Federico echevarriaren hitzaldia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,13 KB

FEDERICO ECHEVERRIA: Dokumentu hau Federico Echevarriak emandako hitzaldia da,  publikoa dena eta gobernuari zuzenduta dagoena. Bertan, Echevarriak protekzionismoa defendatzeko eta ituna ez sinatzeko eskatzen dio gobernuari, librekanbismoa aplikatua ez izateko. Lehen mailakoa eta, edukiari dagokionez,  ekonomikoa eta soziala. 1893ko abenduaren 9an eman zuen hitzaldi hau meetin batean eta 1894an argitaratu zen Bilbon.


Hitzaldi hau errestaurazio garaian eman zen, Maria Kristinaren erregeordetza garaian hain zuzen. Momentu honetan, Espainiako jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza zen. Hau tradizionala zen, berrikuntzarik gabea eta teknika zaharrak erabiltzen ziren; gainera, lurrak gutxi batzuen esku zeuden eta ekoizpen maila oso baxua zen. Bizkaian eta Katalunian, ordea, industria garatzen hasi zen. Bizkaiko kasuan, bi talde nabarmendu ziren: “Santa Ana de Bolueta” eta “Ibarra taldea” (“Fabrica de Nuestra Señora del Carmen”)
enpresa eraiki zuena, geroago “Bizkaiko Labe Garaiak” izango zena).


1865ean, Bessemer labeari esker, enpresa hauek burdin mea (ez fosforikoa, Bizkaian eta Suedian bakarrik zegoen eta kanpoaldean zegoenez garraiatzeko erraza zen) merkeago esportatzen eta ustiatzen hasi ziren (Ingalaterra batik bat).Honela, kapital metaketa eman zen, geroago beste euskal probintzietako industria garatzeko erabiliko zena. Industriagileak (izaera oligarkikoa zutenak) Europako konpetentziaren beldur, protekzionismoa defendatzeko eskatu zioten gobernuari, barne merkatua ziurtatu ahal izateko. Arrazoi honengatik eman zuen hitzaldi hau Federico Echeverriak 1893ko abenduaren 9an Bilbon.    


Testuari dagokionez, Espainia eta Alemaniaren arteko hitzarmenaren buruz hitz egiten da. Hitzarmen hauek Alemaniako produktuak aduanak zergarik gabe pasatzea ahalbidetzea zuen eta hauek konpetentzia eragingo luke bertako produktuen aurka.

Hasieran (3-9lerroak), hitzarmen honek eragingo lituzkeen kalteak azaltzen ditu Echevarriak: aduana-zergen araubidea ezartzeko lanak                

desegingo liratekeela, etorkizuneko industria-ekimenak bertan behera geratuko liratekeela etab. Ondorengo lerroetan, enpresa kaltetuak aipatzen ditu, hala nola Labe Garaiak eta Deustuko lantegiak.
Arrazoi hauengatik, itun hau ez sinatzeko eta protekzionismoa defendatzeko eskatzen dio Echevarriak gobernuari(2.Paragrafoa).


Echevarriak emandako hitzaldi honi esker, gobernuak ez zuen Alemaniarekin ituna sinatu eta, horrela, 1892ko araubideen legea mantentzea lortu zen. Modu honetan, Bizkaiak Espainiako barne merkatua ziurtatu zuen; bestalde, bertako enpresek konpetentziarik ez zutenez, ez ziren berrikuntzak edota ekoizpena hobetzen saiatu. Horregatik, enpresa hauek atzeratuak geratu ziren eta zaila egingo zitzaien produktuak esportatzea.






Entradas relacionadas: