Euskara teoria

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,11 KB

Eleberrigintzaren sorrera: eleberria gaur egun gehien lantzen den genero literario bada ere, generorik berriena da. Zaharrenak, leize-zuloetan bizi ziren gizikiek kontatzen zituzten istorioak, eta munduko antzinako kulturetan ahozko nahiz idatzizko olerkiak, ipuinak eta mitoak aurkitzen ditugu.

Euskal eleberrigintzaren sorrera: X|X mendearen amaiera arte, apenas idatzi zen euskaraz eleberri dei dezakegun idazlanik. XX mendearen hasieran idatzi zirenek ere, aurreko mendean Europako beste zenbait herrialdetan idatzitako moldeei jarraitu zieten. Lehenengo nobelatzat hartuta; Peru Abarka, J.A.Mogelek idatzi zuen 1802. Argitaratu 1881

Kresala (Domingo Agirre): Garaiko giroa, kontuak eta jendea azaltzen ditu liburu honetan Txomin Agirrek. Ondarroan dago Arranondo, eta hango arrantzaleen bizimodua agertuko da eleberrian.    Txomin Agirrek pertsonai irreal eta mitifikatuak sortu zizkigun, euskaldunak berezkoak dituen bertute eta dohain guztiak biltzen dituzten pertsonaiak.

Euskal eleberrigintza tradizionala: bertan, gertaerak baserri edo itsas giroan kokatzen ziren, eta hiria eta industria aipatzen baziren, beti bigarren mailakoak suertatzen ziren. Gaiak; eleberri haietan euskara, fedea, eta euskal nortasuna eta ohiturak dira gaiak.Egitura; gertaerak kronologikoki antolatzen edo kokatzen dira. Narratzailea; istoriotik kanpo kokatzen da.Bestalde,deskribapenak ugariak, luzeak eta oso landuak dira, kontaketaren erritmoa moteltzen dutelarik.

Euskal eleberrigintza modernoa:Ekintzak;hiri industrializatuetan kokatzen dira sarritan, eta batzuetan baserri-giroan kokatzen badira ere, ez dute mundu hori idealizatzen.Gaiak;euskara eta Euskal Herria mantentzen badira ere,beste ikuspuntu batetik lantzen dira(arazo sozialak,bakardadea).Narratzailea; kamera bat balitz bezala,pertsonaien jokaera behagarriak kontatzen dituena.Erritmoa moteldu edo bizitu egingo dute era kontziente batean.

Entradas relacionadas: