek eta burges euskaldunek inbertitzen zuten bertan.
Sektore garrantzitsuena siderurgia zen (Boluetako Santa Ana) eta industria honen inguruan oligarkia indartsua hasi zen sortzen.
Bestalde, hasieran diru falta zegoen, baina ondoren esportazioari esker kapital metaketa eman zen eta hura industrietan inbertitu zen. Bizkaitarrek espainiar merkatua menperatu nahi zuten eta protekzionismoari esker, hur atzerritarren eskuetatik euskaldunen eskuetara pasatu zen.
Gipuzkoan industriaren garapenaren hasiera XIX. Mende amaieran (1898) eman zen, XX. Mendean azeleratuz. Bailaratan sakabanatuta kokatzen zituzten fabrikak eta bi motatakoak ziren: ertainak eta txikiak. Horretaz gain, dibertsifikazioa zegoen sektoreetan baina indartsuenak papelaren fabrikazioa eta metalurgia ziren. Bi enpresa oso indartsu sortu ziren: Union Cerrajera eta Eibarko arma enpresa.
Aurretik aipatutako industria prozesuek, gizartean bere ondorioak izan zituen, bai demografia aldetik,bai egoera sozialean eta baita ekonomian ere. Demografiari dagokionez, pilaketak eman ziren, eta ondorioz gaixotasunak eta heriotzak ugaritu ziren. Ondorio sozialak berriz, klase sozialak gehiago bereiztea izan ziren eta ekonomia dela eta, langile mugimenduak ugaritu ziren eta nazionalismoa sortu zen.
Balorazioa
Testu honen balorazioa egitean, nahiz eta Echevarria alderdi liberalekoa izan, ez du librekanbismoa defendatzen, protekzionismoa baizik. Bere enpresa eta beste industria askoren interesak babesteko, berak liberalek defendatzen ez zutena defendatzen zuen, protekzionismoa. Azkenean, bere meetingak eragina izan zuen gobernuan babes neurriak mantentzea lortu zuelako, aduana zerga sistema mantentzea lortuz, protekzionismoa ezarriz.