Faxismoa Italian: Doktrinatzea eta Ekonomia

Enviado por Aitortxu y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,42 KB

Doktrinatzea eta kontrol soziala

Estatu faxistak biztanleriaren pentsamoldea eta jarduerak kontrolatu nahi zituen. Interes berezia zuen gazteen doktrinatzean; horregatik, garrantzi handia eman zion hezkuntzari. Eskolak emateko, alkandora beltza jantzarazi zieten irakasleei, eta unibertsitateko irakasleek erregimenarekiko leialak izango zirela zin egin behar izan zuten.

Haur eta gazteek alderdiak kontrolatutako gazte-erakundeetan parte hartu behar zuten; haien bidez, italiar berria diziplinaren eta obedientziaren dohain militarretan hezi nahi zuten. Mussoliniren asmoa kultura eta komunikabideak erabat kontrolatzea zen, Propaganda Ministerioaren eta Kultura Herrikoiaren Ministerioaren bidez.

Teorian, erregimen faxistak emakumeak etxeko eremutik ateratzearen alde egin zuen, baina legez soldata txikiagoak zituzten. Gainera, jaiotzak bultzatzeko politika defendatu zuten, eta horrek emakumearen ohiko rola sendotu zuen: emaztearen eta amaren rola.

Korporatibismoa eta interbentzionismo ekonomikoa

Lan- eta ekonomia-politikan, faxismoak sistema korporatibista hautatu zuen. Ekonomia antolatu nahi zuen, eta gizarte-erakundeak kontrolatu, klaseen arteko lankidetzaren printzipioari jarraiki, gizarte-gatazkak gainditzeko. Sistema hori itxura besterik ez zen, eta erregimenak erabat kontrolatzen zituen talde horiek, ministerioaren eta Korporazioen Nazionalaren bidez. Lehenik, lan-arloko legeak egin zituzten, hala nola Lanari buruzko Gutuna: sindikatu faxistak soilik onartzen ziren eta greba legez kanpokoa zen.

Faxismoak, hasieran, politika ekonomiko liberala aplikatu zuen, eta hori onuragarria izan zen enpresa handientzat. Baina 1925etik aurrera, politika interbentzionista ezarri zuen. Propaganda-erakustaldi handia egin zuen, eta hainbat ekimen edo "gudu" sustatu zituen:

  • Garaiaren gudua.
  • Liraren errebaluazioa (soldatak %20 murriztuz).
  • Po haraneko inguru zingiratsuan nekazaritza-ekoizpena bultzatzeko proiektua.

1929ko krisiaren ostean, estatua ekonomian are gehiago esku hartzen hasi zen eta autarkiaren alde egin zuen. Industria-kontzentrazioa sustatu zen, eta 1933an, Industria Berreraikitzeko Italiako Institutua (IRI) sortu zen, estatuaren inbertsioak balio estrategikoa zuten industrietara bideratzeko. 1936tik aurrera, benetako gerrako ekonomia ezarri zen.

Entradas relacionadas: