Egokitasuna: deixia, erregistroa eta modalizazioa
Resumen
Dokumentuak egokitasunaren kontzeptua azaltzen du: testua eta kontestua ondo lotzea komunikazio ekintzetan. Deixiak (pertsona, toki eta denbora), erregistroak (neutroa eta alokutiboa) eta modalizazioa (berezkoa eta komunikatiboa) aztertzen dira, euskarazko adibideekin. Ikasleak hauek ulertzen eta bereizten ikasiko du.
Puntos clave
- Egokitasuna: testua egoerara egokitzea, testua eta kontestua elkarrekin lotzea.
- Deixiak: pertsona, toki eta denbora deixiak, testutik kanpoko elementuak seinalatzeko.
- Erregistroa: neutroa (normalena) eta alokutiboa (solaskidearen marka adizkian islatzen da).
- Alokutiboan hika, zuka eta berorika bereizten dira solaskidearen arabera.
- Alokutiboaren mugak: menderakuntza, galdera eta harridura perpausetan ez da erabiltzen.
- Modalizazioa: berezkoa (igorlearen inplikazioa) eta komunikatiboa (helburua lortzeko molde sintaktikoa).
- Modalizazio komunikatiboaren perpausak: adierazpena, galdera, agintea eta harridura.
Kontuan hartu behar dira, egokitzapen lanetan:
a)Deitikoak: Testuan dauden testutik kanpoko elementuak. Seinalatzeko, deitzeko erabiltzen diren unitate linguistikoak.
-Pertsona deixiak: Solaskideak senailatzeko erabiltzen diren elementuak (perts. izendorda, erakusleak eta aditzeko perts. morf)
-Toki deixiak: Tokia seinalatzeko (erakusleak, lekuzko aditzondoak,adizlagunak)
-Denbora deixiak: unea seinalatzeko (aditz denbora, aditzondoak, erakusleak)
b)Erregistroa:Egoeraren arabera igorleak hautatzen duen hizketa modua. (Arrunta, kolokiala, kultua)
c)Modalizazioa: Igorleak esaten duenarekiko duen inplikazio eta jarrera. (ziurtasuna, probabilitatea, beharrizana, balorazioa)
-Alokutiboa: Aditzean partehartzailearen markaz gain, solaskidearen markari deitzen zaio.
Bi erregistro maila daude, neutroa eta alokutiboa.
a)Neutroa: Aditzaren ekintza eta forma perpausean dauden nor, nori eta nork izen sintagmek markatzen dute, aditzarekin komuztadura gorde behar dutelarik. (Andrea kalera joan da). Normalean erabiltzen den erregistroa da.
b)Alokutiboa: Euskarak bere-bere du. Igorleak solaskidearen marka bi modutan islatzen du adizkian. Igorleak aurrean duen hartzailearen arabera erabakiko du berorika, zuka edo hika erabili.
-Hika: toka eta noka . Lagunarteko tratamendua. Konfidantza eta berdintasunean oinarritua. Sexua adierazten da.
-Zuka : Errespetuzko tratamendua da.
Alokutiboaren mugak:
1. Hika eta zukan solaskidea beti 2. perts, erregistro neutroan beren adizkiak dituzte (zara, dakizu). Ezin dira alokutiboan jarri.
2. Menderakuntzan edo subordinatuetan ez dira alokutiboak erabiltzen.
3. Galderetan eta harridura perpausetan ez.
4. Erregistro alokutiboa aditz laguntzailearekin eta aditz trinkoekin molda daiteke.
-Pertsona deitikoak: Hiru modutara agertzen dira:
a)Aditzeko pertsona-morfemak: hauek kontuan hartuta egiten da euskal aditzaren sailkapena.
b)Pertsona izenordainak: Arruntak edo indartuak.
c)Erakusleak: Hau, hori, hura. Izena isilean dutela osatzen dugu sintagma.
-Modalizazioa:
a)Berezko modalizazioa: igorleak esaten duenarekiko inplikazioa
b)Modalizazio komunikatiboa: Igorleak bere helburua lortzeko erabiltzen duen molde sintaktikoa.
Modalizazio komunikatiboaren araberako perpausak:
1. Adierazpen: Gertatua, gertatuko dena edo gertatzen ari dena.
2. Galde: Bai/ez, Aukera galdera, zati, OTE partikula
3. Aginte: Agindua adierazten dute.
4. Harridura: Mina, nahigabea...
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer da egokitasuna komunikazioan?
Egokitasuna testua egoerara egokitzea da, testua eta kontestua ondo lotuz. Testua gertaera linguistikoa da eta kontestua testuarekin estu lotutako kanpo faktoreak dira.
Zein dira hika, zuka eta berorika arteko desberdintasunak?
Hika lagunarteko tratamendua da, konfiantzan eta berdintasunean oinarritua. Zuka errespetuzko tratamendua da. Dokumentuak hartzailearen arabera erabakitzen dela azaltzen du.
Zer dira deixiak?
Deixiak testutik kanpoko elementuak dira, seinalatzeko eta deitzeko erabiltzen direnak. Pertsona, toki eta denbora deixiak bereizten dira.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.