Faradayren Legea, Korronte Alternoa eta Higidura Harmonikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en con un tamaño de 2,67 KB

Faradayren Legea eta Indukzio Elektromagnetikoa

Faradayren legearen arabera, indar elektroeragile induzituaren balioa eremu magnetikoaren aldaketaren araberakoa da.

Eremu magnetiko uniformean abiadura konstantez biratzen duen espira batean indukzioz sortutako indar elektroeragile alternoa aldakorra da; balio maximoa espiraren S gainazalarekiko, biratzen duen ω abiadura angeluarrarekiko eta eremu magnetikoaren B indukzioarekiko zuzenki proportzionala da.

Koadro angeluzuzena N espiraz osatuta egongo balitz, indar elektroeragilea honako hau izango litzateke:

Korronte Alternoaren Intentsitatea

Zirkuitua korronte alternoko sorgailuaz eta erresistentzia ohmiko batez osatzen bada, bertatik intentsitate aldakorreko korrontea pasatuko da. Denboraren funtzio sinusoidala izango da eta bere balioa une bakoitzean Ohm-en legearen arabera adierazten da.

Korronte Alternoaren Balio Efikaza

Korronte alternoaren balio efikaza korronte zuzen batek baldintza berdinetan —hau da, denbora berean eta erresistentzia berean zehar— bero-kantitate (energia) bera sortzeko izan beharko lukeena da.

Higidura Harmoniko Sinplea (HHS)

Higidura Periodikoa eta Oszilakorra

Higidura periodikoa: gorputz baten partikula batek higidura periodikoa duela esaten dugu, denbora tarte konstante bat igaro ondoren beraren higidurari dagokion posizio, abiadura eta azelerazio aldagaiak balio berbera hartzen dutenean; denbora tarte horri periodo deitzen zaio, eta bere unitatea segundoa da.

Higidura bibrakor edo oszilakorra: gorputz batek higidura bibrakorra duela esaten dugu denbora tarte berberetan bere aldagai zinematikoen balioak errepikatuz bere oreka-posizioaren inguruan alde batera eta bestera desplazatzen ari denean. Partikulak ibilbidea bi noranzkoetan deskribatzen du.

Higidura Harmoniko Sinplearen Ezaugarriak

Higidura harmoniko sinplea: Gorputz batean eragiten ari den indar erresultantea periodikoki eta desplazamenduarekiko proportzionala den era batean aldatzen denean, partikulak higidura oszilakor berezia izango du. Higidura hau, lerro zuzenean puntu baten albo bietatik ibiltzen den partikularena da. Hooke-ren legearen bidez burutzen da.

Magnitudeen Definizioak

  • Oszilazioa: higikaria puntu batetik ateratzen denetik puntu berberera itzuli arteko mugimendua.
  • Oreka-puntua: higitzen ari den partikulak lorturiko muturreko bi posizioen arteko erdiko puntua.

Entradas relacionadas: