Euskararen jatorria barandiaranen teoria

Enviado por Anónimo y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,27 KB

LITERATURA 

KOLORE BELTZEZ DAGOENA GAINDITZEKO OINARRIZKOA edo GUTXIENEKOA DA, urdinez dagoena aparteko puntu hori lortzeko gehitu behar duzuena. 

1. Zer dakigu Europako hizkuntza gehienen jatorriari buruz? Eta euskararen jatorriari buruz?

Europako hizkuntzarik gehienen jatorria nahiko argi dago, hau da, hizkuntza indoeuroparretatik datoz.. Euskararen jatorria, ordea, ez dago argi, hau da, ez dauka ahaide jakinik. Baina bere jatorriari buruzko teoria batzuk daude, eta nagusienak hauexek dira: - Euskara eta iberiera. Teoria honen aldekoek, bien arteko antzekotasun lexikaletan oinarrituta, euskara eta iberiera hizkuntza bera edo ahaide hurbilak izan ahal zirela pentsatu zuten- Euskara eta hizkuntza kamitiko-semitikoak. Teoria honen arabera, iberiera eta euskara. Afrikako iparraldetik etorri ahal dira. - Euskara eta kaukasoar hizkuntzak. Beste teoria honek, toponimian oinarrituz euskara Kaukaso aldetik etorri ahal dela dio. - Euskara hemengoa. Teoria honen arabera, euskara hemen sortu da, eta horren froga hizkuntzan bertan egon ahal da, zenbait lanabesen izenetan, 

2. Zein dira euskal literatura idatzia sortu aurretik euskaraz ezagutzen diren idazkiak? Zehaztu mendeak, lekuak, idazkiak eta nola agertzen diren. Euskara aspaldiko hizkuntza den arren, idatzizko lekukotza gutxi dauka. Adibidez: - I.
mendean, Akitanian, hilarrietan pertsona-izen batzuk aurkitu zituzten. - Erdi Aro osoan zehar, Errioxan, latinez idatziriko testuetan euskal izen eta hitz batzuk aurkitu zituzten. - X. Mendean, Errioxan, latinezko testuetan (marjinan) lehen 2 euskal esaldiak agertu ziren . - XII. Mendean, erromes frantses batek, Santiagorako bidean Euskal Herriko lurretatik pasatu zenean, euskaldunek hitz egiten zuten hizkuntzaren hitz batzuen zerrenda idatzi zuen. Horixe da euskaraz ezagutzen den “hiztegitxo”rik zaharrena. 

3. XVI. Mendeko egoera historiko-kulturala. - XVI. Mendean Pizkundea zegoen Europako mendebaldean. Pizkundea mugimendu kulturala da. Mugimendu honek zientzien aurrerapena, eta literatura, musika eta plastika arteetan berrikuntza ekarri zuen. - XVI. Mendean ideologien arteko borroka egon zen. Politika eta erlijioa nahasirik zebiltzan. Hori dela eta, erlijio mugimendu bi zeuden: 

- Erreforma protestantea. Alemanian Luteroren eskutik sortutako mugimendu erlijiosoa da, gero Europa osoan zehar zabaldu zena. Erreformaren burua Frantzian: Kalbin izan zen. - Kontrarreforma katolikoa. Eliza katolikoak erreformaren aurka sortu zuen mugimendu erlijiosoa da. Honek Trentoko Kontzilioa jarri zuen martxan eliz-araubidea berritzeko asmoz. - Gizarte feudaletik burgesera pasatu zen. - Ekonomiaren aldetik garapen garaia izan zen. Merkataritzan, nekazaritzan, arrantzan eta ontzigintzan garapena egon zen. - Literaturak loratzea ezagutu zuen. Mende honetan, XVI. Mendean, inprimategien laguntzaz liburu ugariago, merkeago eta pertsona gehiagoren eskuetara heldu zen, horretarako herri hizkuntzak lantzen 

hasi ziren. Garai honetan hizkuntza batentzat ohorerik nagusiena inprimatua izatea zen. - XVI. Mendean, sortu zen euskal literatura idatzia, Bernart Etxeparek sortu zuen

4. Zein mendetan sortu zen euskal literatura idatzia? Non sortu zen? (zehaztu) Noren eskutik? Zein lanekin? Zein da lan horren literatur generoa? Non idatzi zen lan hori? Non argitaratu zen? Zein da bere gaia?
Euskal literatura idatzia XVI. Mendean sortu zen, Ipar EHn, Nafarroa Beherean, Donibane Garazi inguruan Bernart Etxepareren eskutik. Bere lan bakarra Linguae Vasconum Primitiae izan zen. Bere literatur generoa olerkigintza da. Ipar EHn, Nafarroa Beherean, Donibane Garazi inguruan idatzi zen, baina Bordelen argitaratu zen. Liburu horrek 4 gai ditu: maitasuna erlijioa , politika eta euskararen goraipamena. 

5. Nor eta noizkoa da Hego Euskal Herrian ezagutzen dugun lehen euskal idazlea? Azaldu lana eta gaia. Joan Perez Lazarraga da Hego EHn ezagutzen dugun lehen euskal idazlea, XVI. Mendekoa, Arabakoa (Hego EHkoa). Artzain-liburu bat idatzi zuen eta bere gaia maitasuna zen.

6. Zein euskal idazle lotu ahal dugu gatazka politikoren batekin? Arrazoitu erantzuna. Esan mendea, lekua, bere lana. XVI. Mendeko Ipar EHko, Nafarroa Behereko eta Donibane Garazi inguruko Bernart Etxepare lotu ahal dugu gatazka politiko batekin. Apaiz honek Linguae Vasconum Primitiae olerki liburua idatzi zuen. Bere bizitzari buruz gutxi dakigun arren, badakigu ustez Gaztela eta Aragoiko erregeen alde jartzeagatik kartzelan sartu zutela, berak aipatzen duelako bere olerki batean, politika gaia duen olerkian.

7. Zer da Erreforma? Eta Kontrarreforma? (mendea, lekua) -Erreforma protestantea XVI. Mendean Alemanian Luteroren eskutik sortutako mugimendu erlijiosoa da, gero Europa osoan zehar zabaldu zena. Erreformaren burua Frantzian: Kalbin izan zen. - Kontrarreforma katolikoa. XVI. Mendean Eliza katolikoak Erreformaren aurka sortu zuen mugimendu erlijiosoa da. Honek Trentoko Kontzilioa jarri zuen martxan eliz-araubidea berritzeko asmoz. 

8. Zein euskal idazlek dauka Erreformarekin zerikusia? Arrazoitu zeure erantzuna. Esan mendea, lekua, lanak, gaia. XVI. Mendeko Ipar EHko, Lapurdiko Joannes Leizarragak dauka Erreformarekin zerikusia. Apaiza zen. XVI. Mendean Nafarroako erregina, Albreteko Joana, Kalbinen eraginez protestante bihurtu zen, eta bere herrialde guztietan dotrina protestantea zabaltzeko Joannes Leizarragari Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria itzultzeko eskatu zion. 

Beste lan batzuk ere baditu: Kalendrera eta Abc edo Christinoen instructionea. Bere lan guztien gaia erlijoa da. 

9. Zein izan zen Joannes Leizarragaren lana? Eta bere helburua? Esan mendea, lekua, lana, gaia. XVI. Mendeko Ipar EHko, hau da, Lapurdiko apaiz honek 3 lan idatzi zituen: Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria (1571), Kalendrera eta Abc edo Christinoen instructionea. Gaia erlijioa da denetan. Lanik nagusiena Testamentu Berria izan zen, eta Joannes Leizarragaren helburua dotrina protestantea Nafarroako erresumatik zabaltzea izan zen, horretarako Nafarroako erreginak Testamentu Berria itzultzeko eskatu ziolako (erreginak, Kalbinen eraginez protestante bihurtu ondoren, bere lurraldeetan dotrina hori zabaldu nahi izan baitzuen). 

10. Zer zen “Sarako eskola”? Esan honetaz dakigun guztia. Esan mendea, lekua, idazleak, lanak, gaia. “Sarako eskola” XVII. Mendean Lapurdiko Sara herrian (Ipar EHn) sortu zen idazle talde bat zen. Idazle hauek apaizak izan ziren, eta idazlerik garrantzitsuenak Pedro Axular eta Ziburuko Joannes Etxeberri izan ziren, baina garrantzitsuena Pedro Axular izan zen. 

Pedro Axularrek Gero liburua idatzi zuen. Bere gaia erlijioa da 

12. Nor izan zen Pedro Axular? Azaldu guztia, esan mendea, lekua, lana, gaia. Pedro Axular Ipar EHko Lapurdiko XVII. Mendeko apaiza izan zen. Apaiz hau “Sarako eskola”ko partaiderik garrantzitsuena izan zen, eta Gero liburua idatzi zuen, bere gaia erlijioa da. “Sarako eskola” XVII. Mendean Lapurdiko Sara herrian (Ipar EHn) sortu zen idazle talde bat izan zen.Eta idazlerik garrantzitsuenak Pedro Axular eta Ziburuko Joannes Etxeberri izan ziren, baina garrantzitsuena Pedro Axular izan zen. 

14. Noren eskutik sortu zen euskal antzerkigintza? Zein mendetan? Non? Euskal antzerkigintza XVIII. Mendean sortu zen, Hego Euskal Herrian, Pedro Ignacio Barrutia eta Xabier Munibe Peñafloridako kondearen eskutik. 

15. Zer dakizu XVIII. Mendean Ipar Euskal Herrian izan zen literatura produkzioari buruz? Idazleak, lanak. Ipar Euskal Herrian, XVIII. Mendean, Utrech-eko ituna sinatu ostean, ekonomiak behera egin zuen eta literatura emaitza moteldu egin zen; baina honek ez du esan nahi lanik argitaratu ez zenik. Aipatzekoa da XVII eta XVIII. Mendeen artean bizi izan zen Joannes Etxeberri Sarakoa (Lapurdikoa); mediku honek bere testuetan euskararen apologia egiten zuen, baina euskaraz. Neoklasizismoaren garai honetan, gramatika eta hiztegi ugari egin ziren, eta horretan ibili zen Joannes Etxeberri Sarakoa bera ere. 

16. Zergatik da Manuel Larramendi hain garrantzitsua euskal literatura idatzian? Esan mendea, lekua, lana. XVIII. Mendeko Hego EHko, Gipuzkoako apaiz honek euskararen apologia gaztelaniaz egin arren, ondorengo idazleak euskaraz idaztera bultzatu zituelako. Manuel Larramendik El imposible Vencido (gramatika liburua) eta Diccionario Trilingüe (hiztegia) egin zituen, biak gaztelaniaz. Berak euskaraz idaztera bultzatu zituen idazleak Kardaberaz, Mendiburu, Ubillos, Añibarro eta abar izan ziren, guztiak idazle erlijiosoak. Euskaraz idaztera bultzatu zituen hauek sortu zituzten bizkaiera eta gipuzkera literarioak. 

17. Noiz hasi zen ezagutzen oparotasunez euskal literatura idatzia Hego Euskal Herrian? Zehaztu, aipatu idazleak ... Hego Euskal Herrian euskal literatura idatzia oparotasunez XVIII. Mendean hasi zen. Gipuzkoan Manuel Larramendi apaizak euskararen apologia egin zuen gaztelaniaz. El imposible Vencido (gramatika liburua) eta Diccionario Trilingüe (hiztegia) egin zituen, biak gaztelaniaz, baina ondorengo idazleak euskaraz idaztera bultzatu zituen. Idazle horiek: Kardaberaz, Mendiburu, Ubillos, Añibarro eta abar izan ziren, guztiak idazle erlijiosoak. Euskaraz idaztera bultzatu zituen hauen artean sortu ziren bizkaiera eta gipuzkera literarioak. 

Gainera, euskal antzerkigintza ere mende honetan sortu zen (Hego Euskal Herrian) Pedro Ignacio Barrutia eta Xabier Munibe Peñafloridako kondearen eskutik. 

18. Zein mendetan sortu ziren bizkaiera eta gipuzkera literarioak? Nork sortu zituen? Zehaztu. Bizkaiera eta gipuzkera literarioak XVIII. Mendean Hego Euskal Herrian sortu ziren, Kardaberaz, Mendiburu, Ubillos, Añibarro ... Eta abarren eskutik. Guztiak idazle erlijiosoak izan ziren. Baina hauek guztiak Manuel Larramendik bultzatu zituen euskaraz idaztera. Manuel Larramendik (XVIII. Mendeko apaiz gipuzkoarra) euskararen apologia gaztelaniaz egin zuen, El imposible Vencido (gramatika liburua) eta Diccionario Trilingüe (hiztegia) idatziz. Baina bere ondorengo idazleak (lehen aipatu ditugunak) euskaraz idaztera bultzatu zituen. 

19. Noizkoa da askorentzat lehen euskal eleberria? Zein da bere izenburua? Eta egilea? Lehen euskal eleberria XIX. Mendekoa da. Bere izenburua Peru Abarka eta egilea Juan Antonio Mogel izan zen. 

20. Zer ziren Lore Jokoak? Noizkoak ziren? Nork antolatzen zituen? Azaldu. Lore Jokoak poesia bultzatzeko lehiaketak ziren. XIX. Mendekoak ziren, eta idazleen babesleek antolatzen zituzten . Hemen Antoine Abbadia eta Louis Lucien Bonaparte eduki genituen. Hauek biek poesia bultzatzeko lehiaketak antolatu eta lanak agintzen zituzten. 

21. Zein mendetan ezagutu zuen euskal olerkigintzak loraldia? Zergatik? Aipatu orduko olerkari batzuk. Euskal olerkigintzaren loraldia XIX. Mendean izan zen, idazleen babesleek (Antoine Abbadiak eta Louis Lucien Bonapartek) poesia bultzatzeko lehiaketak, “Lore Jokoak”, antolatu eta lanak agintzen zituztelako. Horregatik, olerkari eta olerki ugari agertu ziren, beraz, euskal olerkigintzaren loraldia gertatu zen. Garai hartako olerkaririk garrantzitsuenak Etxahun, Bilintx, Iztueta, Iparragirre ... E.A. Izan ziren. 

23. Zer izan ziren Antoine Abbadia eta Louis Lucien Bonaparte? Eman azalpena. Esan mendea ere. Antoine Abbadia eta Louis Lucien Bonaparte XIX. Mendeko idazleen babesleak izan ziren. Hauek poesia bultzatzeko lehiaketak, hau da, “Lore Jokoak”, antolatzen zituzten eta lanak agintzen zituzten. Horregatik, mende honetan olerkari eta olerki ugari agertu ziren, beraz, euskal olerkigintzaren loraldia gertatu zen. 

26. Zer esan dezakezu gerra aurreko olerkariei buruz? Esan mendea, eman azalpenak eta aipatu olerkigileak. XX. Mendean gerra aurreko olerkari belaunaldia abertzaletasunaren bidetik hizkera poetiko berri bat egiten saiatu zen. Orduko olerkariak dira Lizardi eta Lauaxeta, sinbolismoa erabiliz izadiaren edo naturaren deskribapenak egiten zituztenak, eta Orixe klasikotasunaren zaleagoa zen. 

27. Zein mugimendurekin lotuko zenuke Txomin Agirre? Nor izan ziren bere garaikideak? Esan mendea, lana ... Txomin Agirre abertzaletasunarekin lotuko nuke. XX. Mendean gerra aurreko literaturan Txomin Agirrek abertzaletasunean oinarrituta eleberri bi idatzi zituen Kresala eta Garoa Beraz, eleberri hauek garaiko pentsamoldearen isla dira: euretan abertzaletasuna, euskaltzaletasuna eta kristautasuna lantzen direlako. Bere garaikideak Resurrección Maria de Azkue eta Julio Urkixo izan ziren. Baita Lizardi, Lauaxeta eta Orixe olerkariak ere.

28. Gerra ostean euskal eleberrigintzan aro berri bat hasi omen zen, zergatik? Azaldu idazleak, lanak, mendea. XX. Mendean, gerra osteko literaturan aro berri bat hasi zela diote, momentu horretan, Txillardegik Leturiaren egunkari ezkutua existentzialismoan oinarritutako eleberria argitaratu zuelako. Horregatik esan dezakegu berarekin euskal eleberrigintzan aro berri bat hasi zela, ordura arteko lan guztiak abertzaletasunean oinarriturik zeudelako. Pixka bat geroago Ramon Saizarbitoriak Egunero hasten delako bere eleberria kaleratu zuen, eta hau ere modernoagoa da. 

29. Aipatu gerra osteko olerkaririk nagusienak eta euren lana. Mendean kokatu. XX. Mendean, gerra osteko literaturan olerkaririk esanguratsuenak Gabriel Aresti eta Jon Mirande izan ziren; Arestiren obraren gaia gizartea izan zen, eta Miranderena paganismoa eta kristautasuna. 

30. Zein dira XX. Mendearen bukaeratik gaur arteko literaturaren ezaugarriak? Aipatu idazleak, lanak ... Azken urteetan ugariak dira idazleak eta lanak. Idazleen artean Joan Mari Irigoien, Andu Lertxundi, Joseba Sarrionaindia, Juan Mari Lekuona, Arantza Urretabizkaia, Mariasun Landa, Koldo Izagirre, Bernardo Atxaga, Unai Elorriaga, Kirmen Uribe, Jon Arretxe, Karmele Jaio ... E.A. Aipatu ahal ditugu. 

Askotan idazleek ia genero guztiak lantzen dituzte: eleberrigintza, olerkigintza, antzerkigintza, ipuingintza...E.A.; horren adibide, Bernardo Atxaga bera dugu, Obabakoak izeneko ipuin bildumarekin Espainiako Literatur sari Nazionala lortu zuen idazlea. Unai Elorriagak (XXI. Mendean) Sp-rako tranbia eleberriarekin Espainiako Literatur sari Nazionala lortu zuen eta Kirmen Uribe ere, (XXI. Mendean) Bilbao-New York-Bilbao eleberriarekin sari bera lortu zuen. 

33. Nor izan zen euskal olerkigintzaren sortzailea? (mendea, lekua, generoa, lana) Euskal olerkigintzaren sortzailea Bernart Etxepare izan zen. XVI. Mendean sortu zen, Ipar EHn, Nafarroa Beherean, Donibane Garazi inguruan. Bere lana Linguae Vasconum Primitiae izan zen. Olerki liburu bat denez, bere literatur generoa olerkigintza da. Liburu honek 4 gai ditu: maitasuna, erlijioa, politika eta euskararen goraipamena. 

35. Noiz sortu zen euskal literatura idatzia? Esan gutxienez mendea, lekua, sortzailea, generoa, lana. Euskal literatura idatzia XVI. Mendean sortu zen. Ipar EHn, Nafarroa Beherean, Donibane Garazi inguruan Bernart Etxepareren eskutik. Bere lana Linguae Vasconum Primitiae izan zen. Olerki liburu bat denez, bere literatur generoa olerkigintza da. 

Entradas relacionadas: