Euskaldun batzokiaren estatutuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,68 KB

11. Euskeldun Batzokijaren estatutuak (1894)

SAILKAPENA:



Oinarri iturri historikoa da

Edukiaren aldetik, soziala-politikoa (soziala batez ere) eta formaren aldetik juridikoa.Egilea taldekakoa eta ezezaguna, baina seguruenik jeltzaleen buruzagiak idatzi zuten, konkretuki Arana anaiak Batzokiaren arauak Euskal nazionalismoaren printzipio ideologikoa jarraitzen egin zituztelako. Publikoa,Bizkaiko nazionalistei zuzenduta dagoelako. Helburua Bizkaiko Batzokiaren funtzionamendu arautu eta nazionalistak elkartzeko lekua ezartzea. Nazionalismoaren hasieran idatzi, Bilbon 1894ko maiatzaren 24an argitaratu zen Bizkaitarra aldizkarian.

ANALISIA:

Euskalerria: Euskal zazpi Probintziak osatutako konfederazioa da, bakoitzak bere autonomia mantenduta. Sabino Arana: Politikaria, idazle eta ideologo abertzale, jeltzale eta euskalaria izan zen. Euskal nazionalismoaren sortzailea izan zen.

Testua artikuluetan zatituta dago:

1.Art-

: Nazionalistentzako aisialdirako zentro bat egin Bilbon.

2.Art-

: Batzokiak Aranak bizkai-batzarren bidez idatzitako estatutuen menpe egongo dira.   

3.Art- :

Bizkaia katoliko, apostoliko eta erromatarra izango da.

4.Art-:

Foruak berrindartuko dira eta antzinako tradizioak eta usadioak berretsiko dira, euskara hizkuntza ofiziala ezarriz gain eta Euskal arraza hemengo arraza.

5. , 6. Eta 7.Art-:

Bereizketa erlijioaren eta politikaren artean ezarri zen. Bizkaian erlijioa eta politika harmonian biziko dira. Jaungoikoa politikaren   gainetik zegoen.

8.Art-:

Euskal lurraldeak zazpi probintzien konfederazioa (Euskalerria) osatuko dute, bakoitza bere autonomia mantenduz.

KONKLUSIOA:

Sabino Aranaren oinarri politikoak zituzten pertsona guztiak batzea lortu zen, batzokia nazionalisten elkargune propioa izanik nazionalismoaren ideologia hedatzeko eta indartzeko.



Entradas relacionadas: