Ezagutza zer da?

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,89 KB

Azaldu kontzeptu hauek: Enpirista, Arrazionalista eta Jaiotzekiko ideiak


Enpiristen arrazoimena funtsezkoa da ezagutza garatzeko, era berean, uste dute ezagutza arrazionalak zentzumen-datuak hartu behar dituela oinarritzat, ez burutapenentan nahiz fantasietan galtzeko.

Arrazionalistek, argudiatzen dute zentzumenak ez direnez beti fidagarriak, arrazoimena dela, eta ez zentzumen-esperientzia, ezagutzaren oinarri sendotzat legitimoki hartu behar dena.

Enpiristen eta arrazionalisten arteko betiko eztabaidagai bat da ea gure buruan badiren ala ez diren edukiak jaiotzen garenean. Enpiristen ustez, jaiotzean gure burua hutsik dago. Jaio eta gero, esperientziak bizi ahala, edukiz betetzen doa gure adimena, eta eduki horiek elkar erlazionatuz eraikitzen dugu ezagutza. Beraz, jaiotzatiko ideiak badirenik ukatzen dute enpiristek.

Arrazionalistek, gure adimenean badaudela edukiak hasieratik. Gure ideia guztiak ez dira esperientziaren bidez ikasten, eta ez ditugu guk sortzen, baizik eta jaiotzetik ditugu adimenean ( askatasuna, edertasuna, … )./ Ezagutza globala eskuratzeko ikuskera hauek azaldu.

Dogmatismoa: Ikuskera filosofiko honen arabera, ezagutza ziurra eta unibertsala eskuratu dezakegu, eta hari buruzko zihurtasun osoa izan.

Eszeptizismoa: Dogmatismoari kontrajartzen zaion ikuskera filosofikoa da. Eszeptizismo moderatuak zalantza egiten du ea baden ezagutza sendo eta ziurrik.
Kritizismoa: Dogmatismoaren eta eszeptismoaren arteko jarrera da. Pentsalari kritikoek, eszeptikoek ez bezala, uste dute ezagutza posible dela.
Erlatibismoa: Ikuskera filosofiko honen arabera, ez dago egia absoluturik, hau da, edozein lekutan eta unetan berez baliozkoa den egia absoluturik.
Perspektibismoa: Erlatibismoaren alderdi askorekin bat etorri arren, funtsezkoa den alderdi batean bereizten da haiengandik: ez du egia absolutua lortzeko posibilitate teorikoa baztertzen.

Entradas relacionadas: