Faxismoa eta Nazismoa: Diktadura eta Iraultza Alemanian eta Italia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,68 KB

Diktadura baten sorrera

Faxismoak indarkeria erabili zuen desordena sozialari aurre egiteko, grebalariei eta buruzagiei. Hauteskundeetan Alderdi Faxistak aulki gutxi lortu zituen, beraz, faxistak indarkeriaz baliatu ziren boterea lortzeko. Horretarako, atorra beltzen taldeak osatu zituzten hainbat herritan, eta gero, handik guztiak elkarrekin joan ziren Erromarantz estatu kolpe - bat emateko. Erromarako ibilaldiak (1922) bere helburua bete zuen, eta Viktor Emmanuel III.ak gobernua osatzea eskaini zion Mussoliniri. Mussolinik ahal osoak bere esku hartu zituen urtebetez. 1925etik diktadura ezarri zuen; arerioak hil zituen , alderdi politiko guztiak (alderdi faxista izan ezik) eta sindikatuak debekatu zituen, eta gizabanakoen askatasunak ezabatu. Polizia Politikoa ere eratu zen, oposizioa ezabatzeko. Mussolinik ia botere mugaezina bereganatu zuen, industriako eta bankuetako burgesiaren, jabe aberatsenen eta erdi-mailako klaseen laguntzarekin. Kanpo - politika espantsionista izan zen: Etiopia eta Albania okupatu zituzten, eta Espainiako Gerra Zibilean alde frankistari lagundu zioten.

Nazismoa

Alemaniak Lehen Mundu Gerra galdu ondoren, behin - behineko gobernu bat eratu zuten, eta gobernu hark aurre egin behar izan zion espartakisten altxamenduari. Iraultza-ahalegin hark komunismoa ezarri nahi zuen Alemanian, baina porrot egin zuen.

Handik pixka batera hauteskundeak egin ziren, Biltzar Konstituziogile bat eratzeko. Parlamentu horrek onartu zuen konstituzio bat, Alemania aurrerantzean errepublika demokratikoa izango zen. Hasieratik, demokrazia berri hark muturreko talde politikoen aurkaritza izan zuen.

Hitler eta alderdi nazia

Adolf Hitler Alemaniako DAP alderdiko kide egin zen, alderdi hori geroago Alderdi Nazional Sozialista bihurtu zen. Hitlerrek alderdia eraberritu eta talde paramilitar bat sortu zuen, Asaltoko sekzioak edo SA. 1923an, Hitlerrek estatu-kolpe bat eman zuen (Municheko puscha), baina porrot egin, eta Hitler kartzelan sartu zuten; han idatzi zuen Nire borroka, nazismoaren oinarrizko printzipioak azaltzen zituen liburua. Liburu horretan biltzen dira faxismoaren ezaugarrietako asko: demokrazia eta komunismoa gaitzestea; buruzagia (führer) gorestea; estatua lehenestea; indarkeria, gerra eta gazteria goraipatzea… ezaugarri bereziak ere jasotzen ditu liburuak:

- Arrazismoa: juduenganako gorrotoa zen horren erakusgarri nabarmenena (antisemitismoa)

- Arraza arioaren nagusitasunaren gorespena: Hitlerrek zioen alemaniarrak arraza ariokoak zirela, eta arraza hori nagusitu behar zitzaiela herri xumeei: latinoei, eslaboei (Polonia, Errusia…) eta batez ere juduei.

- Bizi espazioaren teoria: teoria horren arabera, arioak beste herrialde batzuetako lurraldeak konkistatu zitzaketen, alemaniarrak bertan bizi zitezen.

Hitler boterera nola iritsi zen

Alemania izan zen 1929ko krisialdiak gehien jotako herrialdeetako bat. Langabezia izugarri igo zen, eta krisiari aurre egiteko ezarritako austeritateko politikek are eta gehiago pobretu zituzten langileak. Langileak eta erdi-mailako klaseak Alderdi Komunistaren eta Alderdi Sozialnazionalistaren alde egiten hasi ziren. Iraultza baten beldur, industrietako eta bankuetako jabeek alderdi naziaren alde egin zuten, haien ustez alderdi huraxe baitzen beren interesak babestu zitzakeen bakarra. 1932ko hauteskundeetan sozialistek eta naziek jaso zituzten boto gehien, baina haietako inork ez zuen gehiengo absolutua lortu (diputatu guztien erdia +1 minimo, horrela oso eroso goberna daiteke), eta hartara, inork ezin izan zuen gobernua bakarrik osatu. Errepublikako presidenteak Hitler kantziler izendatu zuen 1933an, krisi politikotik ateratzeko.

Entradas relacionadas: