Euskeldun batzokijaren estatutuak testu iruzkina

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,95 KB

2.2-Nazionalismoaren bilakaera:

2.2.1-Lehen etapa(1893-1898): erradikalismo independentista:

Sabino Aranak laurogeita hamarreko hamarkadako ideiak bildu eta “Juramento” dikurtso politikoa sortu zuten, Lege Zaharrera itzulera nahi zuela adierazten zuena. Leloa: “Jainkoa eta Lege Zaharra”.

XIX. Mende amaierako abertzaletasunari bizkaitartasuna deitu zion, euskal naziotasuna arrazan, hizkuntza, legeetan, izaeran eta usadioetan oinarritzen zuena. Independentzia aldarrikatzen zuen.

1895ean lehenengo
Eusko Alderdi Jeltzalea fundatu zen. Hortan oinarrituz, 1894an Euskeldun Batzokija sortu zuten, Eusko Alderdi Jeltzalearen sorburu izango zena. Oinarri teoriko-ideologikoak:

a)Euskal Herriaren independentzia politikoa: Euskadi nazioa da erlijioa eta arraza, ohiturak, historia, lege eta erakundeak dituelako. Nazio orok independiente izateko eskubidea du. Estatuaren eredua konfederala, herrialde bakoitzak bere autonomia, foru eta instituzioak izango zituen.

b)Integrismo erlijioso katolikoa(karlismoaren eragina): Liberalismoa, proletario inmigranteen sozialismoa bezala, erlijioaren eta moralaren aurkakoa zen.

2.2.2-Bigarren etapa(1898-1906): Euskal abertzaletasunaren “arimak”:

A-1898-1902. Etapa moderatua eta posibilista: Aranaren abertzaletasunaz aparte Ramon de la Sotarena ere sartu zen 1898an EAJ/PNVn. Nazionalismoak Bilboko burgesia txikian iraun zuen artean ez zen zabaldu. Burgesia moderno eta industrialera zabaltzean independentziaren defendatzaileen eta Espainiako Estatuaren barruko autonomiaren aldekoen tirabirak hasi ziren.

1898an Ramon de la Sota Sabino Aranaren diputatu aukeratu zuten azken honen diskurtsoa moderatuz, autonomismo eta posibilismorantz joz.

B-1902-1903. S. Aranaren “etapa españolista”: Kartzelan zela independentismoari uko egiten zion alderdi bat sortu nahi zuen. Horrela, bi joerek alderdiari oreka eman zioten.

1906an lehenengo biltzarra egin zuen EAJk. 1904an Eusko Gazteria sortu zen, lehenengo batzokiak ireki ziren. 1910ean EAJ banatu egin zen nazionalismo laiko eta errepublikazaleararen aldeko Askatasuna taldeak utzi zuenean. Eusko Abertzale Ekintza sortu zen talde hortatik(ANV-EAE).

Sabinoren heriotzatik II: errepublikara arte EAJ alderdi katoliko eta eskuineko gisan ibili zen. 1911an Euzko Langileen Alkartasuna(ELA/STV) sortu zen.

2.3.3-Hirugarren etapa(1907-1930): Nazionalismoaren lehenengo agerpena gizartean: 1918 arte nazionalismoa Bizkaian bakarrik garatu zen eta hortik aurrera baita Gipuzkoan ere. Araban II. Errepublikan.

1907tik aurrera abertzaletasunak gora egin zuen, foruak osorik berrezartzea aldarrikatzen zuten.

De la Sotaren nazionalistek Luis Arana bazterrean utziz zuten(1915) eta Eusko Elkarte Abertzalea izena hartu zuten(1916). Autonomismoa zen nazionalismo haren argudio nagusia.

Munduko Lehenengo Gerrateko negozioek burgesia aberastu zuten eta Sabino Aranaren ideiei uko egin gabe, Estatu barruan autonomia deszentralizatuan egokitzeko asmoa zuten.

1919ko hauteskundeetako porrotak alderdiaren zatiketa ekarriko du. Aberritik bereiziek, Luis Aranarekin, EAJ izena berrartu zuen alderdia osatu zuten. Primo de Riveraren Diktaduran ekintza politikorako bidea itxi zitzaion. Diktadura erori zenean bi adarrak adiskidetu eta protagonismoa izan zuen II. Errepublikan. Nazionalismoaren sektore akonfesionalak ANV alderdia sortu zuen.

1839KO URRIAREN LEGEA

I-  SAILKAPENA

Testua 1839ko Urriaren Legea da, espainiar Gorteek eginda eta Mª Cristina erreginordeak, adinez txikia zen bere alabaren izenean, sinatuta lehen gerra karlistari bukaera eman zion Bergarako Hitzarmena egin ondoren.

Testu historiko, politiko eta juridikoa.

Isabel II.Aren erregealdian, Mª Cristinaren erregeordetzan

FORUEN ABOLIZIOA: 1876KO LEGEA

1.- SAILKAPENA

Testu historiko, politiko (gaia da Foruen abolizioa), juridiko eta publikoa (arrazoitu).

Data: Berrezarkuntza garaia (1875-1923): Dinastia Borboikoaren berrezarkuntza eman da 1875.An. Cánovas del Castillo, egilea;
Alfonso XII.A errege. Hirugarren gerra karlistari bukaera eman zaio, karlistak (foruen aldekoak)menperatuak izan dira eta, honen ondorioz, geratzen ziren foruak deuseztu ziren lege honen bitartez.

Egilea: Espainiako Gorteak. Cánovas del Castillo ere aipatu behar duzue Berrezarkuntzaren lehenengo etapan hartutako erabaki guztiak haren esku egon baitziren.

I – SAILKAPENA

Testua - Data.1876ko Konstituzioaren zati bat da.

Testuaren Izaera. Testu historiko, politiko eta juridikoa.

Egilea. Hateskunde ororkorrak konbokatu ziren , seiurteko legeak aplikatuz, parlamentua osatzeko.

Horrela Espainiar Gorteak, gizonezko sufragio unibertsalaren bidez aukeratuak izan ziren , baina “soberania partekatua”ren doktrinaren murrizketak kontutan izanik (abstenzioa erdia baino gehiagokoa izan zen eta botere politikoa, prentsa eta opozisoa, ostopatu zituzten).

Parlamentuko “goreneen” (notables) komisio batek Konstituzio proiektua egin zuen.

Konstituzioa onartu eta berehala (1878) Canovasek sufragio zentsitarioa jarriko du testu honen 28.Artikulua garatuz (“Lege Elektorala”. Hauteslea % 5a : sistema oligarkikoa) . 1890tik aurreara sufragio unibertsala.

JOAQUIN COSTAREN BERRIZTAPENARI KRITIKA

                                                               «Escuela, despensa y siete llaves al sepulcro del Cid».

I- SAILKAPENA

Testua : Joaquín Costaren “Oligarkia eta jauntxokeria Espainiako egungo gobernu mota gisa” izeneko lanaren zati bat da, Errestaurazioaren sistema politikoaren ustelkeria zorrotz kritikatzen duena. Madrilen argitaratua 1901ean.

Testu historikoa (lehen mailakoa), politiko eta subjetiboa (bere iritzi pertsonalak ematen baititu Cánovasen sistemari buruz).

Errestaurazioaren garai historikoan, beraz, kokatu behar dugu testua, Habsburgoko Mª Cristinaren erregeordetzan bukaeran eta 1898ko Hondamendiaren ondoren.

EGILEA : Joaquín Costa Erregenerazionismo izeneko mugimendu intelektualaren ordezkari garrantzitsuena da. Aragoarra (Huescakoa), politiko, jurista, ekonomista eta historiatzailea.


9.TESTUA: Federico Echevarriaren hitzaldia Librekanbioari eta Protekzionismoari buruz (1893-12-09)
Federico Echevarriaren hitzaldiaren testu lehenengo mailako iturri historikoa da, non Echevarria librekanbioari eta protekzionismoari buruz hitzegiten duen. Bertan, espainiar-alemaniar itunaren kontra dagoela adierazten du, protekzionismoa mantentzearen alde. Gaiari dagokionez, testua narratiboa da, merkataritza itunen kontrako mitin-protesta delako eta bertan bere iritzia adierazten duelako. Testu honen egilea Federico Echevarria da. Bizkaiko industriala. Echevarriak mitin hau jende multzo bati zuzendu zuen, beraz, testua oublikoa da. Testua Bilbon 1893ko abenduaren 9an kokatzen da, hau da, mitin-a egindako egunean, baina testu hau Bilbon, 1894an argitaratu zen.
EL INTRUSO:

Testua identifikatu:

Testua itsurarengatik testu narratiboa dela esan dezakegu, non bere jatorria historikoa den.

Idazlea, Vicente Blasco Ibánez da, Valentzian jaiotako nobelagilea. Jorratzea gustatzen zaion gaietariko bat bertan islatzen duena da; Bizkaiako meatzarien egoera, nola bait esateko beraien bizimodua XX.Mendearen hasieran.

Bertan argi adierazten ditu hiru faktore: lan egiteko modua eta baldintzak, elikadura eskasia, eta etxebizitzaren egoera.

EUSKELDUN BATZOKIJAREN ESTATUTUAK (1894)

SAILKAPENA

Egilea: Euskeldun Batzokijaren estatutuak dira testu honetan agertzen zaizkigunak. Beraiek sortuko dute gero izango den Eusko Alderdi Jeltzalea, 1895eko uztailaren 31ean.

Data: Euskal Herrian nazionalismoaren bilakaera hasi zeneko testu bat da. Sabino Arana izan zen nazionalismoaren sustatzaile nagusia E.H.An eta bere ideologi guztiak agertzen dira testuan. S. Aranak hiru etapa izango ditu nazionalismoan eta testu hau lehenengo etapari dagokio, 1893-1898.

Testu mota : “Juridikoa” (estatutarioa) da, arau batzuk azaltzen direlako; : Bilboko lehen batzokiaren estatutuak hain zuzen ere.

Kokapena: Estatutu hauek Bilbon argitaratu ziren 1894eko maiatzaren

24an.


LA LUCHA DE CLASES:

l.SAILKAPENA

"La lucha de clases" PSOEren egunkarian idatzitako artikulu bat da, non Bizkaiko langileak

mehatxatzen ari diren beste greba bat egitearekin, beraien lan baldintzak hobetzea eskatzen baitute.

Data: testua 1896ko maiatzaren 23an argitaratu zen lehen aipatutako egunkarian eta azaldu egin behar da 1890an izan zela greba orokor bat Bizkaian eta han hainbat eskubide eskatzen zuten meategietan lan egiten zuten langileek.

Destinoa: publikoa da

Testu mota: historikoa (lehen mailakoa) eta aldi berean, soziala eta politikoa ere bada, langileek

eskaera bat egiten dietelako politikariei.

Egilea: ez dakigu zein izan zen testu honen egilea, baina badakigu "Klase Borroka" egunkariaren egile bat izan zela.

Entradas relacionadas: