Ezagutza Historikoaren Bilakaera: Paradigma eta Ikuspegi Berriak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 13,29 KB
1. Ezagutza Historikoaren EZAUGARRIAK
1.1 Historiaren objektua eta ezaugarriak paradigma desberdinen arabera
Objektua: ezagutza-arloa
Paradigmak: diziplina bereko zientzialari talde batek konpartitutako ikuspuntua da.
Historiaren historia: historiografia (paradigma historikoak, eskola historiografikoak).
Historia (grekeratik eratorria):
Histor: epailea (ekintzak argitzeko informazioa bildu)
Historia: ikerketa prozesua/emaitza: gertakarien kondaira.
Historia, diziplina moduan, noiz jaio zen? Grezia zaharrean
Aitatzat: Herodoto.
Hasierako puntua: Historia tradizionalak bi eskola bideratzen ditu XIX. mende amaieran eta XX. mendean.
XX. mendean (bigarren herenean) Historiak hartzen duen bidea zientzien (orokorrean) eta gizarte zientzien paraleloa da. Historia ulertzeko XIX. mendeko 2 elementuekin lotu behar da. Alde batetik, historizismoarekin, zabaldutako mugimendu filosofiko alemanarekin eta batez ere, positibismoarekin.
1.2 HISTORIA TRADIZIONALA
1.2.1 Historizismoa
Romantizismoari eta idealismo alemanari lotuta Europa osoan zabaldu zen. Honek espirituaren bizitza, intuizioa, inbiduala dena eta partikularra dena goraipatzen du. Eta obsesio handia du sustraien jatorriekiko, hau da, lehenaldiarekiko.
Historiaren oinarrizko egitekoa: gertaera historiko bakarrak eta errepikaezinak kontatzea da. Interpretazio subjektiboa da Historia, ez da zientifikoa.
Historialari garrantzitsuek:
-enpatia
-Analogia
-Elkar ulertzea
bezalako estrategiak eskaini ezagutza subjektiboa objektibitatzeko. Beraz, laburpen moduan...
-Historiaren objektua gertaera bakarrak/errepikaezinak dira. Legerik ez dagoenez, ez dago generalizaziorik.
-Historiak testuinguru historiko batek determinatutako gertaerak azaldu behar ditu.
-Ez da posible Historia objektiboa: Historialarien subjektibitatearen araberakoa da (intuizioa).
-Edozein interpretazio posible da: ez dauka zientifikotasunik.
Historizismoaren kritika POSITIBISMOA jarraitzen zuten pertsona batzuengandik etorri zen: C.V. Langlois / Seignobos.
1.2.2 Positibismoa (gertakarien historia, historia historizontea)
Dokumentu historikoekin zientzia egitea nahi da (Dokumentu idatziak). Ondorioz, Historia testuekin egiten da, ez badago testurik, ez dago Historiarik.
Garrantzitsuena: metodoa izango da, dokumentu asko erabiltzen jakin behar baita. Ondorioz batzuen ustez Historiaren izenik egokiena: Metodiko-dokumentala.
Historialariaren subjektibitatea ezabatzeko, objektibitatera iritsi nahi da gertaerak diren bezala azalduz.
Historialariek bere zentzu-kritikoa garatu behar du, dokumentuari benekotasuna, egia eta sinesgarritasuna ateratzeko. Ondorioz, kritika literarioa bultzatzen da, dokumentuen baloreak determinatzeko (euristika).
Laburpen moduan…
-Zientifikoki azaldu daitekeenez okupatzen da historia (historia zientifikoa).
-Iturriak zientzia historikoko dokumentuak dira.
-Egia eta legeak gertaeretan daude gertatu ziren bezala eta iturriek esaten dute.
-Ez dago subjektibotasunik. Historialariak soilik datuak jaso, ordenatu, sailkatu eta analizatu egiten du.
-Historia objektua historia objektiboa da, ezbairik gabekoa, kronologikoki ordenatua.
-Historizismoaren ezaugarriak ukatu nahi ditu.
-Berrikuntza iturrietan eta metodoan: Dokumentu idatziak eta eukaristia.
POSITIBISMO ETA HISTORIZISMOAREN AMANKOMUNEKO PUNTUAK:
-Egilea: historia egiten duena, aginteak, politiko handia, erregeak.
-Objektua: oso mugatua, hertsia, pertsona handiek egindako ekintzak, politiko militarrak (elitekoak).
-Narratiba: ez du azaldu, ez interpretatzen. Iturrietatik atera, ordenatu eta adierazi egiten du. (historia asko juntatu arazoak ulertzeko)
1.3 1929: BERRIKUNTZA - ANNALESEN ESKOLA
-Arosteguik (1995) dio: “lehenengo mugimendu historiografikoa XX. Mendean ikerketa historikoarekin batera jaiotzen dena da”.
-Historia positibista eta historizismoa gainditzearren jaio zen.
-Bere eragina garrantzitsua izan da, baina era berean ezberdina sakontasun eta zabalkuntzan.
*Sakontasunari dagokionez, aberastasun metodologikoa eta gaien gehikuntza aipatu behar dira, baina bere ekarpen teorikoa ezabatu egin zen ekinaldi batzuen aurrean.
*Bere zabalkuntza dela eta, Historia beste era batera ikusten zuen talde baten adierazpide modua izanez hasi zen, baina zenbait historialari britainiarrek oraindik 80. hamarkadan ez zuten ezagutzen.
-Peter Burkek (1994) “La revolucion historiografica francesa. La escuela de Annales 1929-1989” liburuan mugimendua hiru fasetan banatzen du:
*20.hamarkadatik 1945ra: talde txikia Historia tradizionalaren aurka
*2. Gerra Mundiala eta gero: posizio historiko ofiziala:
Kontzeptu berriak (denbora laburra, ertaina eta luzea),
Metodo berriak (produkzio indizeak, bizimodu motak…),
Eragina hezkuntza metodo zientifiko frantzesean.
*1968. Urte inguruan: Zatiketa garaia izan zen eta Chaunu, Le Roy Ladurie… bezalako historialariak egon ziren.
-Ateratako oinarrizko ekarpenak:
1. Historia tradizionala gainditu nahi da, gertaeretan eta hauen azalpenean oinarrituta.
2. Bakarra eta errepikaezina ez dute onartzen, Historia ez dira gertakariak, gizakiek eragindako prozesuak baizik.
3. Historia ez da soilik lehenaldikoa, interakzioa dago: denbora dimentsioetan gertaerekin (denbora laburra) zikloekin (denbora ertaina) eta egiturekin (denbora luzea, zibilizazioena).
4. Historia zientzia bezala redefinitu zen.
5. Historia diziplinartekoa da eta gizarte zientziei irekia dago.
6. Historia bere osotasunean globala eta totala da.
7. Iraupen elementuak hiru elementu ditu: denbora grafikoa, soziala eta indibiduala.
8. Prozesuak gertakarien ordez azaltzen dira.
9. Egilea giza multzo da (guztiak)
10. Objektua gizakiaren ekintza guztiak dira.
1.4 MARXISMOA (Materialismo historikoa)
-Annalesen eskolarekin batera Historia tradizionala gainditu nahi du.
-Ezagutza historikoan Marxismoaren eragina oso handia izan da.
-Interpretazio Marxista ez zen unibertsitateetara (Frantzian izan ezik) iritsi politikara iritsi eta Marx-ek 29ko depresioa asmatu zuen arte.
-Historialari marxistek Historia sozialari ekarpen asko egin dizkiote (60/70 hamarkadan). Adibidez: Frantzian: Labrousse, Espainian: Fontana.
-1950tik aurrera, marxismoa zabaltzen da ikerketa historikoa egiten dutenen artean eta bere metodoak erabiltzen dituzte ez marxistek.
Marxismoaren berrikuntzak…
-Historiaren teoria orokorrenganako interesa eraberritu zuen.
-Ekarpen garrantzitsua egin du funtsatze kontzeptualean eta prozesu historikoaren definizioan (teoria eta metodoa osatu egiten dira eta praktikan egiaztatzen dira).
-Produkzio modua: funtzionamendua azaltzen du eta kontraesan bat du: gizarteko 3 maila daude (borrokak dauden mailen artean eta aldaketak daude):
1. Goi egitura: instituzioak, legeak, kultura, mentalitateak, sinismenak …
2. Egitura: gizarte-harremanak.
3. Azpiegitura: ekonomiaàprodukzio moduak.
-Harrapakaria
-Nekazaritza primitiboa
-Produkzio modu esklabista
-Produkzio modu feudala (feudalismoa)
-Kapitalismoa
-Komunismoa
-Historia ulermen globala da.
-Ikerketa asko egin dira mailen formakuntzari buruz (feudalismoa, kapitalismoa eta esklabismoa).
-Ikerketa historikoa (prozesu ekonomiko eta sozial konplexuak).
-Gizarteen funtzionamendua azaltzeko eredu bat eskaini eta aldaketa nola ematen den azaldu.
1.5 TENDENTZIA BERRIAK MENDEAREN ERDIALDEAN: HISTORIA BERRIA (1950-1980)
-50.hamarkada amaieratik eta batez ere 70.hamarkadan historiografiak krisi batzuk jasaten ditu. Ezagutza historikoa informatu duten fokatzeak ahuldu egiten dira eta metodologia eta kontzeptuei dagokionez, irteera gabeko gunera iristen ari direla ikus daiteke.
-Pentsamendu korronte berri bat (bertan ezberdin ekin) agertzen da Le Goff-ek zuzendutako Nouvelle Historie artikuluz osatutako hiztegian. Bertan honela azaltzen du mugimendua: “Arazo, metodo eta objektu berriak agertu direlako Historian, lehen Antropologiaren parte zirenak: elikadura, gorputzak, sexua, etab.”
-Jada ez da historia, historiak baizik, baina hala ere historiak globala eta laburtua izaten jarraitzen du.
-EEBBetan historialari eta zientzi sozialetako eta portaeretako jakintsuak harremanetan jartzen hasi ziren metodo eta tresna operatiboei buruzko informazioa elkartrukatzeko.
-Braudel-ek (Annalesen eskolakoak) Historia zientzien historia dela esango du: artearena, teknikena, erlijioena… hau da, Historia total bat. Eragin handiena antropologiak eta ekonomiak dute.
-Zibilizazioa “genesi” luzeko fenomenoa da eta elementu asko ditu; luzapena okasio eta gertaerekin lotzen duen sailkapena da (egitura).
-HISTORIA ESTRUKTURALA: gertaerengatik urrutiengan dagoena da (singularrak eta errepikaezinak) eta ereduak eraiki ditzake, analisirako tresnak, sistema azaltzeko hipotesiak.
-MENTALITATEEN HISTORIA: kultura psikologikoan sartzen gaitu eta lehengo kezka globalizatzaile eta giza taldearen jokaera denboran zehar, giza taldeen psikologiako zenbait alor erakustaraziz (xenofobia, faxismoa…) Kezka hauek dagoeneko agertu ziren Annalesen sortzaileetan.
-HISTORIA EKONOMIKOA ETA HISTORIA SOZIALA: fenomeno sozialak zenbaki bidez adierazi daitezke, neurtu daitezke, aztertu eta horiekin denbora askoko prozesu historikoen azalpenak eraiki daitezke. Historia soziala 70. hamarkadatik aurrera egonkortu egin zen. Ikuspuntu honen sorrera ikerketa historikoari egindako murrizketaren erantzuna bilatzean sortua omen da.
-HISTORIA KUANTITATIBOA: Kilometria ere erabiltzen da hau definitzeko. Estatistika eta neurria erabiltzen du planteamendu orokor azalpenak egiteko (Batez ere EEBBetan eta Europan 70. hamarkadan).
-GENEROEN HISTORIA: 70.hamarkadan sortutako kategoria da, leku marjinaletara hobeto iristeko. Bere helburua sexuen arteko harreman sozialen arteko mekanismoak aztertzea zen, identitate subjektiboak eta aginte harremanak adibidez, eta ez horrenbeste begiratzea ezberdintasun biologikoei. Balore, sinesmen, produkzio, sailkatze sozialean emakumeek paper garrantzitsua izan dute. Beraz, Gisela Bock eta Natalia Zemon Davis bezalako historialariek orientabide hau eskaini zuten.
1.6 80. HAMARKADA: HISTORIA ZIENTIFIKO, ESTRUKTURAL ETA KUANTITATIBOAREN KRISIA. MODERNITATEAREN KRISIA.
-Aurreko parametroak: estrukturala, zientifikoa, kuantitatiboa mespretxatu egiten dira.
-Historiografiaren kaosa iritsi da.
-Testuinguru soziopolitiko eta kultural konplexuan sartzen diren norabide aldaketen aurrean gaude eta horri “postmodernidad” deitzen zaio.
-Gizarteek aldaketa handiak jasan dituzte; seguritatea eta metodoaren aldaketa (metodoaà orain ezin da jakin etorkizunean zer gertatuko den lehenaldiarekin).
-Postmodernitate honen eraginez, diskurtsoaren analisia iritsiko da.
-Behaketa historikora iristeko era berezi bat eskala murriztea da, mikrohistoria.
-Kualitatiboa da nagusi.
-Sexualitatearen Historia, familiaren Historia, Heriotzaren aurreko jarreren Historia (historia sozial eta Mentalitateen Historiaren artean agertzen dira kulturaren fenomenoekin lotutako hauek).
-Indartzen diren Historia, Emakumeena eta haurtzaroarenak dira.
-Guztiek gertakariak azaltzen dituzte (azalpenak dira).
-Oso diziplinartekoak dira.
-Etorkizunerako zerbait aurreikusi.
2. KONKLUSIOA
-Historia gaur egungo gizarte ezberdinen ezagutza globala eta arrazionala da.
-Produkzio intelektualean egindako esfortzutik sortua, pentsamendu eta bilaketa tresnak hobetuz.
-Historia dinamikoa eta zientzia soziala da.
-J. Huizingak (1977) zioen:
“Historia zientzia guztietatik dependienteena da, guztietatik bizitzara gehien gerturatzen dena delako: bere galdera eta erantzunak bizitzakoak dira gizabanako eta gizartearentzat.”
-Ezagutza historikoa honako hau da…
-Eraikitako memoria, gizakiek alde batera utzi ezin dezaketena.
-Denborako zientzia, oraina ezagutzen eta bizitzen laguntzen duena.
-Aldaketa, dinamikoa, berreraiki egin daitekeena, inoiz ez hertsia eta estatikoa.
-Azalpena eta ulermena giza errealitatea eta soziala.
-Gizakiaren konplexutasunaren ezagutza.
-Gizakiaren kontzientziarekin konpromesua.
-Historia diziplina pluriparadigmatikoa da, ezinbestekoa eta konplexua bizi garen mundua ezagutzeko.