Federico echevarria librekanbismoa eta protekzionismoa ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,75 KB

9Testua: Federico echeverriaren hitzaldia librekanbismoari eta protekzionismoari buruz: Testuren kokapena: Lehen mailako testu zirkuntantzial hau Federiko etxeberria Rotaetxek 1893ko amaieran Bilbon emandako hitzaldi baten zatia da. HItzaldia enpresari talde batek Espainia eta Alemaniaren arteko merkataritza akordioaren proiektuaren aurka protestatzeko egin zuen mitin batean eman zuen. 1892 amaiera Sagastaren Alderdi Liberalak hauteskundeak irabazi ondoren gobernutik librekanbismoa bultzatzeko helburuz Alemaniarekin merkataritza hitzarmen bat egin nahi izan zen. Errestaurazio garaiko urte haietan Espainiak industrializatze aldi bat bizi zuen, Euskal Herrian itzelezko eragina izan zuena eta testuinguru horretan enpresariak erabateko oposizioa erakutsi zuten gobernuaren asmoen aurrean. Egilea, Federico Etxeberria euskal enpresari bat izan zen, Sestaoko iberia lantegiaren sortzailea(1886) alderdi lieraleko kidea eta Euskal Ekoizleen Ligako (LVP) buruzagia. Gainera, Bilboko udalean zinegotzi, gorteetako diputatu eta senatari ere izan zen. Hartzaileak mitinean parte hartu zuten empresariez gain, oro har hiritarrak ere izan zuren eta egileak akordioak ekarriko zituen kalte larriez konbentiztu nahi izan zituen horiek guztiak. Tesuta piblikoa eta nazio mailakoa da. Tesutaren analisia: Testuaren gai nagusia euskal industriari lagundiko dion politika protekzionista baten defentsa da. Egileak Alemaniarekin egin nahi zen hitzarmenak ekarriko dituen kalteak azpimarratzen ditu, nagusiki euskal industriaren galera. Hori ekiditeko muga zerga protekzionistak (1891eko Muga zergen Legea hain zuzen ere, 1891/12/31n onartua -testuan 1892ko aduana zerga deitua-) mantentzea eskatzen zaio gobernuari eta Alemaniarekin merkataritza hitzarmenik ez sinatzea. Defentsa horren arrazoia, lehen esan bezala gobernuak nazioarteko merkataritza harremanak bultzatzeko egin ziren merkataritza hitzarmenak (Espainia eta Alemaniaren artekoa nagusiki) izan ziren. Hitzarmen horiek aurrera eramateko 1891eko muga zergak bertan behera utzi behar ziren eta horiek oso mesedegarriak ziren Bizkaiko lantegientzat. Etxeberriak, protekzionismoa bertan behera uztea ekonomiaren galbidea izango zela adierazten zuen eta industriako etorkizuneko ekimen eta proiektuak zapuzteaz gain, Bizkaio lantegi askoren hondamendia ekarriko zuela (muga zergen legeari esker sortu eta garatu zirelako). Bere ustez, Bizkaiko industria sektore guztietan izango zuen eragin txarra neurri librekanbistak, makinagintzan, galdarangintzan, altzarugintzan... Hala, Kalteak Bilboko Labe Garaietan zein Deustoko, Zorrotzako eta Miravallesko tailerretan nabariko ziren. Hori guztiari eragin txarra Espainia osora hedatuko zela gehitu behar zitzaion Etxeberriaren iritziz, baita Madril zein Bartzelonako industriguneei ere. Ondorioz muga zergen legea errespetatzea eta Espainia eta Alemaniaren arteko merkataritza hitzarmena ez betetzea eskatzen zuen. Testuinguruan jartzea Industrializazio prozesua Ingalaterran eta Europako hainbat herritan XIX. Menderako nahikoa hedatuta zegoena, berandu iritsi zen Espainiara eta XIX. Mendearen erdialdetik aurrera baino ez zen hasi lehen urratsak ematen. Espainiako industrializazioa Kataluniako ehungintzan eta Bizkaiko siderurgian oinarritu zen. Burdingintza edo siderurgia Andaluzian ezarri zen lehenengoz (Marbellan) baina frakasatu eta Asturiasen izan zuen jarraipena. Bigarren gune horretan ere finantziazio arazoak zirela eta ez zuen aurrera egin. Azkenean, Bizkaian finkatu zen. Bizkaiak baldintza egokiak zituen horretarako: burdin mea ugari, kalitate onekoa, erauzketa errazekoa eta itsasotik hurbil kokatua; kokapen estrategiakoa; tradizioa (ontziolak, burdinolak…). Gainera, hasieran horrelako enpresek aurrera egiteko beharrezkoa zen kapitala eskura ez bazeguen ere, 70-80 hamarkadatik aurrera Bizkaiko burdin mearen esportazioa zela eta sortu ziren konpainietan burgesia bizkaitarrak izan zuen partaidetzari esker kapital handi hori lortzeko bidea ireki zen. Oinarri horiei produkzio teknika berriak erabiltzen hastea eta azpiegiturak sendotzea gehitu behar diegu: bessemer bihurgailua ezarri zen, burdina altzairu bihurtzen zuena; garraiobide sare konplexua sortu zen; eta banketxe eta kreditu erakundeak sortzen hasi ziren, negozioen finantzaketan lagundu zutenak. Hala, 1879-1892 artean siderurgiako hainbat eta hainbat lantegi sortu ziren. Industria horren merkatu nagusia barne merkatua izan zen. Horrek, gobernuaren politika ekonomikoa protekzionista zenean, euskal industriarentzat baldintzak onak izatea zekarren, baina politika ekonomiko hori librekanbioan oinarritzen zen legealditan Bizkaiki siderurgia eta Espainiako gainerako sektore industrialen bilakaera zailtzea eragiten zuen. Europako industriaren konpetentzia ikaragarria zen merkatu librea zen garaietan eta industriaren sendotzea eta garapenaren alde borrokatzeaz gain, Bizkaiko siderurgiak Europako produktu merkeagoen kompetentziari egin behar izan zion aurre. Hori dela eta, Errestaurazio garaian burges, oligarka eta lantegien jabeek birritan eskatu zuten politika ekonomiko protekzionista indarrean jartzea. 1855eko biurteko progresistako Ekonomia askatasunerako Legeak ezartzen zuen muga zergen debekua indarrean egon arren, Canovasen sistemak atzerriko produktuei muga zergak ezarri zizkien 1891eko Muga zergen Legearekin, barne produkzioa bultzatzeko. Lege horrek sortu zuen sistema protekzionista oso onuragarria izan zen Bizkaiko siderurgiarentzat, atzerriko konpetentziari aurre egin ahal izateko babesa eman baitzion; eta horri esker, burdinaren ekoizpenean Bizkaia Espainiako eskualde nagusi bilakatu zen. Gainera, horren eraginez, industriako beste sektore batzuk ere garapen handia lortu zuten. Merkataritzako itun librekanbista sinatu bazen ere, lehen aipatutako 1891eko Muga zergen Legea mantendu egin zen oro har Errestaurazio garaian eta, gainera, 1896an hori sendotzeko beste neurri batzuk hartu ziren.Laburbilduz, XIX. Mende amaieran euskal industria eta Espainiakoa ez zeudela atzerriko profuktu merkeagoei aurre egiteko prestaturik. Testuaren garrantzia Euskal Herriko eta Kataluniako enpresariek Errestaurazioko gobernuei birritan egindako protekzionismo eskaeren testuinguruan kokatu beharko genuke. Arestian aipatu dugun bezala. Nolanahi ere, arestian aipatu dugun bezala, Euskal Herriko siderurgiako eta Katalunia ehungintzako oligarka eta burgesek behin eta berriro eskatu zituzten lege protekzionistak eta gogor egin zieten aurre (Federiko Etxeberriak testuan bezala) horiek kentzen zituzten neurriei, Testuak jasotzen dituen 1893ko protestalditik aurrera, beraz, Bizkaio enpresaburuek maiz jo zuten mobilizazioetara eta antolatu ere egin ziren. Horren ondorio zuzena izan zen 1894ko urtarrilaren 28an sortutako Liga Vizcaina de Productores izeneko erakundea (enpresari kataluniarrekin batera Lina Nacional de Productores delakoan sartu zena). Testuaren garrantzia, beraz 1891tik aurrera Bizkaiko burgesiaren baitan ia aho batez aldarrikatu eta jarraitu zen joeraren lekuko izaten datza. Baina joera horrek ez zuen soilik alderdi ekonomiko bat izan, ideologia politiko bati euskarria emateko ere balio izan baitzuen. Izan ere, euskal burgesia liberal monarkikoarentzat protekzionismoa zubia izan baitzen XIX. Mende ia osoko foruzaletasunaren  eta XX. Mendean izango zuen jarrera espainolista eta zentralisten artean. Beraz, ondorengoa adieraz daiteke, protekzionismoarekin Bizkaiko burgesiak kapital handiaren interes siderurgiko eta finantzarioak babesteaz gain, ideologia nazionalista espainiarra eratu eta finkatu zuela.


10.Testua:Vicente Blasco Ibañezen el intruso eleberriaren pasartea(1904);

Testuaren kokapena:

Aurrean daukagun testu historiko literarioa Vicente Blasco Ibáñezen El Intruso eleberritik jasotako pasartea da. XX.Mende hasierako Bizkaiko meategietako langileen bizi baldintzak jaso eta islatzen ditu. Horiek salatzea du xede. Errestaurazioaren aroa zen, Alfontso XIII.Aren erregealdia eta industrializazioaren fenomenoa gertatzen ari zen Bizkaian. Langileen mugimendua hedatzen hasi zeneko une historikoa izan zen eta lehen elkarte sozialistak orduan sortu eta antolatu ziren. Bilbon bizi izan baitzen. Idazle, kazetari eta politikaria izan zen. Nobela kostunbrista landu zuen bere lehen etapatan eta aurrerago gizarte gaiak zorrotz salatzen zituzten lanak egin zituen, deskribapen oso zehatzekin. Obra asko idatzi zituen, Cañas y Barro. Indibiduala dela esan dezakegu.Testuaren hartzailea hiritarrak dira eta bereziki langile jendea. Testua publikoa eta nazio mailakoa da.

Testuaren Analisia:

Lehen atal batean meatzarien bizilekuaren eta bizimoduaren duintasunik gabeko egoera deskribatzen ditu; bigarrenean ordea, lantokiarena. Peoien etxearen deskribapena egiten duenean Aresti pertsonaia aipatzen du egoera txarraren lekuko gisa. Meategien jabetzakoak ziren barrakoiei egiten zaie aipamena, meatzariek alokairua ordainduz bizilekutzat zeuzkatenak eta arduradunen kontrolpean zeudenak. Egoeraren ikuspegi oso iluna ematen digu egileak. Luis Aresti da eleberriaren protagonista nagusia. Meatzaritza ospitaleko sendagilearen irudian dago oinarrituta pertsonaia hori. Bilboko pertsonaiarik esanguratsuenetarikoa izan zen. Meatzarien lantokiari dagokionez, harrobia eta lurpeko meazuloak bereizten ditu. Ustiaketa ez zen eskulan espezializaturik behar izaten eta lan eskaria oso handia izaten zen. Lurpeko meazuloetan lan egiteko espezializazio handixeago behar izaten zen eta langile horien egoera hobea zen.  

Testua Testuinguruan jartzea:

XIX. Mendeko azken laurdenean industrializazio aro bat gertatu zen Espainian. Bizkaiko Somorrostroko burdina erauzketa eta mineralaren kalitatea zein oparotasuna erromatar garaitik ezagutzen zen baina XIX. Mendearen amaiera arte ez zen gehiegi ustiatu. EH l876tik aurrera gertatu zen meatzaritza ustiapen handia. Haren eragileak euskal burgesia, atzerriko enpresak eta meatzetako jabeak izan ziren. Horrek garapen ekonomikoa monopolizatu zuen. Bestetik Ingalaterraren Bessemer bihurgailua asmatu izanak meatzaritzari eta prozesu orokorrari bultzada handia eman zion. Bizkaian, abantaila asko zituen eta atzerriko kapitala Bizkaiko meatzaritzan inbertitzen hasi zen. 1870ko hamarkadan hasi zen burdinaren ustiapen handia. Baina Bigarren Karlistadak prozesua eten zuen. Gerra amaitu ondoren, Mearen esportazioa bideratu zen eta ondorioz, ekoizpena azkar areagotu zen. Europako siderurgiek Bizkaiko minerala  eskatzen zuten. Horrek azpiegituren eta finantzen garapena bultzatu zuen. Horren ondorioz, eskulanaren beharra areagotu egin zen eta Espainiako iparraldeko nekazaritza inguruetatik iritsitako immigrazio masiboa gertatu zen. Bizkaian bizimodua askoz ere garestiagoa zen eta lan baldintza oso gogorrak.Barrakoien sistema sortu zuten eta langileek erabili behar izaten zituzten eta ondoren, soldatetatik deskontua egiten zieten. Istripu asko izaten ziren, etxebizitzak osasungaitzak ziren eta janariak oso urriak. Hilkortasuna oso handia zen. Sozialismoan afiliatu eta grebak bultzatu zituztenbizi eta lan baldintzak errebindikatzeko. Errebindikazio horiek,  Bizkaian bereziki sozialismoa izan zen nagusiki langileen kezkak jaso eta aurrera eraman zituena. Etorkin horien jatorria ipar partekoa izaten zen eta aldizkako lana egitera hurbiltzen ziren maiz.Egoera kaskarra bertako eraikinek erakusten zuten.Elikagaiak oso garestiak ziren eta langileek oso kalitate kaskarrekoak baino ezin zituzten erosi. Elikadura gabezia horien ondorioz ongi uler daiteke izurri, gaixotasun eta errakitismoak eragiten zuten triskantza.Egoera larri honek eragin zuen 1890eko greba ezaguna. Horren ondorioz lortu zen derrigorrezko barrakoiak eta kantinak kentzea eta hamar orduko laneguna ezartzea.

Testuaren Garrantzia:

 Ez zuen ondorio zuzenik eragin. Garai hartan alfabetatuak zirenak egoeraren jabe egiten lagundu zuen hein txiki batean eta gaur egun lekukotasun historiko garrantzitsua eskaintzen digu. Izan zuen eragina, langile kontzientzia garaitu eta Bizkaiko langileen mugimenduaren hazia izan ziren( sozialismoaren sorrera eta 18901890ko greba).

Entradas relacionadas: