Euskarazko Perpaus Sintaxiaren Azterketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,96 KB

Lexikoaren Ereduak

  • Frankotan egon → askotan egon
  • Hautsak harrotu → aztoramendua eragin
  • Misoginia gordina → emakumeenganako ezinkusi gogorra
  • Erruz jaso → asko jaso
  • Horren karietara → hori dela eta
  • Prezatu izan → estimatu izan
  • Talaiatik beheituta → goitik jaitsita
  • Lanbro artea → zailtasuna
  • Erroak erabaki → oinarriak moztu

Gramatika Azterketa (GRA)

273. orrialdea: Perpaus osagarriak

  • Adierazpen-perpaus osagarriak
  • Perpaus osagarri izenlagunak
  • Aginte perpaus osagarriak
  • Galde perpaus osagarriak edo zehar galderak

Perpausak

Kausazko perpausak
  • Aditz jokatuekin
    • -(e)lako: Onena delako erosi dut.
    • -eta: Errepikatu, mesedez, gaizki entzun dut-eta.
    • (zeren/zeren eta…) bait-: Ezin naiz joan, (zeren) ez baitut dirurik.
    • -(e)nez/-(e)nez gero: Zuk esanez gero, joango naiz.
    • -(e)la-eta: Auto-istripua dela-eta berandu iritsi gara.
    • -(e)la bide/kausa/medio: Klima-aldaketa dela medio, tenperatura igo egin da.
  • Aditz jokatugabeekin
    • -t(z)eagatik/t(z)earren: Lehenago ez erosteagatik, orain txartelik gabe geratu zara.
Kontzesio-perpausak
  • Aditz jokatuekin
    • -(e)n arren: Lagunak diren arren, beti dabiltza errietan.
    • nahiz eta…-(e)n: Nahiz eta lagunak diren, beti dabiltza errietan.
    • ba-...ere: Lagunak badira era, beti dabiltza errietan.
  • Aditz jokatugabeekin
    • arren: Lagunak izan arren, beti dabiltza errietan.
    • nahiz eta: Nahiz eta lagunak izan, beti dabiltza errietan.
    • -ta/-da ere // -(r)ik ere: Lagunak izanda ere, beti dabiltza errietan.
    • -agatik: Lagunak izanagatik, beti dabiltza errietan.
Moduzko perpausak
  • Aditz jokatuekin
    • -(e)la(rik): Zer esan dakidala nago.
    • -(e)n modukoa(k) / bezalakoa(k): Nahi dugun bezalakoa modukoa egingo dugu.
    • -(e)n antzera/eran/gisan/moduan/bezala: Nahi duen eran egingo du.
  • Aditz jokatugabeekin
    • -(e)z: Eroriz ikasten dugu oinez.
    • -ta/-rik: Dirua aurrezturik/aurreztuta erosi ahal izan dut bizikleta berria.
    • -tako/-riko eran/gisan/moduan: Esandako eran/moduan/gisan prestatuko dugu arroza.
    • ø bezala: Esan bezala, ez naiz joango.
Helburuzko perpausak
  • Aditz jokatuekin
    • -(e)n: Zertarako? → Zuk ikus ditzazun ekarri ditut argazkiak.
  • Aditz jokatugabeekin
    • -t(z)era: Elizara joan ziren guraso haureginberriak seme txikia bataiatzera.
    • -t(z)eko: Musean jokatzeko, trebea izan beharra dago.
    • -t(z)eko asmotan / -t(z)ekotan: Erosteko asmotan / erostekotan izan zen.
    • -t(z)eagatik / t(z)earren: Hitzaren esanahia jakiteagatik, hiztegira jo zuen.
Ondorio-perpausak
  • Hain…non/ezen… bait- /-(e)n: Hain berandu zen, ezen filma hasita baitzegoen.
  • Halako…non/ezen… bait-/-(e)n: Halako osasuna du agureak, non ehun urte biziko baita.
  • Hainbeste…non/ezen… bait-/-(e)n: Hainbeste jende etorri da, ezen ez garen gelan sartzen

Entradas relacionadas: