Zer ezagut dezaket

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,17 KB

ARO MODERNOKO FILOSOFIA

KANT eta ILUSTRAZIOA

Kantek bere Arrazoi Praktikoaren Kritika idazlanean, moralaz edo etikaz duen ideia azaltzen du. Bere ustez, arrazoiaezagutza teorikoaz gain, ezagutza praktikoa ere bada. Arrazoi teorikoaren bitartez dena ezagutzen dugu, eta arrazoi praktikoaren bitartez aldiz, izan behar dena. Kantentzat, kontzientzia moralen existentzia eztabaida ezina da. Gizakiok, ditugun eredu ideal batzuen arabera zuzentzen eta baloratzen ditugu gure ekintzak, onaren eta gizakiaren artean bereiziz. Proposizio moralak agindu moduan datozkigu eta Kantek INPERATIBOAK deitzen die. Hiru ezaugarri bete beharko ditu:

-A priori, ez enpirikoa izan beharko du

-Kategorikoa, ez hipotetikoa izan beharko du.

-Autonomoa, ez heteronomoa izan beharko du.

Kanten pentsamendu osoak, 3 galdera handiei erantzuten die. Galdera hauek ziren:-Zer ezagut dezaket?-Zer egin behar dut?-Zer itxaron dezaket?Aurreko 3 galdera horiei erantzuna emanez gero, galdera hau erantzutea lortuko zuen. -Zer da gizakia? 2. Galderari erantzuteko honakoa egin zuen: Inperatibo kategorikoak, edo lege praktikoak. Inperatibo horiek agindutakoa, baimendutakoa zein debekatutakoa beti da baliagarri, kasu guztietan. Formulazioa hauxe da: “Joka ezazu zure jokabidea lege orokor bihurtzea nahi bazenu bezala”. Hau da, ez egin zuri egitea gustatuko ez litzaizukeena.

Entradas relacionadas: