Faktore geografikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,69 KB

FAKTORE GEOGRAFIKOA:--


Espainaren latitudeak, ipar hemisferioko alde epelean dagoenez, ondo bereizitako bi urtaro egotea zehazten du, uda eta negua, trantsizioko bi urtaroren bidez berezita: udaberria eta udazkena.--Iberiar penintsularen kokapena, ezaugarri termiko desberdinak dituzten bi ur-masa handiren artean eta bi kontinenteren artean. Horren eraginez, propietate desberdineko aire-masen arteko bidegurutzea da.---Itsasoren eragina urria da Iberiar penintsulan, oso zabala delako, kostak gorabehera gutxikoak direlako eta kostaren paraleloan mendi-erliebeak daudelako. Horren eraginez, alde argiak daude itsasora irekitako periferia estuaren eta itsasoaren eraginik eza ezaugarritzat duten barrualdeko lur zabalen artean.---Erliebeak kliman eragina du, kokapenari,altitudeari eta orientazioari dagokionez. Iberiar penintsularen kokapenak askotariko ondorioak ditu:-Kostaren paraleloan dauden mendikateek itsasoren eragina gelditzen dute.-Mendikate gehienak mendebalde-ekialde norabidean antolatuta daude.-Iberiar mendikatea, Kataluniako Kostaldeko mendikatea eta Mendikate Betikoen zati bat izan ezik.-Mendiek inguratutako arroetan euri gutxi egiten du aire-masek hezetasuna inguruko mendikateetan uzten dute eta. Altitudearen eraginez, tenperaturak 0,5ºC/0,6ºC jaisten dira igotzen den 100 metro bakoitzeko.  Era berean, prezipitazio orografikoak gertatzen dira.

2

FAKTORE TERMODINAMIKOAK:

Jet korrontea lurrazaleko eguraldiaren erantzulea da. Eguraldia korrontearen abiadurak izaten dituen aldaketen eta korronteak urtaroen arabera izaten dituen desplazamenduen araberako da:-Korrontearen abiadura aldakorra da. Azkar zirkulatzen duenean, 150 km/h baino azkarrago.-Jetak latitudean izaten dituen urtaroko desplazamenduen ondorioz, Espainian neguan izaten du eraginik handiena, oso hegoaldean zirkulatzen duenean.

INTSOLAZIOA ETA HODEIAK:---


Intsolazioa lurrazalak jasotako eguzki-erradiazioaren kantitatea da. Espainian, latitudea dela eta, urtean 2000 eguzki-ordu baino gehiago egoten dira.---Hodeiak atmosferan egoera bat da , eta horretan, zerua hodeiz estalita ehoten da, neurri handiagoan edo txikiagoan. Espainian, Bizkaiko golkoaren inguaruan egoten dira hodei gehien.

AIREAREN TENPERATURA:


Tenperatura airearen berotasun-maila da. Gradu zentigraduetan (ºC) neurtzen da, termometroarekin. Espainian, batez besteko tenperaturek alde handiak dituzte zenbait faktoreren eraginez. Faktore nagusiak latitudea, itsasora dagoen distantzia eta altuera dira.

Tenperaturen klimarekin lotuta dituzten alderdi garrantzitsuak urteko tenperatura-bitartea eta izozteak dira.---Urteko tenperatura-bitartea hilabeterik beroeneko eta hilabeterik hotzeneko batez besteko tenperaturen arteko aldea da.---Izozteak airearen tenperatura 0ºC-tik beherakoa denean gertatzen dira.

HEZETASUNA, LAINOA ETA GANDUA: ---


Airearen hezetasuna aireak duen ur-lurrunaren kantitatea da. Itsasora dagoen hurbiltasunaren eta tenperaturaren araberakoa da, tenperaturak gora egiten duenean gutxitu egiten da eta.---Lainoa ur-tanta txikiak atmosferaren beheko geruzan esekita egotea da, eta horiek ikuspena murrizten dute kilometro bat baino distantzia txikiagoan. Lainoa irradiaziokoa edo adbekziokoa izan daiteke.---Gandua ikuspena murrizten duen lanbro lehorra da. Atmosferako behe geruzetan hauts-partikula fin ugari sortzen da.

PRESIOA ETA HAIZEA:---


Presio atmosferikoa Espainiaren gainean urte osoan ezartzen diren aire-masen ezaugarrien araberakoa da.---Haizeak, lurzoruarekin alderatuta, airearen mugimendu horizontalak dira. Presio-aldeen eraginez gertatzen dira, eta goi -presioetatik behe-presioetara mugitzen dira.

PREZIPITAZIOAK:


Prezipitazioa hodeietatik lurrazalera erortzen den ura da, modu likidoan zein solidoan. Metro karratuko litrotan neurtzen da. Prezipitazioak eragiten dituzten arrazoiak airean dagoen ur-lurrunak gora egitea, hoztea eta kondentsatzea dira. Espainian, prezipitazioen urteko bolumena urria da. -Latitudea eta kokapena: urtero borraskak edo antizikloak nagusi izatea eta segida izatea zehazten dute.-Itsasora irekita egotea: itsasoaren eraginetik isolatuta dauden inguruetan, neguko hotzaren eraginez antizikloiak sortzen dira, eta, udako beroaren eraginez, airea ez da kondentsatzen, baina ekaitz itxurako prezipitazio konbektiboak eragin ditzake.-Erliebea: prezipitazioak altuarekin handiagotu egiten dira, eta inguruan mendiak dituzten aldeetan, gutxitu egiten dira.

LURRUNKETA, EBAPOTRANSPIRAZIOA ETA IDORTASUNA:


Lurrunketa ura giroko tenperaturan lurrun bihurtzeko prozesua da.
Ebapotranspirazioa lurrazalak hezetasuna galtzea da, intsolazioaren eta landareen eta lurzoruaren transpirazioaren eraginez.
Idortasuna lurzoruan eta atmosferan behar besteko ura ez egotea da.-Hileko idortasuna Gaussen indizearekin neurtzen da. -Inguru bateko idortasun orokorra.

Entradas relacionadas: