Euskera-XVII.mendeko literatura

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,79 KB

 
Literatura idatzia XVII. mendean:
Aurreko mendearen gertaerek eragina literaturan.
-Kontraerreforma: Kalbin eta Lutherren Erreformaren aurkako mugimendua, Eliza Katolikoa boterea eskuratzen saiatu zen, bitartekoak:
a)Trentoko Kontzilioa (1545-63): Teologo eta gintari gorenen bilera Elizak egin beharreko egokitzapenak erabakitzeko, erreformaren aurkako neurriak. Zuzentasuna bultzatzeko herri bakoitzari bere hizkuntzan irakasteko agindua. -Salbatzeko fedea+obrak -Eliza zerura bidaltzeko bitartekari -Santuen irudien garrantzia (barrokoa hortik) -Latina berrindartzea
b)Jesusen Lagundia (1539): Aita Santuaren aginduetara, kontraerreformaren aitzindari. San Ignaziok sortuta, hezkuntzaren ardura, ikastetxeak
c)Inprenta zentsura (42), liburu galarazien zerrenda (97):Eliza Katolikoaren doktrinarekin bat ez zetozen liburuak zentsurapean egon ziren XX. menderarte. Haien artean, teoria zientifiko oso baliotsuak.
d)Inkisizioko epaitegiak (42): Indarberritu egin zen inkisizioa, erlijioa ulertzeko molde zaharrari eutsi nahi. Elizaren doktrinari kontrajarrita zeuden asko epaitu eta sutan erre.
e)Kredoa(1614 nafar-lapurteraz idatzita): Kontraerreformaren doktrinaren laburbilduma. Mende hartako euskal literaturaren eragile nagusia Eliza Katolikoa.
-Eragin politikoa: Politika eta erlijioa nahastuta
a)Frantzian kalbinistak ezin monarkiaz jabetu, gehienak erlijio katolikoari lotu.
b)Nafarroako Herike III.a Frantziako errege bihurtu, katoliko eginda horretarako, ama Joana III.a Albretekoaren erreforma utzita.
c)Sorginen aurkako erreketak: Euskal gizarte zaharraren ohitura asko bekatu izendatu, politika-imposaketa egiteko.
d)Frantzian eta Espainian monarkia katolikoak finaktuta. Frantziako erregak zergak igo, autonomia ezabatu eta Bernart Goienetxe apaiza matxinatu.
-Egoera ekonomikoa: a)Frantziako monarkia apogeoan, ekonomia oparoa. b)Lapurdiko itsasaldea estrategikoa, Espainiarekin muga eta hizkera eta kultura bereziko Herria osatzen dituelako; arrantzarako aproposa; Erreformaren esku erortzeko arriskuan egon zelako.
Populazio hazkundea ondorioz.



Pedro Agerre Axular (1556-1644): a)Bizitza: Nafarroa garaiko Urdazubin jaioa, Axular baserrian. Ikasketak Iruñean, Lleidan, Salamancan, apaiz. Predikari lanetan, ondoren Sarako erretore izendatua. Eragina Lapurdi eta EH osora iritsi zen.
b)Obra:"Gero, bi partetan partitua eta berezia (1643). Parte bakarra ezagutzen da, zati batean idatzi edo beste parterik ez dagoelako. "Gero dioenak bego dio" atsotitzak laburtzen du obraren edukia. Zereginak gerorako uztea alferraren leloa dela frogatzen du.
c)Kritika: Axular sermolaria idazlea baino lehen. Genero persuasiboa, jokaera aldatzea helburu. Baliabide erretorikoak. Arretaz zaindutako alderdiak: -Irakastea: azalpen sakona, estilo arrazoitua -Gustatzea: adibidez betea -Mugiaraztea: Mitin baten antzera irakurlea zirikatzea du helburu, batzutan 2. pertsona eta erritmo arina erabiliz
XVII.mendea Axularren mendea, berak eman baitzion euskal prosari indarra.
Joanes Etxeberri Ziburukoa (1580, Ziburu, Donibane Lohizune ondoan): Doktore teologoa. XVII. mendeko literaturan oso garrantzitsua.
a)Obra: Hiru obra, hirurak bertsoz eta erlijioari buruz. -Manual debozionezkoa (1627): Kristau katolikoak jakin beharrekoak + otoitzak -Noelak (31): Gabon kantak
-Elizara erabiltzeko liburua (36)
b)Kritika: oso kultua, latinez ere idatzi. Itsasgizonak gogoan, arrantzaleek kantatzeko moduko neurrian. Edukia inporta zitzaion. Herritarren mailara egokituta.
Arnaut
Oihenart (1592-1667): Elizgizon ez zen lehen euskal idazlea, abokatua. Eruditoa. Maulen jaioa, Nafarroako parlamentuan lan. Oso ondo prestatua, Euskararen alde lan. a)Obra: -"Notitia Utriusque Vasconiae, tum ibericae, tum aquitanicae" (1638) (Bi Euskal Herrien historia, bai..). Latinez idatzia. Erdi arorarteko EHko historia. Oso ondo dokumentuta. Ideia nagusiak: euskaldunak eta kantabroak bereiztu. lehen euskaradunak baskoiak, besteen artean hedatu. EHko hiriburua Iruñea. Euskal leinuen kokapena egin zuen. Espainiakoen lehen hizkuntza zahar bakarra euskara denaren teoria. EHaren ikuspegitik idatzitako liburua.
-"Les proverbes Basques, recueillis par le Sr. d'Oihenart; plus les poèsies basques du meme auteur"(1657): 700 atsotitz inguru, frantses itzulpenagaz, eta maitasun olerkiak
-"L'art poètique", frantsesez: Poesiaren edukia eta forma nabarmentzen dira. Ahalik eta zuzenen idaztea helburua. Ondo neurtzeari garrantzia.
b)Kritika: EHko historiaren idazkeran bikaintasuna azpimarragarria. Atsotitzak biltzean ardura euskararekiko. Iparraldeko euskalki bateratua erabiltzen du. jarraitzailerik ez, poeta bakartua.
Joan
Tartas: (Zuberoa, Sohüta, 1611). Aruen eta Atharratzen erretore.
a)Obra: Zubereraz idatzitako lehen liburua, lapurtera eta baxenafarreraren arrastoekin.
-Ontsa hiltzeko bidia (1666): Ondo hiltzeko, ondo bizi behar da, bizitzeko hiltzeaz oroitu behar da. Bibliatik eta Kristau idazleetatik jasotako ideiak. Argitaratzeko zailtasunak, paganoei begirune.
-Arima penitentaren okupazione debotak (1672): hiru parte: 1. otoitzaz 2.barauaz 3.limosnaz
b)Kritika: Azalpen-hitzen eta susper-hitzen arteko joko neurtua. Azalpen-hitzetan istorioak, gogoetak, adibideak.. funtzio aipatzailea nagusi. Susper hitzetan aholkuak, deiak... bigarren pertsona darabil. Ahozko tradiziotik eta sermoigintzatik datorren prosa, Axularrena modukue, pixkat anarkikoa. Bizitasuna isladatu zuen erritmo bereziarekin.

Entradas relacionadas: