Euskal saiakera-egileak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,89 KB

1-Zergatik da nobelagintza esparru berria euskal literaturan?


Esparru berri samarra genuen Euskal literaturan, eta orduan nagusitu zen purismo lexikalak ez zion egoki garatzeko mesederik egiten. Lehenago hasi ahal ziren baina genero garbizalea hasi zen. Gainera, oso liburu gutxi egon ziren eta genero landugabea zegoen.

2-Nahiz eta argitaratzeko debekuak kendu, beste arazo batzuek ere lehenetan zirauten Hegoaldean. Zeintzuk?

Hizkuntza ez dago bateratua (euskalki desberdinak daude), bestalde, Europatik oso urrun gaude eta eragin gutxi dago. Azkenik, Euskal liburugintzarako oso argitaletxe eta alfabetatze gutxi zegoen.

3-Nor da maisu eleberri historiko sailean?Zeintzuk obra idatzi zituen? Eta zein da bere helbururik nagusiena?

Jon Etxaide. Hainbat obra: Joanak Joan (“Etxahun” koblakari famatuaren biografia nobelatua da; XVIII-XIX. Mendeetan eta Zuberoan kokatua. Gorrotoa Lege (Ahaide Nagusien arteko gatazka amaigabeei buruz dihardu

Helburua, historia azaltzea da. Baturik ez zegoen garaian gipuzkera osotuan taxutu zituen bere lanak.

4-Nork idatzi zuen lehenengo euskal eleberri poliziakoa?Eta zein da obraren izenburua? Aipatu hurrengo hamarkadetan arlo horretan agertutako beste hiru idazle.

Jose Antonio Loidi. Hamabost egun Urgainen. Kostaldeko herri batean gertaturiko heriotza susmagarri baten miaketaz ari da, eta detektibearen ikerketek ustekabeko amaiera du. Idazleak: Mariano Izeta, Xabier Gereño, Gotzon Garate.

5.Zein eleberri arlotan kokatuko zenuke Txillardegi? Aipatu eleberri mota horri buruzko ezaugarri batzuk. Zein da obrarik onena? Eta zeri buruzkoa?

Txillardegik nobela existentzialistak idazten zituen. Giro erlijiotik aldenduta zegoen: bikoteak banandu….Heterodoxia. Leturiaren egunkari ezkutua nabarmentzen da. Baserrietako eta herri txikietako girotik aldentzen da. Lehen pertsonan idatzi zuen eta protagonistek gogoeta filosofikoak egiten dituzte eta hainbat arazo dituzte.

6. Gabriel Arestik nobela bat utzi digu. Zein eta zeri buruzkoa?

Mundu-munduan, antzerkirako moldatu zuen lehendabizi. Inguruko industrializazio basatia dela bide, Bilbo aldean sortzen diren txabola auzoetako miseria gorria sufritu behar dutenena. Soldata eskasak…

Gerra ostean saiakeraren garapenari kultur aldizkariek asko lagundu zioten. Aipa itzazu horietariko hiru aldizkari eta non sortu ziren.

EUZKO-GOGOA Guatemala, EGAN Donostia eta JAKIN Arantzazu. Koldo Mitxelena, Juan San Martin eta Torrealdai.

  1. Zein xede izan zuten Andima Ibiñagabeitiak eta Jokin Zaitegik euskararekiko? Zer lan egin zuen Jokin Zaitegik bide hori prestatzen hasteko?

Haien xedea euskara unibertsitate mailara altxatzea zen. Jokin Zaitegik Platon’eneko atarian , filosofo grekoaren pentsaera arakatzen duen saioa egin zuen.

  1. Eliza katolikoaren krisia zela eta, Vatikanoko II. Kontzilioak izan al zuen eraginik euskal gizartean? Jarri adibideak.

Bai, eragin zuen. Elizliburuak ez dira guztiz desagertzen baina pisua gutxitzen zaie, liturgian berrikuntza igarri.

  1. Nor da Koldo Mitxelena?


Koldo Mitxelenak ez zuen euskarazko libururik argitaratu. Euskararen inguruan asko idatzi zuen, baina gaztelaniaz ere taxutu zituen lan asko. Ikerlari, hizkuntzalari eta ekintza garrantzitsuak egin zituen: EHU unibertsitateak sortu zituen, Euskaltzaindiaren hainbat batzarretan egon zen, EGAN aldizkarian parte hartu zuen…

  1. Aipa itzazu euskara batua sortzen ahalegindu ziren batzuk


Koldo Mitxelena, Luis Villasante, Gabriel Aresti eta Txillardegi.

  1. Zeintzuk arlo landu zituen Txillardegik?


Hizkuntzalaritzatik at, gizarte gaiak ditu gogokoen, politika eta soziolinguistika gehien bat. Huntaz eta hartaz idatzi zuen.

  1. “Jakin” aldizkariaren balioa eta helburua azaldu, eta aipatu aldizkari horretan aritu ziren idazle batzuen izenak


Arantzazun sortu zen estudiante gazteen eskutik. Bertan trebatu ziren, saiakera esparruan ezagunak diren Joxe Azurmendi, Joan Mari  Torrealdai eta Rikardo Arregi. Helburua, hausnarketa bat izatea zen.

  1. Zeintzuk aldizkari izan ziren poesia lanean babesleku?


EGAN (euskal literaturaz hitz egiten du), EUZKO-GOGOA (Koldo Mitxelenak parte hartzen du), eta OLERTI aldizkaria.

  1. Zergatik esaten da Miranderen poesia oso bestelakoa dela bai gaietan bai hizkeran?


Bi gauzagatik: gaiak eta hizkera. Gaiak sexua, erotismoa, borrokarako deia, erlijioaren aurka joatea…ziren. Hizkera, irakurgaitza eta ulergaitza zen. Lapurtera erabiltzearen aldekoa zen.

  1. Bitoriano Gandiaga idazlea labur azaldu

Bitoriano Gandiaga Mendatakoa izan arren ia bizitza osoa Arantzazun eta inguruetan pasatu zuen ikasle, apaiz eta irakasle lanetan. Elorri Hiru Gizon Bakarka liburuak idatzi zituen

  1. Esan Gabriel Arestiren poesia liburuen izenak. Zein da herritarragoa, eguneroko arazoetatik hurbilago dagoena?


Maldan behera eta Harri eta Herri. Bigarrenak estilo zuzenagoa, herritarragoa eguneroko arazoengatik hurbilagoa. Gainera, Euskal Harria eta Harrizko Herri Hau ere idatzi zituen.

  1. Eman Uhin Berria mugimenduko bost poetaren izenak


Xabier Lete, Joxe Azurmendi, Hartzabal, Mikel Lasa eta Arantxa Urretabizkaia.

  1. “Handiaren arrazoiak” norena da? Zer egoera deskribatzeko balio dezake poesia honek?


Bitoriano Gandiagaren poema honek honetarako balio du: handiaren arrazoiak asko eta handiak dira, txikiarenak berriz lotsagabekeriak; azpikoari isilik egotea dagokio.

  1. “Harriaren izenean” Norena da? Zer esan nahi du? Poesia soziala da?


Joxean Artzeren poema dugu. Gurasoek aholkuak ematerakoan hartuko luketen doinua hartuz egiten du protesta: ez dugu eskubiderik hitz egiteko, premiak ikusteko, negarrak adierazteko. Ironiaz baliatzen da protestak kaleratzeko.

  1. Nor da Joan Mari Lekuona? Zer dio Nadin Nadilla poeman?


Manuel Lekuona idazle eta ikertzailearen iloba zen, eta osabarengandik jaso zuen ahozko literaturarako grina. Olerki intimista da, arantzak beretzat gorde eta bizitzaren ederra azpimarratu nahia adierazi nahi luke olerkariak.

  1. Zergatik da gaitza euskal antzerkiaren ikuspegi osotua izatea?


Euskal antzerkiari gutxitan eman zaio behar besteko garrantzia. Idatzitako guztia ez da argitaratu. Batzuetan , antzeztu arren, ez da inprimatu. Honenbestez, gaitza da gure antzerkiaren ikuspegi osotua izatea. Gainera, antzerkigintzaren helburua ez da askotan oso literarioa izan, euskaltzaletasunari eusteko tresna bat baizik.

  1. Aipatu Piarres Lartzabalen antzerkiaren ezaugarri batzuk


Piarres Lartzabal antzerkigile trebe eta langileena dugu. Dozenaka lan gauzatu zituen antzerkirako. Drama eta komedia egiten zekien.  Antzerkiak herrikoiak eta ikasiak dira, jende landu eta arruntarentzat eginak. Lanak: Etxahun eta Senperen gertatua.

  1. Pastorala Zuberoan, azaldu zer den


Gerran etenaldia izan zuen, baina geroztik sarritan izan da ikuskizun hori. Urtero edo bi urtero egoten da emanaldia Zuberoako herriren batean Pierre Bordazarre izan zen pastolagilea.

  1. Iparraldeko herri teatro tradizionalean pastoralgaiak aldatuz joan dira. Komentatu


Mundu gerra arte pastoralgairik gehienak Testamentu Zaharretik edo Frantziako historiatik ateratzen baziren ere, orain protagonistak Zuberokoak, Iparraldeko beste euskaldun batzuk, edota Hego Euskal Herrikoak ere izan daitezke, eta batzuetan gertakari edo herri baten historia ere hartu izan da ardatz.

  1. Aipatu Hegoaldeko hiru teatrogile eta lan bana


Salbatore Mitxelena Confixus, Jon Etxaide Amalur eta Gabriel Aresti Etxe aberatseko seme galdua.

6.P.Lartzabal. Euskalkia- Hizkuntzaren aldeko berezitasunak

Piarres Lartzabalek euskalki lapurtera darabil, adibide batzuk:makhilarekin, gorphutz.

  1. Zeintzuk dira (zerrendatu) azken 30-35 urteotan euskara idatziaren erabilerak izan duen bilakaera , batez ere, literaturari dagokionez?

Euskal liburugintzari asko kostatu zitzaion urtero ehun titulu argitaratzea. Ez zuen halakorik 1974ra artelortui. Hamasei urte geroago, milatik pasatzea lortu zen, eta harrezkero ez gara kopuru horretatik jaitsi. Euskara batuaren prozesua, zeharo burutua ez dagoen arren, atzeraezinezko bidetik doa.

Literaturari dagokionez, argitaletxeek lehen baino izenburu gehiago ateratzen dituzte narratiban; poesian ez hainbeste. Antzerkia da generorik motelena. Eskolatzearen ondorioz, haur eta gazteentzako literatura asko hazi da.

  1. Ramon Saizarbitoriak nobelatan euskaraz urratu gabeko bideak erabili ditu. Zeintzuk?


Sekuentzien txandaketa, pertsona narratzaile aldaketa, ikuspuntu askotatik aurkeztutako gertaerak, erregistroen aniztasuna….

  1. Askoren ustez, zein da lehenbiziko euskal eleberri modernoa? Norena?


Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako liburua da lehendabiziko euskal eleberri modernoa

  1. 1940ko hamarkadan jaiotako prosagileak kontuan izanik , lotu lana eta egilea


100 metro Ramon Saizarbitoria                                                Ihes betea Anjel Lertxundi

Itsasoak ez du esperantzarik Luis Haranburu Altuna            Zergatik panpox Arantza Urretabizkaia

Abuztuaren 15eko bazkalondoa Joxe Auxtin Arrieta            Babilonia Joan Mari Irigoien

  1. 1950eko hamarkadan jaiotako prosagileak kontuan izanik, lotu obra eta autorea


Speed gauak Edorta Jimenez                       Eta emakumeak sugeari esan zion Lourdes Oñederra

Narrazioak Joseba Sarrionaindia                Ecce homo Laura Mintegi

Obabakoak Bernando Atxaga                     Kutsidazu bidea Ixabel Josean Sagastizabal

Basilika Itxaro Borda

  1. 1960 tik aurrera jaiotako prosagileak kontuan izanik, lotu obra eta egilea

Bilbao-New York-Bilbao  Kirmen Uribe              Mailuaren odola Aingeru Epalza

SPrako tranbia Unai Elorriaga                             Itsaslabarreko etxea Miren Agur Meabe

Amaren eskuak Karmele Jaio                              Kontu-jaten  Arantza Iturbe

Uda betiko balitz Xabier Mendiguren               Ostegunak Jon Arretxe

Kcappo Pako Aristi

  1. Zein obrak lortu du Espainiako Narratibako Literatura Saria 2009an? Eta lehenago?


Bilbao-New York-Bilbao. Lehenago, 1989an, Obabakoak. 2001ean, SPrako tranbia.

  1. Zein da gehien itzuli den euskarazko obra? Zenbat hizkuntzatan? Zeintzuk azkenak?


Obabakoak. 27 hizkuntzatan. Arabiera, errumaniera, hebraiera, koreera…

  1. Zein idazle ezagutzen duzu zeure herrian/inguruan? Aipatu hiru idazle, idazlan bana eta erreferentziazko herria


Carlos Gorrindo Ez dena ere bada Gernika

Miren Agur Meabe Itsaslabarreko etxea Lekeitio

Alaine Agirre Odol mamituak Bermeo

Entradas relacionadas: