Euskera

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,62 KB

XVIII. mendea (I) Iparraldeko idazlea. Joanes Etxeberri Sarakoa (1668-1749) "idazle lapurtarra"
Medikuntza karrera burutu zuen Frantziako unibertsitateren batean. Saran ekin zion sendagile lanari baina gerora Hego Euskal Herrira etorri zen: Azkoitian aritu zitzaigun. Gizon kultoa genuen Etxeberri eta oso euskaltzalea, Irakurriak zituen aurreko gizakdiko euskal idazleen lanak. Sarako erretorea buruzagi eta aitzindaritzat zeukan eta haren lanari jarraipena eman nahi zion. Euskararen inguruan gauzatu zituen bere idazlan guztiak: 1 Lau-urdiri gomendizko karta edo gutuna defentsa sutsua. Ordurako gauzatuak zituen liburuak argitaratu ahal izateko laguntasuna eskatu zion Etxeberrik Lapurdiko Biltzarrari. Inprimaturiko liburuska honetan bere egitasmoa azaldu zuen. Baina biltzarkideek ez zioten jaramen handirik egin eta horregatik, ezin izan zuen bere lanak plazartu.2 Euskaren hastapenak ez datoz jatorri kontuak soilik. Gure hizkuntzaren gorazarre sutsua dugu, eta, Hegoaldeko apologistek ez bezala, euzkaraz moldatua. 3 Euskarrazko hatsapenak latin ikasteko Garai hartako kultur jizkuntza latina zen oraindik. Euskalduneak, gazteñerazko edo frantsesezko ikasbideetara jo behar izaten zuen laninaz jabetzeko . Zergatik ez ikasi latina euskararen bidez, bizi izan artean, lehenengo liburuska bakarrik kaletaru zuen. Bigarrena eta jirugarrema lotan egon ziren.4 Hiztegia euskaraz, latinez, frantsesez eta gazteleraz atondua. Larramendik ezagutu eta erabili zuen, baina badirudi betiko galdua dela.
Prosa erlijiosoa Aurreko mendeko tradizioen jarraipen gisa, literatura eliztarrak fruitu pilatxoa eman zuen. Gehienetan ez ziren lan orijinalak, moldapenak edo itzulpenak baizik. Lan ez erlijioso batzuk Mende honetako lanik orijinalenak beharbadainprimatu gabe gelditu zitzaizkigunak dira. 1 arestian mintzatu gara J.Etxeberriren obren patu gaiztoaz. 2 Egiategi maisu zuberotarraren eskuizkribuen historia: ez ziren 20. mendera arte aurkitu eta hiru liburututatik bakarra dago publikaturik Filosofo huskaldunaren ekheia. Egiategiaren lana Herritarra bai baina ez oso irakurterraza hizkera garbizalea baitarabil eta larramendiren hiztegiko neologismoak sartzen baititu. 3 Baionako euskal museoan gordetzen den koaderno txiki batean ehun urte baino gehiagoan ondutako bertsoak biltzen dira.
XVIII. mendea (II) Hegoaldeko idazleak. Manuel Larramendi (1690-1766)
Manuel Larramendi andoaindarra. Jesusen Konpainian egin zituen ikasketak: Salamanca goi mailako hizlari eta irakaslea izan genuen. Karlos II.an erregearen alargunaren aitorle gisa aritu zen Baionan hiru urtez eta harrezkeri, heriotzera arte, Loiolan kokatu zen, baina ez komentuan sartuta egoteko: makina bat ibilaldi egin zuen sermoigintzan, aholkulari bezala. Hizlari jaio zen baldin bazen, idazten ere. Beste ororen gainetik, euskalduen hizkuntza du idazgairik kutunena: euskararen azterketa eta defentsa egin zituen bere ahaleginik behinenak. 1 De la antigüedad y universalidad del Bascuence en España. Euskararen apologia sutsua dugu. Ordurako gure hizkuntzaren aurka kanporatzen ari ziren iritzi eta erasoei aurre egiten dien liburua. Tubalismoan sinesten du, Euskara Babeleko hizkuntzen nahasmenduan sortutako mintzairetako bat baita, eta, orain Euskal Herriko mugetan errenditu arren, garai batean penintsula iberiar osoan zehar hedatzen Bautzen. 2 El Imposible Vencido. Euskararen lehen gramatika dugu obra hau: erronka bati erantzuten dio: denbora hartako jakintsurik gehienen ustez, euskara ezin zen egokitu gramatika baten arau eta legeetara Larramendik euren ustea ustela dela erakutsi nahi die ezina Keynes garaitu egiten dela . Diccionario Trilingür del Castellano, Bascuence y Latin (1745) Larramendi diren lanik erraldoiena hizregian bertan gaztelerazko berba dator lehenik euskal ordaina ondoren, eta latinezkoa azkenik. Batzuetan, euskarazko hitz egokirik aurkitzen ez duenean, neologismoak
-- hiz berriak - asmatzen diru. Ez da dena fantasia eta asmakizuna, noski: baditu balio handiko alderdiak ere. Larramendik ez zuen euskaraz lan luzerik taxutu utzi dizkigun euskarazko puskak gut hizkuntzan ere idazle handia izan zitekeela frogatzen digute.
Larramendiren eragina
Nabarien bere ordenakide batzuei eragin zien arren, Iparralderaino ere iritis zen itzala. Hurrengo mende barruan ere idazle askok aitortuko diote berekiko duten zorra. XVIII gizaldian bi jesuita gipuzkoar izango ditu jarraitzailerik Kardaberaz Mendiburu.
Agustin Kardaberaz (1703-1770)
Hernaniko seme, jesuitetan ikasketak burutu, Bilbo, oñati eta loiolako egoitzetan bizi izan zen; irakaskuntzan jardun zuen batzuetan baina batez ere herririk herri sermoigintzan. Osasun aldetik makaldu zenean loiolako komentutik ia irtetzeke egon zen hamabi bat urtetan. Orduan idatzi zituen bere euskarazko liburu gehienak. Ez zitzaion zahartzaro lasaia egokitu, jesuitak egotzi egin zituen bere erreinuetatik. Kardaberazek eta beste askok italiara jo behar izan zuten, aita santuaren estatuetara. Hara iritsi eta laster hil zen. Kardaberazek moldatu zituen lanik gehienek bere lanbidearekin zeukaten zerikusia mmisiolaritzarekin. Horregatik eliz gaiei buruz idatzi zuen batik bat. Dozenatik gora liburu erlijioso utzi zigun; gipuzkeraz eskuarki baina bizkaieraz ere inoiz. Badu arlo horretatik at geratzen den lan bat ere:euskeraren berri onak. Apaizei eta eskoletako maisuei eskainia da, euskaraz ondo irakurri, idazti eta hitz egiteko erregelak ikas ditzaten. Larramendiren eragina nabarmen ageri zaio.
Sebastian Mendiburu (1709-1782)
jesuita oiartzuarra nafarroa eta gipuzkoan aritu zen semorgintzan, kardaberaz bezala italiara atzerriratu izan zen arte. Euskaraz garai hartako hizlari dotoretzat zeukaten. Bere etorri eta mintzamolde garbiarengatik. Jesusen bihotzarekiko zaletasuna hedatzea zen bere helbururik nagusiena. 1.jesusen bihotzearen debozioa: Aita Croisset liburuaren moldapena larramendiren hitzaurre bat darama. 2.jesusen amore-nekeei dagozten zenbait otoitz gai. 3. euskaldun onaren biziera. Jesuitak azterriratu ondoren, asko urritu zen hegoaldeko euskal liburuen produkzioa. Dena dela jesuitak ez ziren idazleak ere bazeuden mende hondarrean argitaratutako liburu bakanen artean billabonako ubillos frantzisktarrarena azpimarratuko dugu.

Entradas relacionadas: