Euskaldun batzokiaren estatutuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,84 KB

6. GAIA. Langileen mugimendua eta nazionalismoa Euskal Herrian (1890-1923)


11. TESTUA. EUSKELDUN BATZOKIJAREN ESTATUTUAK

Testuaren ideia nagusiak:



Lexikoari begira aipamen bi Argituko dugu:

Foruak:


Hego Euskal Herriko Lau probintzien ohitura eta usadioetan oinarritutako legeak. Erdi arotik aro Garaikide arte mantenduz irenak.

Batzokijagaurko Batzokiak: iz .(neol) Eusko Alderdi Jeltzalearen biltokiei ematen zaien izena. Udalerri guztietan ikus daitezkeenak. Iruzkinean aipatzen dena Abandokoa da, Bilbo erdian dirauena gaur egun.

Jaungoikoa Eta Lagi-zarra (JEL)


: Jaungoikoa, Aberria eta Erregea lelo karlistatik dator. Arana anaiek Abertzaletasunaren lelo moduan ezarri zuten. JEL sigletatik jeltzale hitza Dator. Geroago sortuko den Eusko Alderdi Jeltzalearen kideak izendatzeko Erabiltzen dena.

Bizkaitarra


: Sabino Aranak Argitaratutako aldizkaria 1893an. Bera Bertako idazlea, sortzailea , jabe eta zuzendaria izan zen. Artikulu gehienak Sabino Aranak egin zituen, eta horren ondorioz Sabino Aranak salaketa, epai, Isun eta kartzelera jasan zituen.

Ideiak:



Bere aldizkarian Ezagutzera eman zituen bere ideiak eta asmoak bertan planteamendu Independentista aurkeztu zuen eta Euzkadi Estatu konfederala izan beharko zela , zazpi lurraldez osatuta Eta bakoitzak bere foru eta erakundeekin. Sabin Aranak hurrengo adierazpenak Laburbildu zituen honako 8 artikuluetan, Euskaldun Batzokijarenestatutuakosatuz:

Sabino Aranak 1894an Bilbonaisialdirako zentroasortu zuen , abertzaleak beraien Artean harremanak sortzeko helburuarekin agertu zen, hau da, Euskaldun Batzokija, bere lema“ Jaungoikoa eta lege Zaharra”izan zen, eta Jarraitzaile diren herritarren arteko batasunak sortzeko (1. Art.) .

Gainera euskal Gizartearen aldaketak industrializazio prozesuaren ondorio

izan zirenez, Bizkaian batez ere garatu zenNazionalismoaeta horregatik Batzokija Bilbon sortu Zuten. Behin zazpi probintzietako nazioa osatuta, Bizkai- Batzar sortuko da Arana eta Goiritarrek idatzitako estatutuekin eta Batzokija horren menpekoa Izango da, hau da, estatutuak egongo dira, alderdiarenak hain zuzen (EAJ) (2. Art).

Beste Aldetik, euskal izaerari katolizismoa zegokion Sabinoren ustez eta Jaungoikoa Goraipatzen du gauza guztien gainetik. Bizkaiaren erlijioa katolikoa, Apostolikoa eta erromatarra izango da eta barruko zein kanpoko harremanetan (3. Art.).

Bizkaia harmonia Perfektuaren eta adostasunaren gainean ezarriko da Eliza eta estatuaren arteko Harremanak oso estuak eta onak izan behar direlako, hots, ordena erlijiosoa eta Politikoa garrantzia bera izango dute (5. Art).

Baina, Jaungoikoa, erlijioa, lagizarraren edo politikaren gainean egongo da eta era Bateko mendekotasunaren Gainean ezarriko da Bizkaia. Jaungoikoak dauka protagonismoa, eta politika mendean egongo da (7. Art.), beraz, Estatua Elizaren mende egongo da. Kontraesana Dirudi 5. Eta 6. Artikuluetan defendatu duen orekaren aurrean ; ordena Politikoa eta erlijiosoaren artekoa.

Horrez gain, Bizkaia askatasunez birsortuko da, hau da, betiko Foru guztiak (usadio eta ohiturak, lurralde bateko bizitza politikoa arautzen Duena …) errekuperatzea izango da helburua. Euskal arrazakoek osatutakoa bada , Hobe . Eta Euskara hizkuntza ofizial bakarra izango da (4. Art).

Aranaren ustez, Bizkaia nazio bat da “bertako biztanleek oinarrizko ezaugarriak dituztelako” Eta arraza, hizkuntza eta berezko gobernua eta legeak bat egitetik leloa atera Zuen “Jaingoikoa eta Lege Zaharra” Aranaren ideologia laburbiltzen zuena, hots, Foruak eta katolizismoan oinarrituta dago eta horrela ezarriko da Bizkaia (6. Art.)

Beste aldetik, Euzkadi (Aranak asmatutako hitza) multzoa edo Euskal Herria , zazpi lurraldez osatuta Egongo da, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa Beherea, Lapurdi , Nafarroa eta Zuberoa, arraza, hizkuntza, fedea, izaera eta ohiturak berdinak direlako. Baina Probintzia bakoitzaren legeria modu autonomoz funtzionatuko du, hots, Antolamendu konfederala izango da (8. Art.)

Entradas relacionadas: