Faxismoaren ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,43 KB

FAXISMOA:

  1. Ezaugarri orokorrak:


    XX.Medeko 20ko eta 30ko hamarkadetan ia herrialde gehienetan izan ziren alderdi faxistak, nahiz eta Italian eta Alemanian soilik iritsi ziren boterera. Portugalen, Espainian eta Japonian gobernu erdi faxistak zeuden. Sobietar Batasunean, berriz, totalitarismo stalinistak erregimen faxisten osagai asko erakutsi zituen. Mugimendu faxista 2.M.Gren erantzule nagiak izan ziren.
  2. Faximoaren ezaugarriak:


    1. Ideologia:Printzipioak:

      1. Pentsamendu kontserbadore tradizionalaren eragina.

      2. Jabetza pribatuaren eta sistema kapitalistaren defentsa.

      3. Emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioaren aurkako jarrera.

    2. Gobernatzeko moduak: Formulak:

      1. Indarkeria onarpena.

      2. Alderdi bakarra, liderraren menpe.

      3. Izu instituzionalaren erabilera, masak errazago gidatzeko.

      4. Monopolio propagandistikoa eta kulturaka.

      5. Boterea modu baztertzailean erabiltzea, autoritarismoa.

      6. Juduen aurkako arrazakeria.

  3. Faxismoa Italian:


    1. Italia L.M.G  amaitu ondoren: Italia ez zegoen ados bake itunetan lortutakoarekin. Gizartearen gatazkak indartu egin ziren eta esparru politikoan egoera asko larritu zen, Alderdi Soziala eta Alderdi Komunista sortu zirenean.

    2. Faxismoaren sorrera


      Benito Mussolinik, gasci di combatimento zeritzan taldeak sortu zituen. Sozialismoa nazionala defendatu nahian, ezkerreko taldeak erasotzen zituzten 1921ean Alderdi Nazional Faxista sortu zen.
    3. Boterera iristea: Agintean zegoen gobernu sozialistak ezin zuen bideratu, bizi zuen egora sozial eta ekonomiko larria. 1922an, Mussolinik Erromako martxak antolatu zuen.

    4. Estatu totalitarioaren ezarpena: 1922-1926ra totalitarismoa ezarri zen. Sozialistek faxisten botere gehiegikeriaren aurrean, parlamentutik alde egin zuten. 1925ean parlamentua desegin egin zen eta 1928az geroztik, Kontseilu Faxista Handiak ordezkatu zuten erakunde hori. Alderdi Nazional Faxista baimendutako alderdi bakarra izan zen. Hierarkizatutako alderdia zen egitura militarrekoa.




Entradas relacionadas: