Euskeldun batzokijaren estatutuak testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,28 KB

1.TESTUA. EUSKELDUN BATZOKIJAREN ESTATUTUAK (1894)


  • KOKAPENA:


Aurrean dugun testu hau, 1. Mailakoa dokumentua bera delako, batik bat. Edukia politikoa da, nahiz eta artikuluak izan ez daukate lege izaerarik. Egilea Batzokia sortu zuten nazionalistek eta seguruazki Sabino Arana eta bere anaia Luis izan zitezkeen. Hartzailea berriz Nazionalistak dira, momentu honetan nazionalismoa Bizkaitarra zenez, nazional bizkaitarrak izango lirateke hartzaileak. EAJ sortu baino lehengoko urtekoa da eta testuaren helburua, estatutu batzuk dira, eta estatutuak arautzeko sortzen direnez, lehen helburua euskaldun batzokiaren arauak ezartzea da. Eta horrekin batera ideia nazionalista zabaldu nahi dute eta hori ikusten da artikuluetan


  • AZTERKETA:


Hasteko, testua hobeto ulertzeko, lexikoari dagozkien zenbait hitz argitzea komeniko litzateke. “Lagizarra” foruak lirateke eta “estatutuak” arauak, kasu honetan batzokia oinarrituko den arauak, erakundekoak.

Orokorrean testuak batzoki batek oinarrizko dituen legeak aipatzen ditu artikulu desberdinetan:


1.
artikuluan, aisirako zentrua sortzen dela dio helburuak adiskidetasun eta elkartasuna izanik. 2.Artikuluan, Sabinok idatziriko estatutuen menpe egongo dela dio. 3.Artikuluan erlijioari buruz ari da, konfesionala izanik. 4.Artikuluan, foruei buruz hitz egiten du, arbasoen ohitura, usadio… berreskuratzeko nahia azalduz. 5.Artikuluan, Jaungoiko eta foruen arteko harmonian osatuta egongo dela dio. 6. Eta 7.Artikuluetan, erlijioa eta foruak bereizi behar direla dio eta Jaungoikoa bestearin aurretik doala nabarmendu. 8.Artikuluan, Bizkaiak, Gipuzkoa, Nafarroa Araba, Zuberoa, Behe Nafarroa eta Lapurdirekin dituen antzekotasunak kontutan hartuz, Euskalerria sortuko dutela dio, nahiz eta bakoitzak bere autonomia eduki.



Entradas relacionadas: