Euskarazko Literaturaren Zati Batzuk

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,32 KB

EXISTENTZIALISMOAREN EZAUGARRIAK:

Nazka: Pertsonaia ezistentzialistari gauza guztiek ematen diote nazka.

Izan edo ezistitu beharra: Gizona mundu honetara bota dute eta bere bizitza aurrera eraman beharko du esperantzarik gabe.

Bakardadea: Beti bakarrik sentitzen da pertsonaia existentziala, baita jende artean dagoenean ere.

Askatasuna eta aukeratu beharra: Gizon aske da, egiten duenaren erantzukizun osoa berea du. Aukeratzekoo beldur da huts eging duelakoan.

Hautaketa horrek porrot egitea dakar.

Etsipena: Porrotaren ondorioz pesimismoz beterik dabil eta etsi egiten du.

Azkenik bere buruaz beste egin du.

POESIAREN BERRITZE BIDEAK:

JON MIRANDE:

Jon Mirandek sonbolismoaren bide berriak agertu zituen. Narratibaren alorrean bere nobela nabarmena Haur besotakoa izan zen, 1959an idatzia eta 1970ean argitaratua.

GABRIEL ARESTI:

Eukal poesiaren berritzaile petoa izan zen Gabriel Aresti (1933.1975) bilbotarra. Poesia sozialera hurbildu zuen euskal poesia. Bere poesiak eragin handia izan zuen bere ideiak gizarteratu zituelako frankismoaren aurka. Harriaren zikloa hasi zuen Harri eta Herri (1964) poema liburuarekin. Liburu horretan , geroago etorriko ziren Euskal Harria (1967) eta Harrizko Herri hau (1970) poema liburuetan bezala, Euskal Herria frankismoaren aurrean bere izaera mantendu egiten zuen Harriarekin parekatu zue, eta metafora horrek irakurleekiko ikaragarrizko identifikazio indarra eman zion.

1960ko hamarkadan, besteak beste, lehen Euskal Liburu Azoka antolatu zutela Durangon (1965). Euskal kantu modernoa bultzatu zuen. Ez dok amairu (1965-19729 taldeak orduan hasi zuen bere ibilbidea.

UHIN BERRIA:

1969. urtean Juan San Martin poetak eta antropologoak Uhin berri (1964-1969) deituriko garaiko euskal poesiaren antologia ezaguna argitaratu zuen. Nabarmena da izenburu horrek frantsesez zineman eta baita ere literaturan nagusitzen ari zen “Nouvelle Vague” itzuli nahi zuela. Zetorren olatu berri hau Frantziako kulturaren aldekoa zen.

Sinbolismo pertsonaletik aritu ziren Mikel Lasa (1938) eta Amaia Lasa (1948), elakrrekin idazten eta argitaratzen Poema Bilduma (1971). Eguneroko bizitzaren esperientzia feminista baten lehen aleak ematen ari zen Arantza Urretabizkaia (1947) bere San Pedro Bezperaren ondorengoak (1972) poema osatuarekin.

JAXONTON ARTZE:

Tolosa Barru (1969) liburua

XABIER LETE:

Egunetik egunera orduen gurpilean (1968)

RAMON SIZARBITORIA:

Euskal literaturaren alorrean garrantzi handia izan zuen. 1969.urtean Egunero hasten delako nobla argitaratu zuen.Guztiz berritzailea da nobela hori, bai gai aldetik bai tratamendu narratiboaren aldetik. Abortuaren aldeko nobela bat izanik, ezin zen ongi ulertu nola argitaratu zen frankismoaren garaian.

GABRIEL ARESTI:

Gabriel Aresti Segurola Bilbon jaio zen 1933ko urriaren 14a eta hil 1975eko ekainaren 5an. Euskal idazlea eta poeta izan zen, XX. mendeko euskal literaturaren berritzaileetako bat.

ARLO LITERARIOA:

Bi aro bereizten dira bere ibilbide literarioan:

Aro sinbolista (1954-1961): Jon Kortazarrek “aro sinbolista” terminoaz izendatzen du 1954    eta 1961 urteen arteko aldia, aro horretan argitaratutako lanek sinbolismoaren ikuspegitik ekoiztuak izan direlako. Sinbolismoa erromantizismoak zeukan idealismoaren barnean kokatzen zen literatur mugimendua izan zen. Sinbolismoak hiru ezaugarri nagusi ditu: lehenengoa zeharkako adierazpidea da, bigarrena heriotzarekiko kezka da eta azkena musikaltasuna da: sinbolisten iritziz, bertsoen alde musikala oso garrantzitsua da. Lanei dagokienez, garai honetakoa da Gabriel Arestiren lehen lan garrantzitsua, Bizkaitarrak poema.

1974 eta 1975 urteetako aldiari garai soziala deritzo. Garai horretan gizartea aldatzen ari zen; Arestiren irakurleek beste kezka batzuk zituzten eta, gainera, literatur lan zuzenago eta hurbilagoak nahi zituzten, euskara ulergarriagoa erabiliz. Horregatik  Arestiren poesia aldatu egin zen. Hizkera elitistaren ordez hizkera herrikoia erabili zuen, mezu soziala hobeto helarazteko. Garai hartakoak dira

Entradas relacionadas: