Euskeldun Batzokijaren Estatutuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,45 KB

Euskeldun Batzokija elkarte politikoaren estatutuak dira. Testu juridiko-politikoa eta publikoa da, eta baita, lehen mailako iturri historikoa ere. Egilea Sabino Arana da eta Euskal politikaria eta idazlea zen, eta Euskal abertzaletasunaren sustatzailerik eta ideologorik nagusiena izan zen. Euskeldun Batzokija elkarte politikoaren sortzailea. Irakurle ororentzat idatzitakoa, baina bereziki batzokietako kide nazionalistentzat. Euakeldun Batzokijaren estatutuak 1894. urtean idatzi zituen, hau da, Errestaurazioare garaian; Maria Kristinaren erregeordetzan. Testuaren helburua, Sabino Aranaren jarraitzaileak Jaun Goikoa eta Lagi Zarra leman jasotako doktrinen inguruan biltzea izan zen.

Estatutuaren Ildo Nagusiak

  • Euskeldun Batzokija izeneko aisirako zentroa sortzen zela, Jaun Goikoa eta Lagi Zarra lemak laburbiltzen zuen doktrinaren jarraitzaileen arteko adiskidetasuna sortzeko (1.art)

  • Euskeldun Batzokija elkartea Bizkai Buru Batzarraren mende geratuko zela (2.art)

  • Bizkaia katolikoa, apostolikoa eta erromatarra izango zela (3.art)

  • Bizkaian foruak berrezarriko direla, gehienbat euskal arrazako familiez osatuta eta euskera izango zela bere hizkuntza ofiziala (4.art)

  • Nazionalismoaren zutabeak (Jainkoa eta Lege Zaharra) Bizkaian elkartu nahi zituen modu harmonikoan (5.art). Bereizi egiten zituen Jaungoikoa eta Lege Zaharra eta Aranaren ustetan, Jaungoikoa legearen eta gizarte zibilaren gainetik zegoen (6.eta 7.art)

  • Bizkaiak, gainontzeko sei euskal herrialdeekin, Euskalerria osatuko zuela; hala ere, lurralde bakoitzak autonomia gorde behar zuen (8.art)

Sabino Aranaren Nazio Kontzeptua

  • Larramendismoa. Larramendi jesuita gipuzkoarrak foruen defentsan sorturiko mugimendu ideologikoa da.

  • Karlismoa. Don Karlosen eskubide dinastikoak defendatzeko sortu zen mugimendu politikoa izan zen, foruen aldeko mugimenduarekin bat.

  • Mugimendu foruzalea. Foruak plano teoriko eta intelektualean defendatzeko sortutako mugimendua izan zen. Bizkaian Fidel de Sagarminagak sortutako Euskalerria eta Nafarroan Arturo Kanpionek sortutako Euskara elkarteak.

Estatutuaren Ondorioak

  1. Arraza. Euskal nazioa definitzen zuen eta euskal arrazaren garbitasuna mantentzea ezinbestekoa zen.

  2. Hizkuntza. Atzerriko eraginen aurrean hizkuntzaren garbitasuna defendatzen du.

  3. Gobernua eta legeak. Euskaldunen zilegizko legedia foruak ziren. Foruek pribilegioak ekartzen zizkieten eta 1839ko legea ezabatzea eskatzen zuen, askatasuna eta independentziaren amaiera ekarri zuelako.

  4. Ohiturak. Nekazal inguruan gordetzen ziren ohiturak eta tradizioak ziren euskal sena hoberen adierazten zutenak. Horregatik gaitzetsi zituen industrializazio prozesua eta honek ekarritako aldaketa sozialak.

  5. Historia. Euskadiren iragan historiko independentea, Euskadi nazioa zela frogatzen zuen elementua zen, berreskuratu behar zena.

  6. Erlijio katolikoa. Euskadi katoliko, apostoliko eta erromatarra izan beharko zen, politika erlijioaren menpe egon bejar zelarik.

Aranak, 1894an, bere ideien jarraitzaileak biltzeko, Euskeldun Batzokija deituriko elkarte politikoa sortu zuen Bilbon (testu hau bere estatutuak dira, hain zuzen), eta, handik urte gutxira, lehenengo euskal alderdi nazionalista: EAJ (1897).

1898an, talde foruzale bat sartu zen EAJn. Bilboko goi burgesiako kideek osatzen zuten, eta ideia autonomistak eroan zituzten alderdira. Horren ondorioz, joera bi sortu ziren EAJn : independentista erradikala edo aranista eta autonomista. Kide berrien laguntzari esker, Arana Bizkaiko Diputatu Nagusi bihurtu zen. Kargu horrek bere ideiak zabaltzeko tribuna paregabea eskaini zion.

1902an, Aranak, kartzelan zegoelarik, independentismoa alde batera utziz, Espainiaren barruan autonomia ahalik eta handiena lortzea planteatu zuen. Bere bizitza politikoaren azken etapa hau etapa españolista izenez ezagutzen da. Dena den, bere heriotza goiztiarrak (1903) ez zuen utzi ezagutzen planteamendu horien zehaztapena, eta alderdiaren joera bakoitzak bere erara interpretatu zituen. Independentisten ustez, aldaketa taktikoa izan zen, planteamendu independentistak ahaztu gabe. Autonomisten ustez, berriz, aldaketa ideologikoa izan zen.

Sabino Arana hil ondoren, independentisten eta autonomisten arteko borroka hasi zen alderdiaren kontrola eskuratzeko. Baina II. Errepublika aldarrikatu zenean, autonomia estatutua lortzea bihurtu zen EAJren helburu nagusia, eta 1936an, guda zibila hasita zegoelarik, lortu zen.

Euskeldun Batzokijaren estatutuak interesgarriak dira hasierako abertzaleen ideologiaren atal batzuk ezagutzeko. Sabinok bere ideiak Bizkairako planteatu zituen eta horregatik askok nazionalismoa bizkaitartasunarekin parekatzen zuten: alderdi nazionalista aderdi bizkaitarra zen. Estatutu hauetan irudikatzen duten Bizkaia Forue garaiko Bizkaia da, baina praktikan EAJk alderdi politiko moderno baten moduan funtzionatu zuen.

Entradas relacionadas: