Euskal Nazionalismoaren Sorrera eta Bilakaera

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,07 KB

Euskal Nazionalismoaren Sorrera eta Bilakaera

Euskal Herriko nazionalismoa, foruak defendatzeko giroan sortu zen. 1876an foru historikoak indargabetu zituen legeak bi erreakzio eta filosofia mota sortu zituen:

  1. Amore emanez, egoerari etekinak ateratzen jakin zutenak.
  2. Tradizionalistak, foruak osorik berreskuratzearen alde jo zutenak (baserritarrak ziren, industriaren aurkakoak, ez ziren industriako burges onarkorrak, gerra karlistaren galtzaileak baizik).

Euskal abertzaletasunaren sustatzailea, Sabino Arana izan zen. Harentzat, foruak berreskuratzea, erabateko burujabetza berreskuratzea zen. Eusko abertzaleen leloa "Jainkoa eta Lege Zaharra" (foruak eta tradizioak) zen.

Lehenengo EAJ eta Bilakaera

1895eko uztailaren 31n fundatu zen lehenengo Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ). Denborarekin, burgesia modernoago eta industrialago batek nagusitu zen EAJren kontrolean. Horrela, alderdian bi jarrera nahastuko ziren: tradizionala eta modernista.

Bizkaiari loturiko alderdi gisa hasi zen, nahiz eta gerora euskal biztanleak zituzten probintzia guztiak sartu zituen. Euskal naziotasuna arrazan, hizkuntzan, legeetan, izaeran eta usadioetan oinarritzen zuten. Mundu modernoaren aurrean defendatzeko modu bakarra Espainiarekiko lotura haustea eta independentzia aldarrikatzea zela zioen Sabino Aranak.

1906ko abenduan, Sabino Arana hil eta hiru urtera, lehenengo biltzarra egin zuen EAJk. Eusko Gazteria sortu zen 1904an, eta lehenengo batzokiak (euskal abertzaleen biltokiak) ireki ziren.

Zatiketa eta Talde Berriak

Ezin ziren, ordea, nazionalisten arteko liskarrak ezkutatu, eta aurkako sektoreek aldizkarien babesa jasoko zuten. Euskalduna Ramon de la Sotaren pragmatikoen organoa izango zen, eta Aberri, berriz, Sabinoren anaia eta abertzaletasun baserritar eta modernotasunaren aurkako defendatzaile gorena zen Luis Aranak gidatutako independentista taldearena.

1910ean zatitu egin zen EAJ. Eusko Abertzale Ekintza (ANV-EAE) sortu zuen beste talde batek.

Hazkundea eta Bilakaera

Hazkundeari dagokionez, 1918ra arte, nazionalismoa fenomeno bizkaitarra izan zen soilik; Araban Bigarren Errepublikara arte. Baina, Ramon de la Sota ontzigileari EAJra sartu zenean, babes ekonomiko horrekin hauteskundeetarako aukerak izango zituzten.

1916an, De la Sotaren nazionalistek Luis Arana baztertu zuten zuzendaritzatik eta CNV izena hartu zuten. Lehen Mundu Gerra zela eta, Sotak aberastu egin zen, eta alderdia bere bidea utzi zuen.

Gallastegik, Sabinoren etniaren aldeko balioak eta independentziaren aldarriak babesten jarraitu zuen. Jarrera erradikala zela eta, 1921ean alderditik bota zuten. Gallastegi munduarentzat arrotzak ziren taldeak nazionalismora erakartzen saiatu zen buruzagi abertzaleetako bat izan zen (euskal langileak eta emakumeak, esaterako).

Emakumeen kolektiboak bestelako arreta jaso zuen Sabinorengandik. Aberri-tik bereiziek, Luis Aranarekin batera, EAJ izena berrartu zuen alderdia osatu zuten, Ramon de la Sota, Chalbaud eta Horn-en CNV baino erradikalagoa.

Gallastegiren eta Aranaren abertzaletasun erradikalak gogor egin zion aurka Primo de Rivera jeneralaren diktadurari, sektore pragmatikoak ekintzak eten zituen bitartean. Hala ere, erregimena erortzeak abertzaletasunaren bi adarrak adiskidetzea ekarri zuen 1930ean. EAJ berriztatuan bildu eta protagonismo handia izan zuten Bigarren Errepublikan.

Langile Mugimendua

Langileen mugimendua, euren egoera hobetzeko eta eskubideak defendatzeko, sistema osoaren aurka jo zuen erabat.

Espainian langileen mugimenduaren antolamendua Seiurteko Demokratikotik aurrera ondu eta hedatu zen.

Anarkistak

Politika ofizialetik aldendutako langile mugimendua zen. Oso sakabanatuta zeuden elkarteak, eta ondorioz, Espainiar Erregioko Langileen Federazioa sortu zuten. Legeztatzean, afiliatu kopurua gora egin zuen.

Federazioaren batzorde nazionaleko kideek, erresistentzia solidario eta baketsua antolatzea erabaki zuten. Horregatik, Andaluziako anarkistak elkarte sekretutan bildu ziren, eta sortu zen Mano Negra mitikoa, zenbait hilketa leporatu zitzaion erakunde sekretua zela ziotena.

Sozialistak

Marx-en ideien jarraitzaile multzo txiki batzuetara murrizten zen. Inprimatzeko Artearen Elkartean hartu zuten aterpe, klandestinitatera igarotzean erresistentziarako elkarte bihurtuta. 1874an 250 kide inguru izango zituen Elkarteak.

1879ko maiatzaren 2an, Madrilen PSOE eratzea erabaki zuten, eta, gainera, programa eta arautegia idazteko taldea ere sortu zuten. Erabat marxista zen, eta langileriak politikan parte hartu behar zuela, eta erregimen politikoari eta indarreko sistema ekonomikoari aurre egiteko gai zen alderdi langilea eratu behar zela aldarrikatzen zuten.

Helburuak

  1. Langileek izan behar zutela aginte politikoa, jabetza pribatua jabetza kolektibo bihurtu behar zela, eta ogibide bakoitzeko irakaskuntzak egon behar zutela.
  2. Gizarteko klaseak baliogabetzea eta langileen klase bakarra eratzea.
  3. Hartu beharreko neurri politiko eta ekonomikoak.

PSOE, langile hirietan nagusituko da. Burgesiarekin lehiatzen saiatuko da hauteskundeetan agintea lortzeko.

El Socialista 1886an alderdiaren egunkari ofizial gisa ateratzea oso garrantzitsua izan zen, urte askotan huraxe izango zen-eta Espainiako talde sozialisten arteko harreman-bide bakarra. 1887ko krisi ekonomikoaren ondorioz, UGT eratu zuten.

UGT-ren Helburuak

Langileen bizitza- eta lan-baldintzak hobetzea, negoziazioaren, aginte politikoaren aurreko demanden eta grebaren bidez.

1891tik aurrera, PSOEk ahaleginak hauteskunde-politikara zuzendu zituen, eta ez zuen inolako aliantzarik onartu alderdi burgesekin. Emaitza eskasak atera eta gero, XX. mendearen hasieran elkarlanari ekin zion errepublikanoekin.

Emakumeak

Emakumeak mendearen erdialdean sartu ziren industriako lanean. Haien soldatak, gizonenaren % 50 soilik, funtsezkoak ziren familiek irauteko.

Entradas relacionadas: