Euskalkiak lapurtera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,57 KB

  1. MENDEA

  • Luis Luziano Bonaparte (1813-1891):

Bonapartek jarri zituen abian dialektologia ikerketak Euskal Herrian, euskararen eremua osotasun guztian ezagutzen eta aztertzen lehena izan zen.

Bere garaian egiten ziren euskalkiak mapa batean erakustea zuen helburu. Zortzi euskalki bereizi eta hiru multzo nagusitan ezarri zituen (Bonaparte 1863 eta 1869):

8 euskalki horien barruan, berriz, 25 azpieuskalki eta 36 hizkera bereizi zituen.

  • Bizkaiera

  • Gipuzkera

  • Lapurtera

  • Zuberera

  • Behe nafarrera ekialdea

  • Behe nafarrera mendebaldea

  • Iparraldeko goi nafarrera

  • Hegoaldeko goi nafarrera

  • Arturo Campion (1854-1937):

Euskaltzaindia sortu zenean euskararen batasuna egiteko euskalkien egoerari buruzko txosten bat egin beharra zegoen eta Campionek P.Broussainekin batera burutu zuen lan hau,

“Gramática acerca de los cuatro dialectos literarios de la lengua euskara” (1884) lanean euskalki literarioen gramatika finkatu zuen:

  • Bizkaiera

  • Gipuzkera

  • Lapurtera

  • zubererarena.(gehien erabili diren hitzkuntzak idatzizkoetan).

  1. MENDEA

  • Nikolas Ormaetxea (1888-1961)

Nikolas Ormaetxea “Orixe”k (1888-1961) bere proposamena “Unificación del lenguaje literario” (1920) liburuan aurkeztu zuen. Zenbaitek batuaren oinarritzat euskalki hau edo beste nahi zuten bitartean, Orixek dialekto guztiek garrantzi bera izan behar zutela aldarrikatu zuen. Izan ere, euskalki bakarra hautatzea besteentzat kaltegarri izango zela uste zuen, alboratu egingo zirelako.


  • Resurrección Mª Azkuek (1864-1951)

Resurrección Mª Azkuek (1864-1951) euskararen gaineko lanak egin zituen, Diccionario vasco-español-francés (1905) eta Euskal Izkindea (1891) gramatika liburua, besteak beste. Hiztegian sailkapen berri bat aurkeztu zuen, Bonaparterenari aldaketa batzuk eginaz. Azkueren ustez, iparraldeko goi-nafarrera eta hegoaldeko goi-nafarrerak euskalki bakarra osatzen zuten; baita mendebaldeko behe-nafarrerak eta ekialdekoak ere; gainera, erronkariera ere euskalkitzat hartu zuen.


  • Koldo Zuazo (1956)

1997an, Bonaparterenetik abiatuta, Zuazok bere sailkapena aurkeztu zuen, dialektoak inguru jakin batzuetako hizkera-ezaugarrien arabera antolatuak zeudelarik. Honela, eibartarrak, bost bereizten ditu: mendebaldekoa (Bizkaian, Araba iparraldean eta Gipuzkoako mendebaldean mintzatua), erdialdekoa (Gipuzkoan eta Nafarroako mendebaldean mintzatua), nafarra, nafar-lapurtarra (Lapurdin, Nafarroa-Beherean, Zuberoako ipar-mendebaldean eta Nafarroako Luzaiden mintzatua) eta Zuberotarra (Zuberoan eta Biarnoko alderdi batean mintzatua). Azken hamarkadotan, honen arabera, galdu egin da ekialdeko nafarra, hots, Zaraitzu eta Erronkari bailaretan mintzatzen zirenak. Ondorioz, Bonaparteren maparekin alderatuz gero, euskarak atzeraka egin du mugei dagokienez, batez ere Nafarroan eta Araban.


Entradas relacionadas: