Falazia motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,74 KB

*
modus ponens:baldintza bat betetzen bada eta baldintzaren aurrekaria betzen bada,orduan nahitaez atzekaria beteko da.

  *modus tollens:baldintza bat betetzen bada eta atzekaria betetzen ez bada orduan aurrekaria ez da beteko.

  *silogismo hipotetikoa:bi baldintza betetzen badira eta lehenengoaren atzekaria bigarrenaren aurrekaria bada orduan lehenengoaren aurrekariaz eta bigarrenaren atzekariaz osatutako baldintza beteko da.

  *silogismo disjuntiboa:disjuntzio bat betetzen bada eta bertako elementuetako bat betetzen ez bada orduan beste elementua beteko da.

   *dilema konstruktiboa:bi baldintza betetzen badira eta aurrekarien disjuntzioa betetzen bada orduan atzekarien disjuntzioa beteko da.



2.3falazia diren argudioak

Falazia hitza latinezko fallo aditzetik dator,aditz horrek bi adiera ditu:engainatu eta huts egin.
falazia oker arrazoitzearen ondorioa dela esan daiteke hartzailea nahasarazteko asmoz egindako  argudioa da falazia. Argudio faltsua,egiazkoaren itxura duena.

A)falazia formalak: Argudio okerrak dira premisetatik nahitaez eratortzen ez diren ondorioez osatuak.Dedukzioaren eremuan  gertatzen dira era indukzioaren eremuan ere bai.-

Atzekaria baieztatzearen falazia

Modus ponens delakoa oker erabiltzean datza.-

Aurrekaria ukatzearen falazia

Modus tollens delakoa oker erabiltzean datza.-

Orokortzearen falazia

Osotasun bati bere elementuetako batean edo elementu gutxitan ikusitako ezaugarri edo propietate bat egoztean datza.

A)Falaxia formalak

Argudio okerrak dira, premisetatik nahitaez eratortzen ez diren ondorioez osatuak. Hala ere, falazia mota hauek argudio zuzenen antza dute. Dedukzioaren eremuan gertatzen dira eta indukzioaren eremuan ere bai: -Atzekaria baieztatzearen falazia: Modus ponens delakoa oker erabiltzean datza. Eskema honi erantzuten dio: [(p--q) eta q] --p. Adb. Jon iritsi bada, jendea dago etxean. Beraz Jon iritsi da. - Aurrekaria ukatzearen falazia: Modus tollens delakoa oker erabiltzean datza. Eskema honi erantzuten dio: [(p--q)eta-p]-- -q adb. Jon iritsi bada, jendea dago etxean. Jon ez da iritsi. Beraz ez dago jenderik etxean.

-Orokortzearen falazia: Osotasun bati bere elementuetako batean edo elementu gutxitan ikusitako  ezaugarri edo propietate bat egoztean datza..


Entradas relacionadas: