Euskeldun batzokijaren estatutuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,81 KB
11. EUSKELDUN BATZOKIJAREN ESTATUTUAK(1894)
KOKAPENALehen mailako iturria (gertaerak gertatzen diren unekoak
IdatzitaForma:
juridikoa(estatutua)
Euskeldun Batzokija, elkarte Nazionalista, antolatzen zuen arauak bildu
Edukien aldetik, testu politikoa
(estatutua) Testu publikoa da, Bizkaitarra egunkarian argitaratu zen.Egileak
Elkartearen sortzaileak ziren, Luis eta
Sabino Arana dira. Sabino
Arana (ideologia abertzaleen sustatzaile nagusia)
bere anaiaren, Luisen,
Eraginez, Euskal Herria euskaldunen aberria dela konbentzitu zenJasotzaileak
Euskal herritar nazionalistak ziren.
1894an euskal batzokia sortu zenean
(nazionalismoaren gorakada ekarri zuena) idatzi zen, Maria Kristinaren
Erregeordetza eta Sagasta gobernuburu zela.
BARNEKO ANALISIA
Estatutua osatzen duten zortzi artikuluetan Euskeldun
Batzokijaren arauak eta oinarriak zehazten dira:
1. ART:
Aisialdirako
Zentro bilbotarra da, non “Jaun Goikua eta Lagi-Zarra” (Dios y Ley Vieja) lema
Duen eta ideia horien jarraitzaile diren jendea dagoena2.ART:
Bizkai
Batzar deituriko Bizkaiko Elkarte Nagusia sortzean Batzokia haren mende
Geratuko da3.ART:
Bizkaia "katolikoa, apostoliko eta erromatarra
Izango da"4.ART:
Bizkaiaren independentzia aldarrikatzen da 4.
Artikuluan "Bizkaia askatasunez birsortuko da". Foruak
Berrezarri nahi dute Canovas deuseztatu zituelako.
5/6 ART:
Elizaren eta
Estatuaren arteko harremana zehazten da. Harmonia eta bereizketa egongo da7.ART:
Bizkaia konfesionala izango da. Elizako arauak eta aginduak Estatuaren
Gainean daude.
8.ART:
Bizkaiak bere autonomia izango du eta gainontzeko
Euskal lurraldeak berarekin elkartu ahal izango dira “bere hizkuntza,fedea,
Ohiturak, arraza eta izaera kontuan hartuta”, Euskalerria sortuz.
KANPOKO.ANALISIA
Euskal Herrian XIX. Mendearen hasieran industrializazio
Prozesua hasi zen, Bizkaian, hain zuzen→ burgesia handiak
Zuzendua. Bilbo eta inguruetan eman zen. Bizkaia ez zuen azpiegitura nahiko
Hainbeste jende baldintza duinetan onartzeko. Etorkin asko egon ziren eta bizi-
Baldintza txarren ondorioz, langileen mugimenduak sortu ziren.Geroago, UGT
Sindikatua eratu zen, indar handia hartu zuena. Sozialismoa nagusitu zen
Eta eratutako elkarte sozialistek langileen manifestazio eta greba asko
Sustatu zituzten.Testuinguru horretan nazionalismoa sortu zen,
Industrializazioaren eta sozialismoaren aurreko erreakzioa. Bigarren gerra
Karlistaren amaieran, 1876ko foruen abolizioarekin batera,
Gertatu zen, eta industrializazioarekin indartu zen. Gainera, bi
Giza talde desberdinak zeuden Bizkaian: burgesia eta langileak. Sabino Arana
Euskal nazionalismoaren bultzatzaile nagusia izan zen. Berak lortu nahi zuena
Espainiarekiko harreman guztiak apurtzea izan zen (independentzia).
Sabino Aranaren ideologiaren leloa:
"Jaungoikoa eta Lege Zaharra"
Mugimendu honen oinarriak arraza, erlijioa, hizkuntza, lege zaharra, izaera
Eta ohiturak ziren.
1894an
Batzokia eratuko
Da, lehenengo elkarte nazionalista (konfesionala). Gero, "ikurriña"
Sortu zuen.
EAJ-PNV alderdia fundatu zuten. Hala ere, Aranaren lehenengo
Jarraitzaileak Bilboko burgesia txiki eta tradizionalekoak ziren, eta ez zuten
Indarrik hartu burgesia modernoagoa eta industrializatua sartu arte.Urte batzuk
Geroago.
Sabino Arana
EAJko diputatu probintziala hautatu.
1902an, Aranak Kuba zoriondu zuen independentzia lortzeagatik eta, hori
Zela eta, kartzelatua izan zen. 1903an, hil zen. Nazionalismoaren barruan bi
Korronte zeuden: autonomiaren aldekoa eta independentziaren aldekoa, banandu
Ziren baina azkenean elkartu egin ziren. Ados ez zeudenak ANV edo Eusko
Abertzale Ekintza eratu zuten.
ONDORIOAK
Batzoki honen bizitza laburra izan zen 30 Inguruko kide kanporatuak izan zirelako. Hala ere, 120 kide izatea lortu zuen. Azkenean, 1895ean gobernadoreak batzokia itxi zuen batzuen iritziz hasierako Helburu kulturala betetzen ez zuelako.Euskeldun Batzokijaren sorreraren helburu Nagusiena Aranaren abertzaletasunaren aldekoak erakartzea izan zen. Sabino Aranak, nazionalismoaren printzipioak modu defendatzailean eta baztertzailean Planteatu zituen. Beraz, kanpotik zetorren eragina baztertzen zen (industrializazioa, zentralismoa, etorkinak…). Hori zela eta euskal Nazionalismoak eragin eskasa izan zuen gizarteko beste sektoreetan, hau da, Langileengan eta goi-mailako burgesarengan