Familia Ereduak: Ezaugarriak, Erronkak eta Indarguneak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,42 KB
Familia Nuklearra
Familia nuklearra gune bakar bateko kideen elkarbizitzak osatzen duena da. Guraso biko familia nuklearra da oraindik mota nagusia (% 40).
Motak:
- Guraso bikote batek eta bere seme-alabek (edozein motatakoak) osatutakoa.
- Heldu bik osatutako bikotea (seme-alabekin edo gabe).
- Heldu bakarra bere seme-alabekin.
Familia Dibortziatuak
Ezaugarriak:
- Gero eta ugariagoak dira.
- Guraso bakartasunaren jatorririk ohikoena da.
- Guraso bakarreko familiekin hainbat ezaugarri partekatzen dituzte.
- Dibortzioak senide guztiei moldaketa-prozesu bat eskatzen die.
Ahuleziak eta arriskuak:
Dibortziatutako gurasoen seme-alabek, elkarrekin dauden gurasoenekin alderatuta, probabilitate handiagoa dute honako hauek pairatzeko:
- Arazo emozionalak eta portaera-nahasmenduak.
- Emaitza txarrak eskolan.
- Antsietatea eta depresioa.
Dibortzioak seme-alaben doikuntza psikologikoa arriskuan jar dezake, baina hori ez da beti gertatzen. Umeen ongizate psikologikoa eta emozionala ez dago familia-egiturari lotuta, beste aldagai batzuei baizik:
- Guraso ez-zaintzailearen inplikazio-maila umearekin.
- Guraso zaintzailearekin umeek duten harremana.
- Gurasoen arteko harremanaz duten iritzia edo pertzepzioa.
Familia Berreraikiak
Ezaugarriak:
- Lehenago izandako harremanetatik sortutako familiak dira.
- Bikotekide batek edo biek aurreko harremanean izandako seme edo alabaren bat daukate.
- Gero eta ugariagoak dira, baina zaila da kopuru zehatza jakitea.
- Itxuraz, familia tradizional guraso-bikoak dirudite, baina konplexuagoak dira.
- Egokitzapen-prozesua konplexua da umeentzat.
Prozesuan eragina duten aldagaiak:
- Guraso batekin bizitzeari uztea.
- Umearen sexua (neskek okerrago pasatu ohi dute).
- Adina.
- Gurasordearen sexua.
- Aitordearen edo amaordearen izaera.
- Gurasoen arteko gatazka-egoera eta jarrera.
Familiak ondo funtzionatzeko faktore garrantzitsuena gurasoen inplikazioa da.
Ikerketaren emaitzak:
- Umeek guraso biko familienek baino doikuntza psikologiko maila baxuagoa izan dezakete.
- Ongizate psikologikoa ez dago egituraren menpe, honako hauen menpe baizik: umearen adina, helduen egonkortasun emozionala eta hezkuntza-praktikak.
Ahuleziak:
- Bikotekide berriek espektatiba baikorregiak edo idealizatuak dituzte familiaren bilakaeraz.
- Bikotekide berriak umeekiko izan behar duen rola ez dago argi.
- Umeen harremana eurekin bizi ez den guraso biologikoarekin eta gurasordearekin.
Indarguneak:
- Heldutasuna.
- Erlazio berriek esperientzia aberasten dute.
- Harreman-eredu desberdinak ezagutzea.
Familia Homoparentala
Ezaugarriak:
- Sexu bereko gurasoak dira, seme-alabaren batekin (biologikoa, harrerakoa edo adoptatua).
- Familia ez-konbentzionalen artean ezezagunenetakoak dira.
- Modu desberdinetan sortzen dute familia eta zifra zehatzak ez dira ezagutzen.
Ikerketaren emaitzak:
- Hezkuntza-praktikak egokiak dira.
- Seme-alabekiko harremana maitasunean, komunikazioan eta errespetuan oinarritzen da.
- Umeei erakusten zaizkien balio garrantzitsuak tolerantzia eta errespetua dira.
- Gurasoen arteko harremana berdintzailea eta gogobetekoa izan ohi da.
Umeen garapena familia homoparentaletan:
- Eskola-emaitza onak eta portaera egokia.
- Gaitasun soziala, autoestimua eta ongizate orokor maila onak.
- Ongizatea ez dago egituraren menpe, familia-giroaren, gurasoen estres-mailaren eta bikotekideen gogobetetasunaren menpe baizik.
Ahuleziak eta indarguneak:
- Ahuleziak: Guraso homosexualak izateagatik pairatu dezaketen bazterketa soziala.
- Indarguneak: Umeak malguagoak dira genero-rolei dagokionez, toleranteagoak dira eta aurreiritzi gutxiago dituzte.
Adopziozko Familiak
Ezaugarriak:
Pertsona bat edo bikote bat eurekin lotura biologikorik ez duen ume baten guraso bihurtzen da. Historian zehar eman den fenomenoa bada ere, azken urteotan kopurua nabarmen igo da.
Mitoak:
- Umeek esperientzia goiztiarren eraginez egokitzapen-arazoak dituztela (ongizate psikologikoan).
- Gurasoak permisiboegiak edo baimentzaileegiak izan ohi direla.
Ikerketa eta errealitatea:
- Aniztasun handiko familiak dira.
- Esperientzia goiztiarrek doikuntza orokorrean eragina izan dezaketen arren, adopzioari esker umeen garapena asko arintzen da, adoptatu gabeko umeen pareko izatera helduz.
Indarguneak:
- Gurasoen motibazio-maila altua eta aurretiko prestakuntza.
- Talde teknikoen egokitasun-aitortza.
- Adopzioa babes-faktorea da eta egoera oso positiboa izaten da senide guztientzat.
- Laguntza profesionala prozesu osoan zehar.
Familia Gurasobakarra
Ezaugarriak:
- Guraso bakar bat dago adin txikiko seme-alaba batekin gutxienez.
- Heldu bat (ama edo aita) da arduraduna, eta beste kideak bere menpe daude ekonomikoki eta sozialki.
- Gehienetan emakumea arduratzen da.
- Kopurua asko igo da Europan; Espainian, 100 familiatik 14,6 guraso-bakarrak dira.
Umeen egoera ohikoak:
- Gurasoetariko baten falta eta guraso ez-zaintzailearekiko harreman murritza.
- Gurasoen arteko gatazkak eta baliabide ekonomikoen murrizketa.
- Gizarte-laguntza urriagoa eta gurasoaren estres handiagoa (lan-zama dela eta).
Mitoak eta datuak:
- Mitoak: Familia problematikoak, desegituratuak edo osagabeak direla.
- Datuak: Familia guztiz funtzionalak dira, lotura estuekin. Eragina duten faktoreak jatorria, baliabideak eta harremanen kalitatea dira.
Ahuleziak eta indarguneak:
- Ahuleziak: Zailtasun ekonomikoak, laguntza-sare falta eta lana eta familia bateratzeko zailtasunak (erantzukizun zama handia).
- Indarguneak: Umeak goizago heltzen dira (etxeko lanetan erantzukizun handiagoa hartuz), sentsibilitate handiagoa dute eta amarekiko lotura estuagoak garatzen dituzte.