Ezagutza platon

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,18 KB

*EZAGUTZARENTEORIA*

Dualismo epistemologikoa

*DUALISMOESPISTEMOLOGIKOA*Bi mundu badaude bi ezagutza mota egon behar dira:
*Mundu fisikoari dagokion ezagutza: iritzia (doxa)
*Ideien munduari dagokion ezagutza: zientzia (episteme)

*IRITZIAEDODOXA*Pertzepzio edo zentzumenen bitartez eskuratzen den ezagutza da
*Ez da benetakoa, mugatua eta aldakorra delako
*Objektuen itxurari dagokion ezagutza da ez benetako izateari, beraz erdi mailako ezagutza da, iritzia azken batean

*ZIENTZIA/EPISTEME*Arrazoimenaren bitartez eskuratzen da, benetako ezagutza da
*Benetako ezagutza da egonkorrak diren izakiez arduratzen baita (ideiez)
*Ezagumenaren helburua kontzeptu unibertsalak aurkitzea da, hau da, betierako ideiak aurkitzea (kasu guztietarako balio diren ideiak)

*EZAGUTZEAGOGORATZEADA*Ezagutzea ez da zerbait berria bereganatzea, baizik eta betidanik jakin duguna gogoratzea. Platonek irudi alegoriko bat erabilita adierazten duen gisan, arimak, gorputzarekin batu aurretik, ezagutza-objektuak diren zerizanak ezagutu zituen behinola. Zigor baten ondorioz, ahaztu egin zituen. Hala ere, zentzumenezko mundua zerizan horien antzeko kopia moduan eginda dagoenez gero, hura ikusitakoan jatorrizko ezagutza-objektuak gogora datozkio
*Platonek adierazten du ezagutza ariman betidanik egon den jakingarrien oroitzea dela (Ideien munduan gorputzean sartu baino lehen barneratu ditu). Beraz, irakastea ez da begiei ikusmena ematea, eduki badaukate, baizik eta behar den lekurantz begiraraztea

*MAITASUNAEZAGUTZARENERAGILE*Benetako ezagutza lortzeko ezinbesteko gaitasuna da adimena baina ez da nahikoa
Gizakiok ezagutzaren bidean bultzatzen gaituen zerbait behar dugu eta hori maitasuna da
*Sokratesek zioen moduan ezagutzaren lehenengo pausua ezjakintasuna onartzea da, behin onartuta zerbait falta zaigula, hori maite behar dugu bere falta benetan nabaritzeko eta bere bila joateko
*Gizakiok modu naturalean Edertasuna eta Jakinduria maite dugu eta aurkitu arte bere bila gabiltza


Entradas relacionadas: