Euskeldun batzokijaren estatutuak testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,46 KB

Vicente Blasco Ibañez biografia laburra:


Arrakasta handiko idazle eta politiko valentziarra. 16 urteekin astekari bat sortu zuen eta 21 urteekin Zuzenbidean lizentziatu zen. Idazle eta hizlari aparta, 1000 artikulu inguru eta sinatu gabeko kronika ugari egin zituen. Gizarte gaiak eta fikziozkoak jorratu zituen baita enkarguz idatzi ere, arrakasta handia lortuz. Bere obra batzuk Hollywoodera eraman ziren (Sangre y Arena, Los Cuatro Jinetes del Apocalipsis): oihartzun izugarria bereganatuz eta merchandising arloan aurrekaria izan zen. / Politikan iraultzailea, errepublikanoa -kutsu erregionalistarekin- izan zen. Diputatua zen Union Republicanan, aurkeztu zen hauteskunde guztietan irabazi zuen. Bere elkarte politikoan banaketa bat gertatu  ondoren, “Blaskismoaren” sortzailea izan zen, joera herrikoia, errepublikarra eta mobilizazioaren aldekoarekin. / Jazarpena jasan zuen eta bere ibilbide politikoan zehar hiru aldiz kartzeleratu zuten,  erbestean garai ezberdinetan bi aldiz egon zelarik, azkena Primo de Riveraren diktaduran. Primo de Riveraren aurka atzerritik jokatu zuen literaturaren bitartez eta bere arrakastaz eta ospeaz baliatuz.

Euskeldun Batzokia:


Testuaren sailkapena

Testu hau historikoa eta politikoa da, egitura juridikoarekin osatuta. Egilea, Bizkaitarra aldizkaria da. Politikako aldizkaria, Sabino Arana Goirik Bilbon sortua 1893an. Gaztelaniaz eta euskaraz idatzia, euskal nazionalismoaren lehen aldizkaria izan zen. Epe irregularrez kaleratu zen; 32 zenbaki eta 5 eranskinargitaratu ondoren, 1895ean gobernuak debekatu egin zuen. Seguraski, benetako egileak Arana anaiak –Sabino eta Luis−izan ziren. Hartzaileei buruz, publikoa da. Euskal Herriaren aldekoak, Foruen defendatzaileak, abertzaleak eta katolikoak, bereziki bizkaitarrak. Espazio eta denboraren aldetik, 1894-05-24 egin zen. Errestaurazioaren garaia, industrializazioaren urteak, Foruak deuseztatuta zeuden. Bilbo, aldizkariaren egoitza eta lehen batzokia sortu zen hiria.

Ideia nagusiak

Ideia nagusiak hauek dira. (1.

Artikuluan

, Batzokiaren definizioa eta helburua azaltzen du, Bizkaiko abertzaleen batasuna ere. 2. Artikulua artikulua araudi bat zen, Sabino Aranak idatzitako estatutuak agertzen da eta Batzokia batzar baten menpe geratuko da. Hurrengo 3,4 eta 5 artikuluetan Jaungoikua eta Lagizarra goiburuaren azalpena agertzen da. 3.A Bizkaia katolikoa dela esaten du. 4.Nean Bizkaia birsortua, lege tradizionaletan oinarrituta, euskal familiez osatuta eta euskararen ofizialtasuna dela eta 5.Ean gauza jainkotiarren eta gizatiarren arteko harremanei buruz hitz egiten du. 6. Artikuluan ordena erlijiosoaren eta politikoaren arteko bereizketari buruz. Ondoren 7. Artikuluan Erlijioaren, Elizaren nagusitasunari buruz eta azkenik 8. Artikuluan Herrialdeen arteko elkartzea Euskal Herria –Euskeria− osatzeko, bakoitzaren autonomia murriztu gabe.


Entradas relacionadas: