Faxismoaren ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,96 KB

Zeri deitzen Diogu “urte zoriontsuak”

1922tik 1929ra doazen Urteak dira AEBn.               -Industria asko hazi zen inbertsio handiak egin zirelako

-Bizi-kalitatea hobetu eta ondorioz kontsumo gizartea Sortu zen.

-Etxeetan berogailua, garbigailua, kotxea…eukitzen hasiko Dira

-Epekako erosketak egingo dira.

-Aisialdi moduak aldatu: orain zinema, kabareta, Masa-kirolak…

-Guzti honi bizimodu amerikarra deitzen zaio.

2-1920ko Hamarkadan Frantzia eta Alemaniaren arteko gatazka sortu zen. Azaldu zergatia. Nola konpondu zen?

Alemaniak Frantziari Gerragatiko kalte-ordainak ez ematen hasi zen eta horrela Frantziak ezin zituen AEBkin zituen zorrak ordaindu (maileguak). Frantziak Ruhr, Alemaniako meategien Eremua inbaditu zuen eta meategi horietako produkzioa berantzako hartu zuen, Saldu eta gero dirua izateko. Alemania gehiago ondoratu zen.

Konponbidea:

Dawes Plana, hau da, AEBk mailegua emango zioten Alemaniari horrela Frantziari ordaindu ahal Izateko, horrela Frantziak AEBri ordainduko zion.

Bi itun sinatu ziren Alemania eta Frantziaren arteko harremana hobetzeko: Lokarnoko Ituna eta Briand-Kellog ituna.

3-Zeintzuk dira Faxismoaren jatorri ideologikoak?

- Demokrazia eta Komunismoaren aurka dago.

- Estatua dago pertsonen Gainetik eta hauek ez dute askatasunik

- Alderdi politiko Bakarra onartzen da: Alderdi Faxista

- Indarkeria Erabiltzen du kontrako eritziak zapaltzeko

- Propaganda izugarria Egiten du: Duce-aren irudi ona eman bere baloreak goraipatuz. Horretarako mitinak, Desfileak, konzentrazio handiak…Komunikabideen kontrola ere menpean hartzen Dute.

- Alkondara beltza eta Labanak eta ikur faxistak agerian eramaten dituzte, himnoak abesten joaten dira Talde handietan jendeari beldurra emateko.

4-Azaldu Hitlerren ideologiaren aspektu guztiak

Faxismoaren ezaugarri guztiak biltzen ditu baina beste ezaugarri batzuk gehitzen ditu:

-

Arrazismoa

Juduenganako gorrotoa du eta pentsatzen du Alemanian gertatu diren gauza txar guztiak haien errua direla.

-Arraza arioa beste arrazen gainetik dago, arraza purua da Eta ezin da nahastu beste behe mailakoen arrazekin.

-Bizi-espazioaren teoria:
Arraza arioak bere lurraldea Zabaltzeko eskubidea du eta horretarako beste arrazei bere lekua kendu ahal Die. Lurralde zabal baten ario guztiak bildu nahi ditu.

5-

Azaldu juduen Inguruan hartu zituen erabakiak

.

- lanbide onak izatea debekatu ( Abokatu, mediku, irakasle…)

-arioekin ezkontzea debekatu

-ezin ziren espaloitik ibili, ez Tabernetan sartu, ez eserleku publikoetan eseri…

-“Kristal hautsien gaua” ehundaka judu hil eta beste asko konzentrazio esparruetara eramaten hasi zen.

 -1942an “sarraskitze esparruetan” miloiak hil zituen. Ezagunenak:

6-Nola Lortu zuen Stalinek boterea Lenin hil eta gero?

1924an, Lenin hil eta gero zuzendaritza gutxi batzuen esku geratu zen, Trotsky eta Stalin  ziren hauetako bi. Laster hasi Ziren enfrentamentuak haien artean eta Stalin besteen gainetik nagusitzen joan Zen.

7-Azaldu Stalinen diktadura

Botere Osoa hartu zuen eta diktadura pertsonala ezarri zuen 4 bide erabiliz:

-Stalinen Irudiari gurtza: aberriaren aita moduan agertzen zen propagandaren bidez,

-Alderdi Komunistaren boterea sendotzea sobietei boterea kenduz.

-Izua Ezarri zuen biztanleriaren artean , purga asko egin zuen bere etsai politikoak Erditik kentzeko. Herritarrak Gulagetara bidaltzen zituen Siberiara bortxazko Lanak egitera.

-Kulturaren Kontrola: Alderdi komunistak erabakitzen zuen ze kultura eta arte mota ahal zen Egin.

8-Azaldu:

- Bost urteko planak: Autarkia lortzeko planifikatu zuen ekonomia, bost urtero plan hauek Berriztatzen ziren.

- Lurraren kolektibizazioa: Lur jabeek lurren jabe izateari utzi eta lur hauek Estatuaren eskuetara pasatu Ziren, modu kolektiboan landatzeko.

- Koljos:landetxe handiak Dira modu kooperatiboan landatzen direnak.

- Sovjos:Estatuaren Landetxeak dira eta bertako langileak soldatapekoak dira.


Entradas relacionadas: