Fedea eta arrazoimena tomas akinokoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,5 KB

ESKOLASTIKAREN GARAIA

XII. Mendean, Europako bizimoduak gora egin zuen, eta baldintza ekonomikoak, politikoak eta sozialak erabat aldatu ziren. Egonkortasun politikoarekin eta garapen ekonomikoarekin batera, hiriak indar berriz agertzen hasi ziren. Mende hartan, monarkia zentralizatu berriak sortzen hasi ziren Europan, merkatariek luzatutako diruan oinarrituta.

XIII. Mendean, filosofia
Eskolastikoaren garairik garrantzitsuena gertatu zen, mende hartako filosofo handien aipamen hutsak adierazten duenez: San Alberto Handia (1193-1280), San Buenaventura (1221-1274) eta
San Tomas Akinokoa (1225-1274). Garapen handi horren arrazoiak asko dira, baina batzuk aipatzekotan, hauek aipatuko genituzke nagusiki:

  • Egonkortasun politikoa. Egonkortasuna gero eta handiagoa bihurtzen ari zen, eta monarkia berrien agintea bermatuta zegoen.

  • Lehen unibertsitateen sorrera. Lehengo palazio- eta katedral-eskola haiek abiapuntu zituzten, eta Europa guztian hedatuz joan ziren.

  • Eskeko ordenak agertzea. Aurreko mendez geroztik, heresiak sortuz joan ziren, Elizaren eta bereziki, kleroaren aberastasunaren aurka.

  • Ekialdeko Europako beste herriekin harremana. Mendebaldeko Erromatar Inperioa desagertu eta barbaroen inbasioak hasi zirenetik, Ekialdeko herriekin harreman guztia desegin egin zen. Bizantzion garatutako kultura, beraz, erabat ezezaguna zitzaion Mendebaldeari, ordura arteko Erdi Aro guztian.

XIV. Mendean, filosofia eskolastikoa krisian sartu zen, gizarte guztia bezala (izurriteak, goseteak, suteak, gerrak...). Krisi horren ondorioz, aurreko mendeko filosofo eskolastikoek lortutako filosofiaren eta teologiaren arteko oreka hautsi zen; hortik aurrera, diziplina bakoitzak bere bidea eraman zuen, bai metodologiari dagokionez, eta baita aztertzen zituzten gaien aldetik ere. Mende horretako pentsalari garrantzitsuenek arrazoimenaren eta sinesmenaren arteko adostasuna, bien arteko oreka, ukatu zuten. Mende haietan guztietan, eskolastikoek hainbat gai aztertu zituzten, baina horien artean bik garapen handia izan zuten, besteak beste, arrazoimenaren eta sinesmenaren arteko erlazioak, eta unibertsalen arazoak.


Eskolastikaren 3 aro garrrantzitsuak:


  • Goi- eskolastika (IX. Eta XII. Mendeak): IX. Mendeko ideiak eta hasierako eskolastikak defendatu zituenak oso gertu daude San Agustinen pentsamendutik:

    • Arrazoimena sinesmena aurkitzeko tresna da.

    • Sinestea beharrezkoa da, ulertu ahal izateko.

XII. Mendean San Antselmok11 ikuspegi hori areagotu egin zuen. Ezagutza-mailan, sinesmenari lehentasuna eman zion, eta arrazoimenaren garrantzia sinesmena argitzea dela defendatu zuen.


  • Eskolastika Handia (XIII. Mendea): XIII. Mendean, San Tomasek filosofia eta teologia bi diziplina direla defendatu zuen, bai metodoz, bai abiapuntuz. Akinokoaren arabera, bakoitzak bere esparru propioa du, eta bakoitzak ezagutza desberdinak eskaintzen ditu. Dena den, esparru komun garrantzitsuak ere badaude; eta horien ezagutza bi bideetatik lor daiteke, bietako edozeini jarraituta ere, egia berera iristen baita, Egia bakarra baita. Arrazoimena eta filosofia autonomoak dira, eta baita metodologikoki desberdinak ere. Berez, batak ez du bestearen beharrik. Filosofiak arrazoimenak dioena bakarrik onar dezake, eta teologiak
    Liburu Sakratuak (Biblia) ditu abiapuntu.

  • Eskolastikaren krisialdia (XIV. Mendea): Jainkoa gizakiaren arrazoimenaren gainetik dago; eta horregatik, gizonaren arrazoimenak ezin dezake Jainkoa eta naturaz gaindikoa ulertu eta aztertu. Beraz, filosofiak beretzat egokiak eta ulergarriak diren objektuetara itzuli behar du (munduko objektu naturaletara, alegia) eta Jainkoari buruzko azterketa teologiari utzi. Filosofiak ezagutza sentigarrira jo behar du, esperientzia aztertzera. Tesi horien ondorioz, filosofia eta teologia banandutako bi mundu bilakatu ziren. Hortik aurrera, gure munduko arazoen azterketa filosofiaren ardura izan zen, eta horretara mugatu behar izan zuen bere jarduera. Era berean, teologiaren eremua sinesmenarena izan zen; arrazionaltasunari uko egin, eta esparru horretara mugatu behar izan zuen. Filosofiaren eta teologiaren arteko hausturak, arrazoimenaren bidearen eta fedearen bidearen artekoak, bi jarrera sorrarazi zituen.

Entradas relacionadas: