Euskeldun batzokijaren estatutuak testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,17 KB

Aurrean daukagun testua Euskeldun Batzokijaren estatutuen artikulu batzuk dira. Testu hau oinarrizko iturri historikoa da, aztertzen ari garen garaian idatzi zelako. 1894an Bilbon idatzi zen, 1894ko maiatzaren 24an eta Bizkaitarra aldizkari nazionalistan argitaratu zen.  Alderdi nazionalistaren estatuak direnez, eduki politiko eta forma juridikoa du eta EAJko buruzagiek egin zutenez, taldekoa da egilea. Testuaren norenganakoa publikoa da, edonork ezagut zezakeelako, baina kideei baino ez zegoen zuzenduta , nolabaiteko pribatutasunez hitz egin dezakegu; Bizkaiko Batzokiaren funtzionamendua arautua eta EAJren oinarri ideologikoak ezagutzea du helburu.

Beraz, esan dezakegu testu honen ideia nagusia, Bilboko Euskeldun Batzokijaren Estatutua nahiz nazionalismoaren ideologiak azaltzea dela.  Testu hau, zortzi artikuluz osatuta dago eta bertan, Sabino Aranaren ideia nazionalista garrantzitsuenak islatuta agertzen dira, estatutu bezala. Estatutu hauek nazionalisten batzarlekuen funtzionamendua arautzen zuten.

Euskal Batzokien helburua erakusten du, hau da, alderdi nazional desberdinen lotura EAJren jarraitzaileentzako aisialdiko gunea (1.

art

Eta batzokiak Sabinok Bizkai-Batzarren bidez idatzitako estatutuen mende egongo dira (2.Art). Oraindik, Bizkaia katolikoa, apostolikoa eta erromatarra izango da (3.Art) eta, gainera, erlijio eta politika armonian biziko dira (5.Art). Baina bereizketa egongo da haien artean, hauen gainean Bizkaia dago (6.Art), bien artean erlijioa garrantsi handiena. Lege zaharrak eta Bizkaia Jainkoaren azpian kokatzen ditu Erlijioa politikaren gainetik (7.Art). Bestalde, Foriak berrindartuko dira, euskara hizkuntza ofizialtzat ezartzeaz gain (4.Art). Azkenik, Bizkaitarren arraza, hizkuntza, fedea, izaera eta ohiturak kontuan hartu, konfederazio bat osatuko du Bizkaiak Araba, Nafarroa Behera, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoarekin, bere autonomia murriztu gabe (8.Art). Hau da, autonomia.

Sabin eta Luis Arana anaiek, Bilbo erdi-erdian, euren elkartea sortzeko egoitza egokia topatu zuten. Elkarte hau ez zen alderdi politiko bat, bai ordea garai hartan puri-purian zeuden britainiar usadioko klub edo biltoki bat. Bertan Bizkaitarra aldizkariko ideiak onartzen zituzten pertsona edo kideak bildu ahalko ziren.

1894ko uztailaren 14an,larunbata, arratsaldeko seietan elkarte hau Euskeldun Batzokija izenez inauguratu zen formalki. Irekiera ekitaldian, egoitza honetako balkoian, elkarteko bazkiderik zaharrena zen Ziriako Iturri karlista ofizial ohiak bandera berri bat zintzilikatu zuen: Ikurrina. Aurretik, Sabin eta Luis anaiek bandera hau Bizkaiko ikur izateko diseinatua zuten; beren ohiko lema politikoan inspiratu ziren: Gurutze zuriak Jainkoari egiten zion erreferentzia, gurutze orlegiak Lege Zaharra eta Gernikako Arbolari eta hondo gorria Bizkaiko armarritik hartu omen zuten.

Igandean, uztailaren 15ean, Begoñako basilikan meza bat eman zen; behin hau amaitu eta elkarte berri hartako bazkideek kanpoan zeudela, Gernikako Arbola abestu zuten, ondoren, egoitzara joan eta bertan aurreneko Batzar Orokorra burutu zutelarik. Honetan, Sabin Arana Zuzendaritza Batzordeko presidente edo Batzokiko buru hautatu zuten. Hura amaitzean, txistulari talde bat balkoira atera eta beheran zegoen jendea asaldatu zuen, lehenengoan, Udal Bandak Arenalen musika joko zuela espero baitzuten.

Batzokia irekitzean, 94 bazkidek izena emana zuten, hurrengo hilabeteetan ehundik gora ziren eta 1995aren hasierarako, 120 kidera iritsi ziren. Kideetako gehienak Bilbo edo inguruko gizon gazteak ziren, Sabin Aranaren adin berdintsukoak (berak orduan 29 urte zituen), gehienen adina 20-35 urte artekoa zelarik.

Nazionalismoaren esnatzean gaude testua idatzi zenean. Kataluniarrek Manresako Oinarrietan egin zuten bezala, Larrazabalgo Hitzaldian ezarriko ditu Aranak euskal nazionalismoaren oinarriak eta Euskeldunen Batzokia sortzea ere testuinguru horretan kokatu behar dugu. Garrantzi handia du testu honek hasierako nazionalismoaren printzipioak ulertzeko. Testuak  garbi erakusten du nazionalismoak euskal tradizioen defentsa sutsua egiten zuela eta kanpotik zetorren eragina baztertzen zuela (industrializazioa, laizismoa, zentralismoa, etorkinak…). Haren ordez, euskal arraza, hizkuntza, legeak, izaera eta usadioak zaintzea defendatzen zituen..


Entradas relacionadas: