Federico echevarria testu iruzkina

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,35 KB

9

KOKAPENA
Testu hau lehen mailako iturria da, garai horretako hitzaldi bat izan zelako
jendaurrean eman zena. Merkataritza itunen kontrako mitin protestante bat zen.
Testu motari dagokionez, testu historiko eta informatzailea da; eta edukiaren aldetik,
hainbat gai jorratzen ditu, baina batez ere gai ekonomiko (protekzionismoaren alde
dagoelako) eta politikoak (Alemaniarekin Itun komertziala aipatzen du) ageri dira.
Testu publikoa da, jendaurrean egin zena eta Bilbon, 1893ko abenduaren 9an,
argitaratu egin zen. Egilea bakarkakoa da, Federico Echevarria (Bilbo, 1840ko
abuztuaren 1a - 1932ko urtarrilaren 30a) bilbotar industriari eta enpresaria izan zen
Echevarría, S.A. Enpresa garrantzitsuaren sortzailea izan zen 1878. Urtean. Horrez gain,
enpresa askoen jabea, aholkulari eta administratiboa izan zen, senataria izatera heldu
zen ere. Jasotzaileak bai hiritarrak bai gobernuburuak dira, alde batetik, gobernuburua
izango delako Alemaniarekin ituna egingo duena eta neurri librekanbistak hartuko
dituena; eta bestetik, hiritarrak protesta egiteko eta protekzionismoaren alde jartzeko
da. Garaiari dagokionez, Espainian Berrezarkuntzaren garaian gaude, konkretuki Mª
Kristinaren erregeordetzan eta Sagastaren gobernualdian.
ANALISIA
Federico Echevarriaren helburuak testuan zehar protekzionismoa babestea, eta
Espainia eta Alemaniaren arteko ituna saihestea dira.
Lehenengo partean aipatzen dena Alemaniaren eta Espainiaren arteko ituna da. Itun
hau neurri librekanbisten aldekotzat hartzen da, eta momentuan indarrean zegoen
politika protekzionisten aurka atentatzen du. Testuan aipatzen den "aduana-zergen
araubidea", Canovasek 1892an hartutako muga-zergen erabakiari egiten dio
erreferentzia. Canovasek neurri protekzionistak hartu zituen, baina Alemaniako ituna
onartzean desegingo dira. Beraz, itunak izango zituen ondorioak aipatzen ditu.
Hurrengo paragrafoan, itun horrek Espainiako industrian izango lukeen eragina
aipatzen da. Izan ere, ezagunak ziren batzuk aipatzen ditu: Labe Garaiak, Deustuko
lantegiak, Zorrotzako eta Maraballesko lantegiak... Industria horien desagerpenak
kezka sorrarazten dio Federicori burgesiak egindako inbertsioak arriskuan jarriko
direlako. Federikok Espainiak neurri protekzionistak behar dituela pentsatzen du.
Gainera, neurri protekzionistak ez errespetatzeagatik desagertu liratekeen fabrika-
proiektuak aipatzen ditu.
Azkenengo paragrafoaren helburua jendea kontzientziatzea da. Izan ere, Bizkaia ez ezik
nazio guztia altxatu behar dela gobernuaren aurka esaten du. Eta Gobernuak ituna
bertan behera utzi behar duela aldarrikatzen du Espainiak industrializazio prozesua
dagokion bezala garatzeko.
TESTUINGURUA
XIX. Mendean librekanbismo eta protekzionismo arteko gatazka nabaria zen. Alde
batetik, neurri librekanbistak merkatu askearen alde daude eta muga-zergen aurka.
Izan ere, neurri librekanbisten itunak sinatzen dira beste herrialdeekin testuan
aipatzen den bezala. Beste aldetik, neurri protekzionistak, Echevarriak defendatzen
dituenak, merkatu nazionala sustatu nahi dute, eta horretarako atzerriko produktuen
muga-zergak jartzea beharrezkoa dela defendatzen dute.
Espainiak bi joera izan zituen: 1841tik 1875ra arte librekanbismoa zegoen (Biurteko
progresistan eta Seiurteko demokratikoan), Berrezarkuntzan 1875tik 1923ra
protekzionismoa nagusitu zen, nahiz eta Sagastaren gobernualdian neurri
librekanbistak hartu.
Neurri librekanbistei esker
Euskal Herriko industrializazioa garatzea posiblea izan zen.
Izan ere, 1863an O´Donnell muga-zergak ezabatzearekin batera, 1868ko
meatzaritzaren oinarrien legeak eta 1869ko zerga librekanbistei esker, atzerriko
kapitala berenganatu genuen. Ingalaterra eta Frantzia, batez ere, meategi konpainiak
jarri zituzten eta hemengo burdina erabiltzen zuten. Konpainia hauetan burgesek
akzioak zituzten eta horrek, asko lagundu zuen industrializazioan. Hemengo minerala
abantaila asko zituen, oso erraza zen bere ustiapena azalean zegoelako eta kalitate
onekoa zen. Gainera, Bessemer bihurgailua bakarrik Suedian eta Bizkaian zegoen
burdina erabili ahal zuen, hortaz, eskaria oso handia zen.
Atzerriko kapitalari esker eta burgesiaren laguntzari esker, industrializazioa martxan
jarri zen. Hala ere, 80ko hamarkadan Europako krisia zela eta, eskaria jaitsi zen eta
burgesiak hemen inbertitu ahal izan zuten bere dirua. Enpresa berriak sortzen zituzten
edo zaharrak berritu. Burgesak, kapital nahikoa zegoela ikusi zutenean, politikan parte
hartu eta neurri protekzionistak eskatzen hasi ziren. Izan ere, merkatu babestu behar
zuten atzerriko produktuak kalitate hobeagoa eta prezio baxuagoa zutelako. Testuan
aipatzen diren neurri protekzionistak hartzeari esker garatu zen hemengo industria.

1892tik aurrera, Canovasek protekzionismoa ezarri zuen eta horrela burgesiak
enpresa txikiagotan espezializatu ahal izan zen, barne-merkatua bultzatzen.
Echeverriak egindako salaketari esker, ituna bertan behera utzi egin zen eta neurri
protekzionistak berriro hartu egin ziren. Gainera, XX. Mendearen hasieran Labe Garaia
industria garatu zen eta beste industria batzuk sortu ziren "Ia Iberia", "Bizkaia"...
Horrez gain, Lehenengo Mundu Gerran aldarrikatutako neutraltasuna, burdingintzaren
eta ontzigintzaren eskaria asko igotzea eragin zuen.
GARRANTZIA
Testua garrantzitsua izan zen ituna bertan behera uztea lortu zelako. Hala ere, agerian
uzten du XIX. Mendearen amaieran Espainiak ez zela gai atzerriko industriari aurre
egiteko, haien produktuak gureak baino hobeagoak eta merkeagoak zirelako. Lehia
desagerrarazi behar zuten hemengo industria garapena lortzeko eta horrek, Espainiak
zuen izugarrizko atzerapena agerian uzten du. Echevarriak, neurri protekzionisten alde
egiten du, garai hartako burgesiak bezala, industria garatzeko kapitala nahikoa zela
ikusten zuelako, eta beraz, atzerriko herrialdeen laguntza ez zutela behar.

Entradas relacionadas: