Euskararen Lekukoak eta Lehen Idazle Nagusiak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,93 KB

1. Euskararen lekukoak

1.1 Hitz solteak: XII. mendearen aurretikoak

  • Akitaniako hilerrietan: euskal izenak (K.o. I. mendea).
  • Glosa edo iruzkinen ondoan: (X. mendea).
  • Euskal Hiztegitxoa: (XII. mendea).

1.2 Atsotitzak

Literaturaren lehen adierazpen trinkoak dira, herriaz asko esaten dutenak. Adibidez, 1596ko "Refranes y Sentencias".

1.3 Gutunak

Euskaraz bizi zen herriaren lekukotasuna ematen dute, adibidez, F. J. Zumarragarenak.

1.4 Atal literarioak

Euskara literario arkaiko baten seinale da Lazarragaren eskuizkribua.

2. Joan Perez Lazarraga (1548?-1605)

Bere eskuizkribua 2004an aurkitu zen eta oso garrantzitsua da, euskara idatziaren inguruko iritziak birplanteatzera behartu baitu. 102 orrialde ditu, literatura originalaren erdia. Gaia amodioaren gorabeherak dira, bere garaian arrakastatsua izan zena. Prosa eta 2/3 poesia da. Desagertua dagoen Arabako ipar-ekialdeko euskalkian idatzia dago, eta bizkaiera, gipuzkera eta euskara arkaikoaren arrastoak ditu.

Ondorioak:

  • Hegoaldean ere aspaldiko literatura idatziaren lekukoak daude.
  • Baliteke literatura idatzia ez izatea hain aspaldikoa eta urria.
  • Ez dirudi euskaldun gutxiago zegoenik erdaldun baino.

3. Bernart Etxepare

Nafarroa Behereko Garazi aldean jaio zen, eta lehen euskal idazle ezaguna da. Erretore izan zen eta preso politiko. Bere obra nagusia, "Lingua Vasconum Primitiae", 1545ean Bordelen argitaratu zen. Gaiak: erlijioa, amodioa eta euskararen goresmenezko bi kantu (Kontrapas eta Sautrela).

Kritika

Herri olerkaria da, herritar arruntentzat idazten du, herritarrek kantatzeko moduko olerkiak eginez. Garai batean bere obrak gutxietsiak izan ziren: amodioa jorratzeko freskotasuna onarkaitza zen elizarentzat, eta errimetan akatsak zituen Errenazimenduko perfekzionismoaren aldean. Gaur egun olerkari handitzat hartzen da, garai hartako euskara eta poetikaren lekukotasunarengatik (hizkuntzak zahar kutsua du, ez du ikuspegi esturik ageri eta literatura probentzalarekin lotzen da). "Orain artez egon haiz inprimatu gaberik".

4. Joanes Leizarraga

Lapurdin jaio zen. Apaiz katolikotik protestantismora igaro zen. 1571n, Arroxelan, hiru obra argitaratu zituen: "Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria", "Kalendrera" (elizako jaien egutegia) eta "ABC edo Kristinoen instrukzionea" (kristau ikasbidea). Helburua kristau xumeari erlijio berrian zer irakurri ematea zen.

Kritika

Itzulpengintza lan handiaren meritua du. Menpeko proposizioak erabili behar izan zituen, euskara prosara eramanez. Iparraldeko euskaldunentzat idatzia dago. Hizkuntza jasoaren alde egin zuen, itzulpenari zor zaion seriotasunarengatik. Zahar kutsua dario bere euskarari.

Entradas relacionadas: