Euskeldun batzokijaren estatutuak testu iruzkina

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,92 KB

11.TESTUA -  EUSKELDUN BATZOKIJAREN ESTATUTUAK (1894/07/14)

1.     KOKAPENA

Agiri honek euskal nazionalismoak sortu zuen lehen Elkartearen estatutuak biltzen ditu, beraz, lehen mailako informazio iturria da. Formaren aldetik zirkunstantziala eta eduki politiko- ideologikoa duen agiri publikoa da, bertan hasierako euskal nazionalismoaren doktrina politikoaren oinarriak azaltzen baitira. 1894ko uztailaren 14an izan zen idatzia, Berrezarkuntzaren aldian. Egilea Sabino Arana da, euskal nazionalismoaren eta EAJ alderdiaren fundatzailea.

Helburua pentsaera nazionalista eta Elkartearen estatutuak publiko egitea da.

2. AZTERKETA

IDEIA NAGUSIAK

  • Agiriak Euskeldun Batzokija izeneko Elkarte nazionalistaren sorrera jasotzen du. Elkartea “ Jangoikua eta Lagi-Zarra” leloaren jarraitzaileak elkartzeko tokia izango da.

Elkartearen estatutuak eta bertan Sabino Aranaren pentsaera politikoaren gai nagusiak daude jasota:

  • Erlijioaren garrantzia. Bizkaia katolikoa, apostolikoa eta erromatarra izango da.
  • Bizkaia estatu independentea izango da. Foruen defentsa eta hizkuntza.
  • - Estatua Elizaren menpe egongo da eta Estatuaren legeak Jaungoikoaren legeen menpekotasuna izango dute; hala ere, Eliza eta Estatuaren arteko bereizketa proposatzen du, baIna Elizaren menpe.
  • Bizkaia, Euskal Herriko gainontzeko probintziekin elkartuko da eta Estatu konfederala eratuko du, guztiak batzen dituzten hainbat ezaugarri komun dituzten eta.

3.TESTUINGURUA

Euskal nazionalismoa


XIX.Aren bukaeran sortu zen Berrezarkuntzan. 1885ean Alfontso XII.A hil eta Gorteek bere emaztea, Maria Kristina, erregeorde izendatu zuten. 1902ra arte izango da. El Pardoko Ituna sinatu zuen Canovas eta Sagastarekin, sistema canovista errespetatuko zuela adieraziz. Bi alderdiek ( kontserbadorea eta liberala), gobernuan bakean txandakatzen jarraituko dute, hauteskunde-iruzurra eta jauntxokeria mantenduz. Sistemak, gainerako indar politikoak( sozialista, errepublikano, nazionalista) hasieran sistematik kanpo uzten zituen, baina poliki sisteman sartzen joan ziren Sagastaren neurri liberalizatzaileei esker.

3.Gerra karlista liberalek irabazteak, aukera eman zion Canovasi euskal Foru Erregimena behin betiko indargabetzeko. Foruen desagerpenak, euskal gizartearen hainbat sektoretan eragindako aurkako jarrera izan zen  nazionalismoaren mugimendua sortzeko arrazoi bat. Beste bat, Bizkaian sortu berria zen industria iraultza izan zen. Gerra karlista bukatu zenean eta Berrezarpenaren gobernuak foruak abolitu ondoren, Bizkaiak aldi ekonomiko berria hasi zuen. Meategien ustiapena asko hazi zen eta burdinaren esportazioetatik lortutako kapitala bertako burdin industria garatzeko erabili zuten. Gertaera hauek gizartearen aldaketa sakonak eragin zituzten; nekazari eta abeltzain gizartea izatetik, gizarte industriala eta modernoa izatera igaro zen denbora laburrean.

Gainera, industrializazioak behar zuen eskulan ugariak ekarri zuen immigrazio masiboak eta langileen mugimenduaren hedapenak arriskuan jarri zituen Euskal Herriko gizartearen oinarrizko ezaugarriak: hizkuntza, ohiturak eta bizimodua … Aldaketa guzti hauek izan ziren Sabino Aranak bere doktrina nazionalista garatzeko erabili zituen arrazoiak.

Beraz, esan dezakegu foruen abolizioa eta Bizkaian gertatu zen industrializazio iraultza, euskal nazionalismoa sortzearen arrazoi nagusiak izan zirela. Aranaren lehendabiziko proiektu politikoa Bizkaiari zegon zuzenduta, gero Euskal Herriko beste probintzietara. Euskal probintzia guztiak elkartu eta Estatu Konfederala eratzea zen bere helburua, guztiek komunean zituzten ezaugarriak- arraza, hizkuntza, foruak, erlijioa eta tradizioak kontuan izanda.

Sabino Aranak sortzen duen Elkartea JEL ( Jaungoikoa eta Lagi Zarra) leloan biltzen dira helburu nagusiak:

JAUNGOIKUA: katolizismoaren defentsa, hasierako nazionalismoaren pentsaera politikoaren ardatza izan zen. Aranarentzat helburua euskaldunak “salbatzea” zen eta horretarako etorkinengandik banandu beharra zegoen erlijiogabetasun eta moralaren suntsiketa baino ez zuten ekartzen eta.

Erlijioaren garrantzia, hasierako nazionalismoak sortutako idatzi guztietan azaltzen zen leloan ikus daiteke “ Gu Euskadirentzat eta Euskadi Jaungoikuarentzat”.

LAGI-ZARRA: independentzia justifikatzeko Aranak erabiltzen duen arrazoietako bat da Euskal Herria beti izan dela independentea, foruak independentziarekin identifikatzen zituen; berarentzat berezko eskubideak dira. Independentzia lortzea, antzinako ohiturak berreskuratzea da: galduta zegoen nekazale gizarte purua, espainolen kutsadurarik gabekoa, euskaldun arrazako familiez osatutako eta euskaraz soilik mintzatzeko zena.

JAUNGOIKUA eta LAGIZARRAREN BEREIZKETA: etorkizunean Elizan eta Estatuaren arteko harremanak nolakoak izango diren zehazten du; bi erakundeen arteko bereizketa defendatzen du, Eliza politikan parte hartzearen aurkakoa zen.

JAUNGOIKUA LAGI-ZARRAREN AURRETIK JARRIKO DA:
estatuaren katolizismoarekiko, hau da, Jaungoikoarekiko menpekotasuna defendatzen zuen, Estatuaren legeak, beti Eliza katolikoaren menpean egongo dira.

4.ONDORIOA

Agiri honek Sabinok garatutako proiektu politikoa adierazteko sortu zuen leloaren azalpena jasotzen du; bertan, bere pentsaeraren funtsezko printzipioak daude bilduta. Sabinok ematen zien garrantzia ikusten da alderdia euskaraz izendatzeko erabili zuela “Euskal Alderdi JELtzalea. XX.Mendean zehar euskal nazionalismoak jarrera moderatuagoa, posibilistagoa eta autonomiazaleagoa hartu zuen, besteak beste, Ramon de la Sota burgesak izandako eraginagatik. Aldaketa honek hauteskundeetan emaitza onak eragingo ditu.  Demokrazian ere, EAJ alderdi bozkatuen izaten jarraituko du. Sabino Aranaren irudiaz, bere aldekoek garaiko pentsamolde arrazista justifikatuko dute eta kontra daudenek, ordea, xenofobotzat hartzen dute.

Entradas relacionadas: