Euskeldun batzokijaren estatutuak testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,42 KB

Kokapena: Esku artean dugun testu hau batzoki baten estatutuak direnez artikuluz osatua dago, beraz testu juridikoa dela esan liteke. Egilea Sabino Arana da, euskal nazionalismoaren mugimenduaren sortzailea eta herritar guztiei zuzenduta doa. Idatzi honen bitartez, lehen batzokiaren funtzionamendu araudia Jaungoikoa eta Legi Zaharren batasunean zehaztea da. 1894ko maiatzaren 24an idatzi zen, Bilbon, errestaurazioaren garaian, Euskal Herrian ematen ari zen industrializazioaren ondorioz emigratzen ari ziren etorkinek euskal kulturan eta euskal baloreei  eragin ziezaieten erasoari erantzun gisa.


Analisia: Testua 8 artikuluz osatua dago, lehengotik zortzigarrenera doazen artikuluez. Garrantziaren arabera guztiak garrantzitsuak diren arren hiru eta laugarren artikuluan  izan litezke garrantzitsuenak. 3. Artikuluan, Bizkaiko bizitzako edozein alorretan eta beste herriekiko harremanetan Jaungoikoa gauza gorena izango dela dio.
4. Artikuluak berriz, Bizkaia birsortu egingo dela dio eta orduan Foruak berrezarriko direla eta gehienbat euskaldun familiak osatuko dutela, euskara hizkuntza ofizialtzat dutela. 1. Artikuluan, batzokia “Bizkaiko Jaun Goikua eta Lagi-Zarra” lemaren jarraitzaileek osatuko dutela dio. 2. Artikuluak, batzokiak Sabino Aranaren ideologia hartuko duela dio. 5, 6 eta 7. Artikuluek, Jaungoikoa eta Lagizarren harmonian baina bananduta egongo direla eta bien gainetik beti Bizkaia egongo dela dio. Eta azkenik, 8. Artikuluan, Euskal Herria Bizkaiak, Arabak, Gipuzkoak, Nafarroak, Lapurdik, Nafarroa Behereak eta Zuberoak osatuko dutela dio, baina beti ere Bizkaiaren autonomia errespetatu egingo dela dio.


Iruzkina: Testua ondo ulertu ahal izateko euskaldunentzat foruek zuten garrantzia eta euskaldun izateak zuten garrantzia ulertu behar da. Foruak Gipuzkoak, Bizkaiak, Arabak eta Nafarroak lurraldeek zituzten eta erregeak baimendutako eskubide berezi batzuk ziren lekuko lege zaharrak eta ohiturak lege bihurtuaz sortu zirenak. Euskal Herrian foruak pribilegio ekonomiko eta politikak ematen zituzten. Horien artean esanguratsuenak, soldaduskara joatea derrigorrezkoa ez izatea, zerga sistema berezia eta foru pasea ziren; azken hau, Espainiako legeak ez betetzeko eskubidean zatzan eta 1841. Urtean galdu zuten Esparteroren erregeordetzan. Gainontzekoek 1876. Urtera arte jarraitu zuten indarrean, 3. Karlistaldian karlisten alde egiteagatik euskaldunak zigortzeagatik foru errejimena betirako abolitu zuten arte.


Gainera, garai horretan 1870. Urtean gelditu zen industrializazioa berriz ere indarra hartzen joan zen. Horrek Espainia osoko jendea lan bila Bizkaira emigratzea ekarri zuen, bakoitzak norberaren ohiturak eta ideiak ekarri zituen. Guztiak meategietako langileetan batu ziren eta euren egoera gogorrari aurka egiteko euren mugimendua sortu zuten, horrela PSOE sortuz 1887an. Mugimendu hura ideia sozialistetan oinarritzen zen eta langileen erabateko emantzipazioa eskatzen zuen. Mugimendu sozialista hori euskaldun tradizionalaren iruditik (karlista, euskaltzalea eta foru zalea) urrun zebilen eta hori euskal identitatearen erasotzat hartu zuten askok. Horien artean Sabino Arana buru zutela euskal nazionalismoa sortu zuen talde bat zegoen. Sabinok nazio erromantizista oinarritzat hartuta bere ideologia sortu zuen Euskal Herriaren eta euskaldunen askatasuna eskatuz. 1893an Discurso de Larrazabal izenarekin ezagutzen den hitzaldi batean azaldu zuen bere pentsaera Jaungoikoa eta Lege Zaharrak (JEL) leloarekin laburtu daitekeen ideologia.

1894an sortu zuen, esku artean dugun estatutuek araututa zegoen Euzkeldun Batzokija. Elkartearen araudi guztia Sabinoren ideologian oinarrituta zegoen, 2. Artikuluan dioen bezala “Arana eta Goiri-tar Sabinok idatzitako estatutuak izango dituena”. Horregatik, ideologian horretan oinarritua dagoenez 1. Artikuluan dioen “Bizkaiko Jaun Goikua eta Lagi-Zarra leman jasotako doktrinen jarraitzaile diren herritarren batasun eta adiskidetasun loturak” sortzeko talde bat da. Sabino Aranak oinarri integrista eta karlista zituen eta bere hitzetan erlijio katolikoa izaera euskaldunari lotuta zegoen horregatik, 3. Artikuluan, Bizkaia “bere barruko bizitzako adierazpen guztietan eta gainerako herriekiko harremanetan” katolikoa izango dela dio. Azkenik, Sabinok sozialismoa kondenatzen zuen euskaldun tradizionalaren aurka dagoela eta maketoek (kanpotarrek) osatzen dutelako, ideia horri erreferentzia egiten dio 4. Artikuluak, “Bizkaia askatasunez birsortuko” dela dioenean eta orduan Foru errejimena indarrean ezarriko dela eta “euskal arrazako familiez osatuko” dela eta Euskara hizkuntza ofizial izendatuko dela dioenean.


Euskaldunen Batzokijak ez zuen asko iraun, 1895an itxi beharra izan baitzuen, baina Sabinok ez zuen etsi eta urte berean Alderdi Nazionalista (EAJ) sortu zuen. 1898ra arte ez zuten hauteskundeetan parte hartu baina Euskalerria alderdiko kideak sartu zirenean liberalismoa eta maketoen aurkako erasoak baztertu eta hauteskundeetan parte hartu zuten. 1903an hil zen Sabino Arana, baina nazionalismoak aurrera jarraitu zuen geroz eta indar handiagoa lortuz. Testuari dagokionez, garrantzi handiko testua dela esan daiteke aurrerago EAJ izango zenaren aurrekariak eta ideologia erakusten baititu. Gainera, Sabinoren ideologia gizartean sartu zen euskal nazionalismoa berpiztuz eta indartuz. Hala ere, nazionalismoak indarrean jarrai zezan EAJk garaiak aurrera joan ahala Sabinoren ideietatik irten eta dagokion garaira moldatzeko gaitasuna izan duela esan daiteke.


Entradas relacionadas: