Ezkia zuhaitza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,54 KB

Urdaibai Kokapena: Bizkaiko lurraldeko %10 hartzen du eta 22.000 Ha. Batzen ditu, Oka, Lga eta Artiga ibaien arro hidrografiko osoa Hartuta. Busturialdeko eskualdeko 22 udalerriez osotuta dago, eta gune Nagusienak Bermeo eta Gernika-Lumo dira. } Izendapena: UNESCOk 1984. Urtean Urdaibai bere MaB (Man and Biosphere) Programan sartu zuen eta Biosfera Erreserba izendatu zuen. } Deskribapena: Nazioarteko Mailan garrantzia duten ekosistema natural nabarmenak ditu. Aipagarrienak Estuarioko sistema, karsten sistema (horren gainean artadi kantauriarra Kokatzen da) eta itsasertzea dira. } Urdaibai Biosfera Erreserbak aberastasun natural handiko aldea da. Bertan 729 fauna espezie, 821 flora espezie, eta galzorian diren edota batasunaren Interesdun 85 espezie zenbatzen dira. } Fauna: Biosfera-erreserba: Urdaibai Padurak ibarren hondoetako buztinen eta Kalizen arteko kontaktuen ondorioz sortzen diren ur-emari kontinentalek eta Itsasaldiek eragindako leku hezeak dira, eta hegazti faunarentzako eremu Garrantzitsuak dira. Interes hau areagotu egiten da, URDAIBAI Europa eta Afrikaren artean migratzen duten hegaztientzat pasabide eta atseden-leku Delako. Zalantzarik gabe, hegazti sedentario, pasadako espezie negutar eta Behin-behineko gehien biltzen dituen Euskal Herri osoko lekurik aberatsena da. Hegaztien artean, mokozabala eta arrano arrantzalea dira nagusi. ARTADI KANTAURIARRAK Mundakako itsasadarraren eta ibarraren arteko kareharrizko Lurretan daude batez ere. Euskadiko kostaldeko artadirik garrantzitsuenak dira, Eta guztira 1500 ha-ko azalera dute. Baso itxiak dira, bertara sartzea oso Zaila da, eta, beraz, hainbat animalia-espeziek han bizirauteko aukera izan du. Garai batean egurretarako eta ikatza egiteko ustiatu zen. Gaur, babes bereziko Gune izendatutako zati batzuk badaude. Bestalde, baso hauetan debekatuta dago Ehizan egitea. Flora: artea, gurbitza eta beste batzuk (karraskila, erramua, Iparraldeko elorri zuria, txilarra, erratza, endalarra, legeltxorra, Beltxalea). Fauna: basakatua, katajineta, lepazuria, orkatza, basurdea, Azkonarra, urubia, eskinoso, okil berdea, horma-sugandila, sugegorri Kantauriarra...

Kokapena: Armañongo parke Naturala Enkarteriko eskualdean (Bizkaian) kokatuta dagoen biotopoa da, Karrantza eta Turtzioz eremuetan hain zuzen ere. Euskal Herriko 9. Parke Naturala da. 2016ko otsailaren 16an kontserbazio gune espeziala izendatu zen “Red Natura 2000” barruan Euskal Autonomia Erkidegoaren eskuz. Arañongo parke Naturala Karrantza eta Agüera ibaien artean kokaturiko ermua da. Parke natural Hau 2996ko hektareaz osatuta dagoen muinozko lurretan kokatuta dago. Gehien bat Kareharriz osaturko erliebea du non forma karstikoak ugariak dira, adibidez: Dolinak, arrakalak… etab-ez. Lurzorua 200 koba baino gehiago osatuta dago, Honen bidez balore geologiko, paleontologiko, espeologiko eta biologikoa duen Eremu naturala da. Hau gutxi balitz, bertan zenbait turismo toki aurki Ditzakegu, besteak beste: Pozalaguako Kobak, 1957an aurkitutakoak edota Karlistaren pagausoa, Europako barrunbe nagusienetakoa (400m). Aipatu beharra Dago bertan zenbait erruta daudela eta bisitan beste zenbait eremu natural Aurki ditzakegula, hala nola: Sopeñako artadia, Balgerriko pagadia edota Karrantzako haranean kokaturiko monumentu megalitikoak.

Sangrices-en Koben Koba aurki Daiteke, non haitzuloetako pinturak ikus daitezke bertan eta eredu pedagogiko Bezala erabiltzen da. Bestalde, Karpin abentura aurki ditzakegu, animali Zaurituak eta bertoko fauna duen zentroa. Zentro hau ikastetxeetarako Ibilbideak prestatzen ditu haurrek animaliez kontzientzia izateko eta haiei Buruz ere ikasteko.  

Bertoko ekosistemari erreparatuz, Basoan bertan aurki genezkeen flora eta fauna eta mendietakoak ageri dira ere.

Flora:


Florari erreparatuz, haranean Ageri izan daitezkeen landareak aurki ditzakegu, besteak beste:

Pagadiak zonalde altuetan, Haritzak zona baxuetan eta lurrean ametsez estalita dago. Beste alde batetik, Hondarrezko eta kare harrizko lurzoruetan artadiak. Gainera nahiko ohikoa den Landarea iratzeak izango lirateke non belardietan aurki genezake eremu hezean Kokatzen delako parke natural hau. Bertan flora errepresentatzen duen landarea Pagoa izango litzateke.

Pagoa:

Fagus sylvatica

-Altuera: 35-40 metro inguru.

-Hosto Erorkorreko zuhaitza da. Ugalketari dagokionez, ematen dituen fruituetatik 2 Hazi ateratzen dira bakoitzeko eta haizeaz baliatuz kopurua handitu dezake.

-Europa Zentralan zehar ageri den zuhaitza da. Eremu hezeetan zein epeletan aurki Daitezke. Ur gezaren presentzia beharrezkoa du, ondorioz, kostaldean ez dira Asko ikusten, horren ondorioz basoetan aurki ditzakegu. 

-Ondoko Zuhaitza txerriak loditzeko balio daiteke eta bestalde bere zurtoinetik olio Berezi bat ateratzen da erregai bezala.

-Pagoaren Hostoak, zenbait gaixotasun tratamendu bezala erabiltzen da, adibidez: Katarroa, haginetako mina edota eztarriko mina.

Fauna:

Faunari dagokionez, katazuriaren Presentzia aipatzekoa da. Beste alde batetik musker berde eta beltza, satorrak, Arratoiak, aztoreak, belatz handia, sai zuria, ontza erreala… etab.

Esan beharra dago ere Karpin Abentura parkean bertoko animaliak ageri direla eta zaurituak izan diren beste Zenbait espezie aurki ditzakegula.

Aipatzekoa da ere mediterraneoko Saguzarrak, basoetakoak eta ferra saguzarrak (galbide zorian dago) daudela Inguruan aurkitu ahal diren kobetan.

Entradas relacionadas: