Euskal Testu Zaharren Morfosintaxia eta Fonetika
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 34,6 KB
1. Bernat Etxepare: Ezaugarri Linguistikoak
Fonetika eta fonologia
Etxeparek egindako prozesu morfo-fonologikoak (Baxenabarreko ezaugarriak):
- u-V(-) > -uyaV(-) (izen-deklinabidean): saindu-a > sainduya.
- -e-a(-) > -ia(-) (izen-deklinabidean): jabe-a > jabia.
Hasperena:
- Hasieran edo bigarren silaban (ia inoiz ez bigarrenetik eskuinerago): haur, guhaurk.
- Herskari ahoskabeen ezaugarri, /ph, th, kh/ fonemak: aphur, muthil, bekhatu…
- Ozen ondoren, nh, lh, rh segidetan: anhitzetan, ilhargia, orhitu…
- Hitz berean ezin dira bi hasperen agertu → bi elkartzean: hil + herrian > ilherrian.
Izen-morfologia
- Deklinabide pluraleko kasu hurbila bakarrik bi zenbatzailearekin: bi-ok, bi-on.
- Ergatibo plurala (erdi-ekialdekoa): -ek.
- Datibo plurala (ekialde muturrekoa): -er.
- Soziatiboa: -areki (sing.) eta -eki (pl.); erakusleetan eta izenordainetan -rekila → Iparraldeko formak (-la-rik gabeko erakuslerik bada: gu-reki).
- Alatiboa: erakusleen gainean eraturiko aditzondoetan eta bestelako aditzondoetan Iparraldeko -at: hon-at, horr-at, har-at, nor-at.
- Ablatibo prosekutiboa: singularrean -(e)tik eta zenbaitetan -tika zaharra. Pluralean (eta mugagabean): -etarik beti.
- Bizidunen lekuzko kasuak: -ga(n) + inesiboa (-an > -gan), adlatiboa (-ra > -gana) edo ablatiboa (-tik > -gan(d)ik) absolutiboaren gainean: semi-aganik, Ieinko-aganik, har-gana (‘harengana’), zu-gana…
Aditz-morfologia
- -e- bokalismoa: den, dela, zen, zela…
- Aditz-izena eta partizipio burutugabea:
- -ite: -n-z bukaturiko gehienetan: eride-ite-n, erama-ite-n, erra-ite-n…
- -te: rr-i-z eta -V-z bukaturikoetan: igor-te-n, jalgi-te-n…
- Geroaldiko partizipioan -(r)en: eginen, batheiaturen, agertu-ren, jarri-ren…
- Izan aditzeko -de pluralgilea: dira-de, zira-de-n (‘ziren’), gira-de, zira-de (‘zara’)…
- Izan aditzeko 1. eta 2. pertsonetan: gara > gira eta zara > zira.
- Izan aditzeko naiz eta haiz formetan: niz, iz monoptongazioa.
- -gai- > gi- eta zai- > zi- monoptongazioak.
- Izan aditzeko ez-indikatibozko formek -z(-) pluralgilea dute: giten ~ gite-z-en (‘gaitezen’), ziten (‘zaitezen’), diten (‘daitezen’)…
- Ahalera eta baldintza irrealiseko ondoriozko formak eratzeko -te morfema zaharra: da-te-n (‘datekeen, izan daitekeen’), dira-te (‘dirateke’).
- NOR-NORI saileko Oinarrizko Adizkiko (OA) indikatibozko erroa: zau- (ba-z-au-tzu ‘ba-zaizu’, z-au-ku ‘zaigu’…).
- -kidi- morfema modala NOR-NORI sailean (ahalera zein geroaldia adieraz dezake). Forma bakan batzuk erabili dira -ke-rik gabe: da-kidi-k (‘dakiake’), na-kidi-zu (‘nakizuke’), -nen gidi-o (‘nenkioke’), nan-gidi-zu (‘nenkizuke’)…
- -idi- morfema modala egin aditzean, NOR-NORK zein NOR-NORI-NORK sailetan (arkaismoa):
- Euskara arkaikoko da-idi gure ‘dagike’ bati dagokio, le-idi gure ‘legike’ bati, etab. → da-idi forma *da-gi-di-tik dator, baina -g- beti erori denez, morfema -idi- gisa interpretatzen da.
- Mendebaldean egin trinkoa edo laguntzailea da → gainerakoetan trinkoa soilik.
- Da-idi bezalako forma batek ahalera zein geroaldia adieraz dezake.
- Etxeparek oparo darabil -ke-rik gabe: da-idi-t (‘dagiket’), da-idi (‘dagike’), da-idi-te (‘dagikete’), e-la-idi-te (‘ez legikete’), na-idi (‘negike’)…
- NOR-NORI-NORK saileko indikatibozko laguntzaileen -erau- erroa: d-erau-t (‘dit’), d-erau-tazu (‘didazu’), d-arau-kate (‘diote’)…
- NOR-NORK eta NNN sailetan (iragankorretan) ez-indikatibozko laguntzaileen erroa:
- -za(n)-: de-za-n, dit-za-ket, na-za-n, ne-za-n, e-za-k, be-za, dia-za-n (‘diezan’)…
- NOR-NORK eta NNN sailetan subjektua plurala denean:
- -te pluralgilea: du-te, zu-te-n, danzu-te-no (‘entzuten duten bitartean’), eztagi-te-n (‘ez dagiten’)…
- Hala ere, -e forma (mendebaldekoa eta zubererakoa) alokutibo honetan agertzen da: di-e (‘di-tek’).
Sintaxia
- TOG fenomenoa (Transitivity and Object Genitive): aditz-izenaren gainean eraturiko menpeko perpausetako objektu zuzena genitiboaren bidez adierazten da. Genitiboa aditzetik bana dezake: ha-ren abanza-tze-ko, arim-aren salva-tze-ko, en-e gaizki pena-tze-ko…
- Helburuzko perpausak: forma berezirik ez, -(e)n biluzia: zure hatse honetik dadin aitzinerat augmenta (‘augmenta dadin…’).
- -bait- atzizki menperatzailea: oparo darabil, zenbait adiera eta funtziorekin (Zeren baskoak baitira abil, animos eta jentil…, singularki nortan baituk heure debozionia, zer ere hon baituzuie oro dira eniak…).
- Progresiboa adierazteko: [-t(z)en + ari + izan lag.].
2. Joanes Leizarraga: Ezaugarri Nagusiak
Fonetika eta fonologia
- Hasperena elementu soil gisa (huná, ohiua, harc…) eta herskari ahoskabeekin (begitharte, batheyatzen, othi…).
- Herskarian hasperena badago, grafian kontsonantea bikoizten da: appaindura…
- -aiz bezalako adizkietan ez hasperenik ez monoptongaziorik ez da ageri, Lapurdi barnealdekoa delako (erdialde zabala, nafar-lapurtera…) eta ez ekialde hertsikoa.
Izen-morfologia
- Artikulu plural hurbila: gu guzi-ok, heldu garen guzi-ok, zareten-ok, zuei jentil-oi…
- Ergatibo plurala (erdi-ekialdekoa): -ek.
- Datibo plurala (erdialdekoa): -ei.
- Soziatiboa: -arekin (sing.) eta -ekin (pl.) → Nafarroako eta Iparraldeko formak: guzi-arekin, langil-ekin…
- Alatiboa: -(e)ra (pl. -etara, etab.) zein Iparraldeko -(e)rat (pl. -etarat, etab.): dignitate-ra, esku-etara, etxe-rat, burgu-etarat…
- Ablatibo-prosekutiboa: singularrean -(e)tik eta pluralean (eta mugagabean) -etarik: zeruetarik.
- Bizidunen lekuzko kasuak (inesiboa -gan, alatiboa -gana, ablatiboa -ganik):
- Deklinabide arruntetan absolutiboaren gainean: Ioanesganik… eta gainerako elementuekin (erakusleak, pertsona-izenordainak…) genitiboaren gainean: harenganik, horrenganik…
- Bizidunen ablatibo singularra osagarri egilerako baliatzen da: batheiatzen ziraden guziak harenganik.
- baitha absolutiboaren gainean: Iainko-a baithan, jende-ak baithara (‘jende-engana’), gizon guzi-ak baithara (‘gizon guztiengana’)…
- 3. graduko erakuslea he-: hetan (‘hartan’).
Aditz-morfologia
- Izan aditzeko 3. pertsonako formak:
- -e- bokalismoa: den, dela, zen, zela…
- Ekialdeko testu askotan pluraleko formarik ez, -de pluralgilea baitago: ziraden, dirade…
- Aditz-izenak eta partizipio burutugabeak:
- -te morfema: -n eta S-i partizipioetan, l/rr/n-i-z bukaturiko partizipioetan: igorten, etorten, ilkiten (‘irteten’), iausten…
- -n partizipioarekin zenbaitetan batuerako -te (-ite): ioaiten, joiten, erraitera…
- Gainerakoetan: -tze.
- Geroaldiko partizipioan -(r)en: eginen, batheiaturen…
- Izan aditzeko ez-indikatibozko formek -z(-) pluralgilea dute: gaite-z-en, ba-gaite-z, zaite-z-te, zite-z-en, dite-z-en.
- Ahalera eta baldintza irrealiseko ondoriozko formak eratzeko bi aldaerak txandakatzen dira: da-te ~ da-teke (‘dateke’), dai-te ~ dai-teke (‘daiteke’)… Beste forma batzuetan, bakarrik -te edo bakarrik -teke: gina-teke, lira-teke, nai-te (‘naiteke’), lei-te (‘liteke’)…
- NOR-NORI saileko erroa zai-: zai-t, zai-zu, zai-o, zai-e, zai-on (‘zitzaion’), zai-en (‘zitzaien’)…
- -kidi- morfema modala NOR-NORI sailean -ke-rik gabe: da-kidi-on (‘dakiokeen’), le-kidi-on (‘lekiokeen’), ze-kidi-en (‘zekiekeen’)…
- -idi- morfema modala egin aditzean, NOR-NORK zein NOR-NORI-NORK sailetan -ke-rekin zein hura gabe: da-idi (‘dagike’), da-idi-gu ~ da-idi-ke-gu (‘dagikegu’)…
- NOR-NORI-NORK saileko indikatibozko laguntzaileen -erau- erroa: n-erau-ztenean (‘nizkienean’); d-erau- hasitakoetan sinkopa: d-rau-t, d-rau-ku, d-rau-kat (‘diot’), d-rau-ka (‘dio’)…
- NOR-NORK eta NNN sailetan ez-indikatibozko laguntzaileen erroa:
- -za(n)-: de-za-n, dit-za-ket.
- -iro-: ekar ahal d-iro-te (‘ekarri ahal dute’), ezin har bait-iro-iten (‘ezin har baitzezaketen’)…
- NOR-NORK eta NNN sailetan subjektua plurala denean:
- -te pluralgilea: du-te, zu-te-n, drauda-te (‘didate’), zerauka-te-n (‘zioten’)…
- -e forma alokutibo honetan: di-e (‘di-tek’).
- Menpeko laguntzailea irrealisean dagoenean, l- ebentuala: igan zedin mendira.
- Alokutiboa darabil: nik igorten diat; ba zeakiat…
- Progresiboa: [instrumentala + egon]: galde-z bait-zeuden (‘galdetzen zuten’).
Sintaxia
- Atributua mugagabean adierazita: ezen pescadore ziraden.
- TOG fenomenoa: aditz-izenaren gainean eraturiko menpeko perpausetako objektu zuzena genitiboaren bidez: Maria-ren har-tze-ra, ha-ren desegi-te-a handi izan da, joan nadin neure ait-aren ohorz-te-ra, [gure desegite]ra ethorri aiz?…
- Helburuzko perpausak: -(e)n-ek elementu gehigarri bat eraman dezake, -zat atzizkia: gizonaren Semea tradituren dela kruzifika dadi-n-zat, harzaz gizonek ezagut lezate-n-zat zer den bekatua.
- -bait- atzizki menperatzailea.
- -ezen kausazko menderagailua.
- Menderagailu kontsekutiboa: non.
Lexikoa
- aravra (‘arabera’), hatsea (‘hasiera’, Iparraldean), emendamendu (‘penitentzia’), adobatzen (‘prestatzen’), zabilen (‘zebilen’), ilkiten (‘irteten’), saindua (‘santua’), bertan (‘berehala’).
3. Esteve Materre: Euskara Lapurtarra
Fonetika
Hasperena:
- Fonema solte gisa: berehala, dohain, hura…
- Herskarien ondoren: beccaturic (‘bekhaturik’ —herskarien osteko hasperena adierazteko herskariaren grafia bikoizten du batzuetan—), leccu, bethean, appaintzea…
- Ozenen ondoren: anhitz…
Izen-morfologia
- Artikulu plural hurbila: guzti-ok, hauk guzti-ok, partida bi-ok…
- Ergatibo plurala: -ek.
- Datibo plurala: -er.
- Soziatiboa: -arekin (sing.) eta -ekin (pl.) → Nafarroa eta Iparraldeko formak.
- Adlatiboa: gehienetan Hegoaldeko -t gabeko aldaerak (ethorkizun-era, aditze-ra, bi aldetara…), baina -t-dun aldaera singularrean lekuzko aditzondoekin (aitzin-erat, kanpo-rat…) eta pluralean oso gutxitan (bekhatu-etarat…).
- Bizidunen lekuzko kasuak (inesiboa -gan, alatiboa -gana, ablatiboa -ganik):
- Deklinabide arruntetan absolutiboaren gainean: Iainko-agana, xinhaurri-agana, duen-agana, populu-agana…
- Gainerako elementuekin (erakusleak, pertsona-izenordainak…) genitiboaren gainean: harenganik, horrenganik…
- baitha ere erabilia da:
- Deklinabide singularrean eta izen bereziekin absolutiboaren gainean: Iainko-a baithan, dagoen-a baithan, David baithan…
- Deklinabide mugagabean, erakusleekin eta pertsona-izenordainekin genitiboaren gainean: beste-ren baithan, haren baithan, zure baithan…
Aditz-morfologia
- Aditz-izenak eta partizipio burutugabeak: lantzea, appaintzea, laboratzea, begiratzeko, lantzeko, ihardesten, erraiten…
- Partizipio burutua vs. aditz-oina: lant zezala, labora zezala… (aoristoa adierazteko forma arrunta darabil, ez ez-indikatibozkoa).
- Aditz-izena eta partizipio burutugabea:
- -ite Iparraldeko eta mendebaldeko alomorfo zaharra -n-z bukaturiko gehienetan: eride-ite-n, erama-ite-n, erra-ite-n…
- Geroaldiko partizipioan:
- -ko bokalez bukaturikoetan: ifini-ko, aprobetxadu-ko…
- -en kontsonantez bukaturikoetan: erran-en, izan-en, hil-en…
- Izan aditzeko 3. pertsonako formetan -e bokalismoa: den, zen, zirela, cela, baitz-e-n, etz-e-la…
- Izan aditzeko ez-indikatibozko formek -z(-) pluralgilea dute: gaite-zi-n (‘gaitezen’), gaite-z-ke…
- Ahalera eta baldintza irrealiseko ondoriozko formak eratzeko: -te(z)ke: dateke, diteke (‘daiteke’), di-tezke (‘daitezke’)…
- NOR-NORI saileko Iparraldeko moldea: indikatibozko OAko erroa zai- (zai-t, zai-tzu, zai-ka ‘zaio’…) eta zei- aldaera (zei-tan ‘zitzaidan’, zei-zkidan ‘zitzaizkidan’, zei-kan ‘zitzaion’…).
- -kidi- morfema modala NOR-NORI sailean asko agertzen da, beti -ke- lagun:
- -ke- > -ka(i)-: da-kidi-kaio (‘dakioke’), ze-kidi-kaion (‘zekiokeen’), le-kidi-kaio (‘lekioke’)…
- -kidi- + -ke- berezitasunik gabe konbinatuta: le-kidi-ke-dala (‘lekidakeela’), da-kidi-ke-iela (‘dakiekeela’), da-kidi-z-ke-tzun (‘dakizkizukeen’)…
- -idi- morfema modala egin aditzean, beti -ke- lagun: da-idi-ke-t (‘dagiket’), da-idi-ke-gu (‘dagikegu’), gene-idi-ke (‘genegike’)…
- NOR-NORI-NORK saileko indikatibozko laguntzaileen erroa:
- -erau-: d-erau-t (‘dit’), d-erau-tazula.
- -i- datibo marka 3. pertsona singularrean: d-i-o, d-i-ogu, d-i-ote, z-i-oten…
- Testuinguru berean bi formak ageri dira: d-i-o ~ d-erau-ka (‘dio’).
- NOR-NORK eta NNN sailetan ez-indikatibozko laguntzaileen -za(n)- erroa: gene-za-ke, de-za-kete, zinit-za-n, e-za-zu, zit-za-ikaion (‘zitzaiokeen’)…
- NOR-NORK eta NNN sailetan subjektua plurala denean -te pluralgilea: du-te, zu-te-n, zituz-te-n…
Sintaxia
- Atributua mugagabean: atributua izenondoa bada, mugagabean agertzen da; izen-izenondoa bada, aldiz, artikuluarekin.
- TOG fenomenoa: liburu-aren egi-te-ko kargua, alferr-en trabailla arazi-tze-a.
- Helburuzko perpausak testu zaharretan: -(e)n-ek elementu gehigarri bat eraman dezake:
- -(e)n + -gatik atzizkia: penarekin itsu zitezi-n-gatik.
- -(e)n + amoreagatik menderagailua: alfer ez zegoe-n amoreakgatik (‘alfer ez zegoen, ez zedin egon’).
- -bait- atzizki menperatzailea.
4. Mendebaldeko Euskara Zaharra
Fonetika eta fonologia
- Mendebaldeko -a-a > -ea disimilazioa: eriotza-a > eriotzea, santa-ak > elexa santeak, berba agaz > berbeagaz…
- Mendebaldeko Vj(t)z > V(t)x palatalizazioa.
- -z > s / _herskari.
Izen-morfologia
- Artikulu plural hurbila 1. edo 2. pertsonari lotuta: guzti-ok, eur-ok, zure esku-ok…
- Ergatibo plurala (erdi-mendebaldekoa): -ak (gizonak ‘gizonek’…).
- Jabego-genitiboaren mendebaldeko aldakortasuna:
- Singularrean: -aren, -aen, -en: Kurutze-aren, jaun-een (‘jaunaren’), santu-en (‘santuaren’)…
- Pluralean: -en eta -aen: santu-en, il-aen… → -a-z bukaturikoetan: person-aen (‘pertsonen’), arimeen (‘arimen’)…
- Datiboan erdi-mendebaldekoa: -ai (zazpi pekatuai, egin gura debenai…).
- Mendebaldean bezala, bi kasu bereizi dira:
- Ablatiboa: singularrean -(e)rean (kamara-rean, on-erean ‘hemendik’, orr-ean ‘hortik’…) eta zenbaitetan -(e)rean-ik pleonastikoa (leku-reanik, are-reanik ‘handik’…). Pluralean -etarean eta -etarik: begi-etarik…
- Prosekutiboa: singularrean -ti (memoria-ti…) eta pluralean adibiderik ez.
- Bizidunen lekuzko kasuak (inesiboa -gan, alatiboa -gana, ablatiboa -ganik) absolutiboaren gainean: poblu-agana, arerio deunge-aganik, jaun-agan, a-gan, zu-gan, gu-gana…
- Adjektiboetan generoa markatzen du: Dotrina Christiana + a > Dotrina Christianea.
Aditz-morfologia
- Partizipio burutuak -adu eta -idu dira (beste batzuk, zaharrak gehienak, -atu eta -itu) → testu zaharretan (modernoagoetan -au).
- Partizipio burutugabeak edo aditz-izenak: -te alomorfoa testuinguru gehiagotan agertzen da.
- Geroaldiko partizipioan erdi-mendebaldeko egitura → beti -ko/-go: ifini-ko, aprobetxadu-ko, egin-go, jakin-go, il-go…
- Izan aditzeko 3. pertsonako formetan -a bokalismoa singularrean (dan, zan, cala…) eta -ean pluralean (direa-nak, zirea-lako…).
- Izan aditzeko ez-indikatibozko formek -z(-) pluralgilea dute 1. eta 3. pertsonan beti (gaite-z-an, dite-z-an…), eta 2. pertsonan Ø ~ -z(-) aldakortasuna (zaite ~ zaite-z ‘zaitez’, baina zaiten ‘zaitezen’).
- NOR saileko subjuntibozko eta aginterazko 3. pertsona singularreko laguntzaileetan a-i > i-i edo e-i > i-i asimilazio bokalikoak: dadila > (di)dila, zedin > zidin.
- NOR-NORI saileko mendebaldeko ja- erroa: jat (‘zait’), jazu, ja-ko (‘zaio’), ja-kan (‘zitzaion’), ja-ten (‘zaien’)…
- NOR-NORK bokalismoa: -o- 1. eta 2. pertsonetan: dot, dozu, dogu.
- NOR-NORK saileko -b- mendebaldekoa, gainerako euskalkietako -u- bati dagokiona: neban (‘nuen’), eban (‘zuen’)…
- Ø- hasiera gehienetan: jakan (‘zitzaion’), eban (‘zuen’), eben (‘zuten’), egian (‘zezan’), eutsan (‘zion’)… Eta z- beste honakoetan: zan, zirean, zidin…
- NOR-NORI-NOR saileko -eu(t)s- erroa mendebaldean nagusi da: d-eus-tegu (‘diegu’).
- NOR-NORK eta NNN sailetan *-gi(n)- erroa beti: de-gi-on (‘diezaion’), de-gi-gun (‘diezagun’), ga-gi-zan (‘gaitzan’), e-gi-dazu (‘iezadazu’)…
- NOR-NORK eta NNN sailetan subjektua plurala denean:
- Ia beti -e pluralgilea: dab-e ~ dab-e-e (‘dute’); hala ere, -de forma zaharra aditz honetan: darabil-de (‘darabilte’).
- Denborazko perpausak: egin dadin-ian (‘egiten denean’), bulka dezan-ean (‘bulkatzen duenean’).
- Erlatibozko perpausak: hil dadin-a (‘hiltzen dena’).
Sintaxia
- TOG fenomenoa: il-aen eta bizi-en juzga-eta-ra…
- Helburuzko perpausak testu zaharretan: -(e)n biluzia soilik: konfesoreak itandu degio-n (‘itaun diezaion’), ifini degidee-n penitenzia (‘ipin diezadaten penitentzia’)…
5. Zuberera Klasikoa (Joan Tartas)
Fonetika eta fonologia
- Prozesu morfo-fonologikoak (izen-deklinabidean eta aditz-joskeran):
- u-V(-) > -uyaV(-): saindu-a > sainduya, ordu-an > orduyan…; du-en > duyen, nu-en > nuyen…
- -e-a(-) > -ia(-): jabe-a > jabia, fede-a > fedia…
- Hasperena: 1. edo 2. silaban; herskari ahoskabeekin (ph, th, kh); kontsonante ozenen ostean (r…).
- Zubererako au > ai: gaia (‘gaua’), gaiaz… Salbuespenak /_r, rr, s, ts… aurrean: gaiza (‘gauza’), gai (‘gau’), laida (‘lauda(tu)’), naien (‘nauten’)… vs. hausten, hauts, jaun.
- Zubereraz eta erronkarieraz: d, g > t, k / l, n_.
- Armonia bokalikoa: ditu > ditü > dütü; gaitu > gitu > gitü > gütü.
- Ekialde muturreko gaitu > gitu edo zaitu > zitu monoptongazioak (zubereraz pausu bat gehiago: gitü > gütü).
Morfologia eta izen-deklinabidea
- Ergatibo plurala (erdi-ekialdekoa): -ek.
- Datibo plurala (ekialde muturrekoa: Zub., eki. Bax., Erron., Zarai.): -er.
- Hontaco formak sinkopa agertzen du hasieratik (honetako > hontako).
- Soziatiboa: -areki (sing.) eta -eki (pl.): artzañeki, nahi-areki, deabri-eki, grazi-arekin…
- Adlatiboa:
- Singular arruntean: -ala nahiz -alat; baina -era arrunta ere bai (aditz-izenarekin beti): etxe-ra, aitzin-era, hilze-ra…
- Pluralean, erakusle eta bestelako izenordainetan: -etara (-t-rik gabe): linbo-etara…
- Motibatiboa: beti -gatik absolutiboaren gainean (egin-a gatik) eta pluralean genitiboaren gainean (merexi-engatik).
- Bizidunen lekuzko kasuak (inesiboa -gan, alatiboa -gana, ablatiboa -ganik) absolutiboaren gainean: Jaun-a-ganik, algar-gana (‘elkarrengana’).
Aditz-joskera
- Aditzoina vs. partizipio burutua: begira nezazü (‘begira nazazu’), goza ditiala (‘goza daitezela’).
- Aditz-izena eta partizipio burutugabea:
- Batueraz bezala.
- -te ertzetan bezala testuinguru gehiagotan → -n/l/rr-i-z eta -V-z bukaturikoetan: erabil-te-n, jar-te-n…
- -ite Iparraldeko eta mendebaldeko alomorfo zaharra → -n-z bukaturiko gehienetan: eride-ite-n, erama-ite-n, erra-ite-n…
- Geroaldiko partizipioan -(r)en / -en: eginen, batheiaturen, agertu-ren, jarri-ren…
- Izan aditzeko 3. pertsonako formetan -e bokalismoa: den, zen, zirela, baitz-e-la…
- Izan aditzeko 1. eta 2. pertsonetan: gara > gira eta zara > zira.
- Izan aditzeko naiz eta haiz formetan: niz, iz monoptongazioa.
- -gai- > gi- eta zai- > zi- monoptongazioak.
- Ahalera eta baldintza irrealiseko ondoriozko formak eratzeko beti -te: da-te (‘dateke’), bai-tira-te (‘bait-(d)irateke’), daite (‘daiteke’)…
- NOR-NORI saileko erroa zai-: zai-kü (‘zaigu’), zai-zküla (‘zaizkigula’), zai-o, zai-on (‘zitzaion’)…
- -idi- morfema NOR-NORK zein NOR-NORI-NORK sailetan: la-idi (‘legike’), ez-ta-idi-ana (‘ez dagikena’).
- NOR-NORI-NORK saileko indikatibozko laguntzaileen -eri- erroa: -erau- > -erai- > -erei- > (monoptongazioa) -eri-: d-eri-o (‘dio’), d-eri-tzola (‘dizkiola’)…
- NOR-NORK eta NNN sailetan (iragankorretan) ez-indikatibozko laguntzaileen erroa:
- -za(n)-: de-za-n, dit-za-ket, na-za-n, ne-za-n, e-za-k, be-za, dia-za-n (‘diezan’)…
- -iro-: batheia d-iro (‘bataia dezake’), erakuts zin-iro (‘erakuts zenezake’)…
- NOR-NORK eta NNN sailetan subjektua plurala denean beti -e pluralgilea: di-e (‘dute’).
- Menpeko laguntzailea l- ebentuala: aingüriak Josef saintia manatü zian.
Sintaxia eta lexikoa
- Atributua mugagabean adierazita: ezen pescadore ziraden, salbatu izateko (‘salbatua izateko’)…
- TOG fenomenoa: bere arim-aren haz-te-ko, kozenzi-en arhin-tze-ko.
- Helburuzko perpausak: -(e)n-ek elementu gehigarri bat eraman dezake; -(e)n biluzia soilik: gero hil ondoan laida ahal dezada-n bethierekoz… Hala ere, batzuetan amorekatik menderagailuak laguntzen du: amorekatik güziak jakile izan liti-an (‘guztiak jakile izan zitezen’).
- -bait- atzizki menperatzailea.
- Lexikoa: Arkaismoa → hasierako -e- hori mantentzen da bakarrik zubereraz: eracasten. Jangoitikoz = betiko.
6. Erdialdeko Euskara Zaharra
Fonetika
Ez dago ezer aipagarririk.
Izen-morfologia
- Artikulu plural hurbila dezente agertzen da: pekatari-ok, biziak ta ill-ok juzgatzera, beatz oek bi-ok…
- Ergatibo plurala (erdi-ekialdekoa): -ak.
- Datibo plurala (erdi-mendebaldekoa): -er (guzi-ai, on-ai…).
- Soziatiboa: Nafarroako eta Iparraldeko -arekin (sing.) eta Gipuzkerako -akin (pl.): andi-arekin, begi-akin…
- Ablatiboa: -tik forma berria eta erdialdeko -tikan ere zenbaitetan; pluralean -etarik zaharra.
- -arren motibatiboa: salbatze-arren.
- Bizidunen lekuzko kasuak beti absolutiboaren gainean: bat-egan, kriadore-agan, termerario-agana…
- -ikan bukaera: eginikan. Oek (‘hauek’).
Aditz-morfologia
- Mendebaldeko -adu eta -idu atzizkiak dituzten partizipioak: kuidadu, inportaduko.
- Partizipio burutua vs. aditzoina: ez-indikatibozko laguntzaileekin partizipio burutua ohikoena da, zenbait salbuespenekin, batez ere aginteran: akorda zatez (‘akorda zaitez, gogora zaitez’).
- Aditz-izenak eta partizipio burutugabeak:
- -te → -n-z bukaturiko batzuk eta -S-i-z bukaturikoak: ja-te-ra, egi-te-n, ires-te-ra, ekus-te-a…
- -tze → gainerakoetan: akorda-tze-n, bizi-tze-a, hoostu-tze-ra…
- Geroaldiko partizipioan erdi-mendebaldeko egitura → beti -ko/-go: ifini-ko, aprobetxadu-ko, egin-go, jakin-go, il-go…
- Izan aditzeko 3. pertsonako erdi-mendebaldeko -a bokalismoa: dan, zan, zirala, baitz-a-n…
- Izan aditzeko -de pluralgilea (mendebaldetik kanpoko euskalkietakoa) 3. pertsonan zenbaitetan: dira-de, zira-de-n (‘ziren’)…
- Izan aditzeko ez-indikatibozko formek -z(-) pluralgilea dute.
- Ahalera eta baldintza irrealiseko ondoriozko formak → kasu gehienetan subjektu plurala.
- NOR saileko subjuntibozko eta aginterazko 3. pertsona singularreko laguntzaileetan a-i > i-i edo e-i > i-i asimilazio bokalikoak: dadila > (di)dila.
- NOR-NORI saileko erroa: zai- (zai-t, zai-zu, zai-o, zai-e…) eta zitzai- (zai-gu, zai-o, zitzai-gula…).
- NOR-NORK saileko bokalismoa: det, dezu, degu.
- NOR-NORK saileko -b- mendebaldekoa: ne-b-an (behin bakarrik), eta ze-b-an (‘zuen’ —z-rekin!—).
- NOR-NORK saileko baldintzazko laguntzailean -eu- diptongoa: ba-l-eu…
- NOR-NORI-NORK saileko indikatibozko laguntzaileen erroa:
- -i-: d-i-ogu, d-i-dazula, z-i-on…
- -irau(t)s- objektu zuzena plurala denean: d-irau-zkagun (‘dizkiogun’), d-irau-zku (‘dizkigu’), d-irau-ztazula (‘dizkidazula’)…
- Datiboa 3. pertsona singularra bada, erroa -i- izan daiteke: d-i-ozka (‘dizkio’), z-i-ozkan (‘zizkion’).
- NOR-NORK eta NNN sailetan ez-indikatibozko laguntzaileen erroa: -za(n)- eta -gi(n)- erroak.
- -gi(n)- NNN sailean: de-gi-on (‘diezaion’), da-gi-gula (‘diezagula’), de-i-keon (< *de-gi-, ‘diezaiokeen’)…
- -za(n)- zaharra, euskalkietan barrena eta garai guztietan → NOR-NORK sailean objektu zuzena plurala bada: dit-za-ten (‘ditzaten’)…
- -za(n)- zein -gi(n)- NOR-NORK sailean objektu zuzena singularra bada: da-gi-an (‘dezan’) ~ zit-za-kela (‘zitzakeela’)…
- NOR-NORK eta NNN sailetan subjektua plurala denean -te pluralgilea orokorrean.
Sintaxia eta lexikoa
- Helburuzko perpausak testu zaharretan: -(e)n-ek elementu gehigarri bat eraman dezake; -(e)n biluzia soilik: konfesoreak itandu degio-n (‘itaun diezaion’).
- -ezen konpletibozko menderagailua.
- -nola menderagailu gisa.
- Konpletibozko -na atzizkia: sinistea Aita da-na (‘sinistea Aita dela’).
- Lexikoa:
- arkitu (‘aurkitu’, erdialdeko monoptongazioa).
- asko dan adinbat (OEH).
- eman eta ez emon.
- eutzi eta ez utzi (arkaismoa).
- Jaungoiko (‘Jainko’), santu (‘santu’), itxeden (‘itxaron’).