Faraday eta Lenzen legeak: Indukzio Elektromagnetikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en
con un tamaño de 4,4 KB
Indukzio elektromagnetikorako Faraday-ren eta Lenz-en legea
Faradayren saiakuntzak
Korronte elektrikoek eremu magnetikoak sortzen dituztela abiatuta, Michael Faradayk egiaztatu zuen eremu magnetiko aldakor batek indar elektriko bat, eta, hortaz, eremu elektriko bat sortzen duela.
- Lehen saiakuntza: Espira bat galvanometro batera konektatu zuen. Iman bat hurbiltzean ikus daitekeenez, ez da imanaren posizioa garrantzitsua, mugimendua baizik; beraz, korrontea abiaduraren araberakoa da. Ipar poloa hurbiltzean eta hego poloa urruntzean korronteak noranzko bat izango du, eta alderantzizkoa gertatuko da kontrako kasuan. Korrontearen intentsitatea handitu daiteke espira gehiagorekin edo iman handiago batekin.
- Bigarren saiakuntza: Lehenengoa errepikatu zuen solenoide batekin, eta efektua areagotu egin zen, espira kopuruaren teoria baieztatuz.
- Hirugarren saiakuntza: Iman baten ordez beste solenoide bat jarri zuen, etengailu eta erresistentzia aldakor batekin. Etengailua edo erresistentzia aldatzean bakarrik sortzen da korrontea; ondorioz, korrontea eremuaren abiaduraren eta azaleraren araberakoa dela baieztatu daiteke.
Fluxu magnetikoa
Gainazal lau bat zeharkatzen duen fluxu magnetikoa kalkulatzeko hurrengo adierazpena erabiltzen da:
Non S gainazal-bektorea den (espirarekiko perpendikularra) eta fluxuaren unitatea Weber (Wb) den.
Fluxua gainazala zeharkatzen duten lerro kopuruarekin erlaziona dezakegu. Gainazala laua bada, kosinuaren formula erabiltzen da; gainazala itxia bada, ez da fluxurik egongo, sartzen den lerro oro berriro aterako baita.
Faradayren legea
Honen arabera, korronte induzitu batek zirkuitu baten fluxuan aldaketak eragiten ditu; aldaketak zenbat eta azkarragoak izan, intentsitatea handiagoa izango da. Zirkuitu baten indar elektroeragilea (i.e.e.) fluxuaren denborarekiko aldaketa dela adierazten du.
Lenzen legea
Lege honen arabera, korronte induzitua hura sortzen duenaren kontrako noranzkoan joango da; hau da, sortzen duen eremu magnetikoak fluxuaren aldakuntza baliogabetzen ahaleginduko da. Honek Faraday-Lenzen legea ondorioztatzen du:
Fluxua aldatzeko hiru modu:
- Eremu magnetikoa aldatzea:
- Gainazala aldatzea:
- Espira eta eremu magnetikoaren arteko angelua aldatzea (espira abiadura angeluar konstantean biratzean):