Familia: Kontzeptua, Funtzioak eta Gaur Egungo Ereduak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,36 KB
Familia: Kontzeptua eta Ezaugarriak
Familia bizitza proiektu iraunkor bat elkarrekin egiten duten pertsona taldea da. Bizi proiektu honek helburu eta funtzio desberdinak ditu gurasoen eta seme-alaben ikuspuntutik. Gainera, pertsona bat baino gehiagoz osatutako unitate familiarra da, eta kideen arteko harremana afektiboa izaten da. Familiak hezkuntza eta bizitzeko gaitasunak edo tresnak eskaintzen ditu, inplikazio emozional eta pertsonalez gain.
Familiaren Funtzio Orokorrak
- Biziraupena bermatzea.
- Giro egokia eskaintzea.
- Estimulazioa.
- Beste testuinguru batzuetara zabaltzea.
Gurasoen Funtzioak
Pertsona helduak garatzen diren testuingurua da. Erronkei aurre egiteko eta ardurak zein konpromisoak onartzen ikasteko prestakuntza-gunea da. Belaunaldien arteko topagunea izateaz gain, helduek egin behar dituzten bizitza-trantsizioetarako gizarte-laguntzako sarea da.
Seme-alabekiko Funtzioak
- Seme-alaben iraupena, hazkuntza eta gizarteratzea ziurtatzea, komunikazio, elkarrizketa eta sinbolizazio portaera oinarrizkoetan.
- Seme-alabei maitasun eta laguntza giroa eskaintzea.
- Ingurune fisiko eta sozialean egokitasunez erlazionatu ahal izateko estimulazioa ematea, mundu honetako eskari eta exijentziei erantzuteko gaitasuna garatuz.
- Familiarekin batera umeen hezkuntza-prozesuan parte hartuko duten beste hezkuntza-testuinguruetara irekitzeko erabakiak hartzea.
Gaur egungo Familien Ezaugarriak
- Gizon zein emakumeek etxetik kanpo lan egiten dute eta etxeko lanak banatzen dituzte.
- Ume kopurua jaitsi denez, haurrak altxor bihurtu dira. Honek alderdi positiboak eta negatiboak ditu: guraso eta seme-alaben arteko harremana sendotu da, baina haurren autonomia eta sormena murriztu egin da.
- Bizi-itxaropena eta bizi-kalitatea handitu egin dira, osasun-zerbitzuen garapenari esker.
Bizikidetza Unitatea
Elkarbizitza unitate bat da, eta bi mota nagusi bereiz daitezke:
- Naturala: Familia eta komunak (beste modu batean bizi nahi dutenak).
- Gizarteak eragindakoa: Egoitzak (erresidentziak).
Hezkuntza Estiloak: Estilo Demokratikoa
Estilo honek honako ezaugarri hauek ditu:
- Afektu eta komunikazio egokiak.
- Kontrol egokia.
- Heldutasun eskakizunak gaitasunaren arabera.
- Seme-alaben iritzia entzutea.
- Arauen arrazoiak azaltzea.
- Haurren eskubideak errespetatzea.
- Ahozko harremanen bidez negoziatzea eta erabakiak elkarrekin hartzea.
Ondorioak
- Haurren autoestimu eta autokonfiantza altua.
- Gaitasun sozialak.
- Norbere burua kontrolatzeko gaitasuna.
- Autonomia.
- Talde-lanerako trebetasunak eta lorpenerako motibazio handia.
Familia Homoparentalak
Sexu bereko bi gurasoz osatutako familiak dira (intseminazio artifizialez, adopzioz edo alokairuko ama bidez).
Indarguneak
- Etorkizunera begira, seme-alaben ongizatean pentsatzen dute.
- Beren sexualitatea adierazteko erraztasuna.
- Berdintasun handia genero-roletan.
Ahuleziak
- Gurasoen homosexualitateari uko egitea.
- Desberdin sentitzea, ingurukoen burlak jaso ditzakete eta zilegitasun falta sumatu.