Euskaltzaindia eta Euskaltzaleak: Euskararen Sustapena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,41 KB
Euskaltzaindia: Euskararen Akademiaren Sorrera
Euskaldunen artean aspaldiko ametsa genuen gure hizkuntzaz arduratuko zen antolamenduren bat sortzea. Zenbait saiok porrot egin zuten, baina azkenean Eusko Ikaskuntzaren Oñatiko Biltzarrean (1918) Euskararen Akademia bat eratzea erabaki zen.
Lehenengo euskaltzainburua Resurreccion Maria Azkue abade lekeitiarra izan zen 1919tik 1951ra bitartean. Gerra ostean, nahiz eta erabat debekatua ez izan, eragozpen handiak jasan behar izan zituen erakunde honek.
Euskara Batua eta Estandarizazioa
Sorreratik, Euskaltzaindiaren xederik garrantzitsuenetakoa euskararen batasuna izan zen. Alabaina, gerra aurreko zenbait euskaltzainen iritzi garbizaleek ez zuten bide hori errazten. Hainbat proba egin ondoren, 1968an heldu zion ofizialki Akademiak batasunaren auziari. Akats eta zalantzak gorabehera, urte gutxiren buruan aurrerapen izugarriak egin zituen euskararen estandarizazioak.
Euskaltzaleak Elkartea: Kultura eta Pizkundea
1926an, Elgoibarko euskal jai batean bildu zen taldetxo batek hurrengo urtean I. Euskararen Eguna eratu zuen Arrasaten. Ospakizun horretara garai hartako euskal idazle eta kulturgile gehienak joan ziren, eta euskararen aldeko talde berri bat sortzeko biltzarra egin zuten.
Honela jaio zen Euskaltzaleak elkartea:
- Hasiera: Bazkide gutxirekin lehenengo hiru-lau urteetan.
- Hedapena: 1930etik aurrera indar handia hartu zuen.
- Gailurra: II. Errepublikan 2.000 kidetik gorako kopurura iritsi zen.
Eragileak eta Ekimenak
1931tik aurrera, egoera politiko berriak piztutako ilusioek susperturik, ekintza interesgarri ugari egin zituzten. Euskarazko egunkari bat plazaratzea izan zen bazkide porrokatuenetako baten ametsa: Jose Maria Agirre “Lizardi”-rena, hain zuzen. Zoritxarrez, Lizardiren heriotza goiztiarrak eta gerraren etorrerak proiektua hondatu zuten.
Orduko beste eragile nekaezin bat Jose Ariztimuño “Aitzol” dugu. Haren kemenari zor dizkiogu:
- 1935 eta 1936an Donostian izandako Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak.
- Olerti egunen bitartez euskarazko poesiari emandako norabide berria.
Txomin Agirreren Obra
Euskal literaturaren klasikoak:
- Kresala (1906)
- Garoa (1912)