Euskal Mendien Landareak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,23 KB

EUSKAL MENDIAK

Kantauriar Isurialdean:

Kostaldeko Mendikateak: Higer lurmuturra eta Zumaia artean altxatzen diren mendiak, Jaizkibel (549m), Ulia, Urgull, Igeldo, Mendizorrotz; material modernagoez osatuak, hirugarren arokoak eta altuera gutxikoak dira.

Itsasbazter Aurreko Mendikatea: Kostatik urrutiago dauden mendizerrak osatzen dutena. Eremu honetan erliebeak leuntasuna galtzen du eta mendiak garaiagoak bihurtzen dira, aldapa nabarmenagoak, desnibel gogorrak eta haran estuak agertzen direla. Ekialdetik mendebaldera ondoko mendiak nabarmentzen dira: Uzturre, Ernio mendigunea (1.072m), Pagoeta, Erlo eta Arno Gipuzkoa herrialdean, eta Bedartzandi eta Iluntzar Bizkaian. Kareharria nagusia denez karstifikazioa oso fenomeno arrunta da.

Bortzirietako Mendigunea: Gipuzkoa eta Nafarroa artean aro paleozoikoko materialez osatutako mendi-estruktura tipiko hau altxatzen da. Toki garaienetan ozta-ozta 1.000m. gainditzen badu ere, (Urepele, 1.059m) itsasotik gertu dagoelako eta haran zokoetatik duen desnibel gogorraren ondorioz oso itxura menditsua du.

Ibaibide ertainetako Mendi eta Haranak: Itsasbazter aurreko mendikate eta ibai nagusien sorburuen artean, hau da, Kantabriar-Mediterraniar uren isurialdea mugatzen duten mendilerroen magalean, ibai-arteria nagusien erdi-tarte osatzen duen unitate litologiko anitza hedatzen da (Oria, Urola, Deba, Butroi, Asua, Ibaizabal, Kadagua). Gailurren batek 1.000 metrotako altuera ozta-ozta gainditzen du, gehienak altuera horretatik beherakoak dira (Murumendi, Izazpi, Irimo eta Urko Gipuzkoan; Oiz, Sollube, Ganekogorta eta Triano mendiak Bizkaian).

Mendiko Eskualdea

Erliebearen formak, altitudeak eta eguteran edo laiotzean egoteak mendiko landaretzaren mailaketa bat ezartzen dute. Maila hauek aldatzen dira mendi batzuetatik besteetara; mailaketa horren adibide bat:
• Lehengo maila – Hosto erorkorreko espezieek osatua (baso atlantikoaren antzekoa): haritzak eta gero pagoak.
• Bigarren maila – Maila honetan koniferoek (izeiek, mendi-pinuek,...) protagonismoa dute. Hotzari aurre egiten dakite ongi.
• Hirugarren maila – Basoak desagertzen dira, sasitzak eta belardiak bakarrik baitaude. 3000 metrotik gora ia landarerik ez.

Eskualde Makaronesiarra (Kanarietakoa)

Uharte hauetan lore eta landareen aniztasun handia dago. Endemismo ugariko gunea da. Espezie termofiloak eta xerofiloak (indipikondoa, kanariar palmondoa,...) oso ohikoak dira. Uharteetan zabalduena pinu kanariarrek osatutako basoa eta zenbait uhartetako zonalde garaietan laurisilva (baso azpitropikala) ere ohikoa da.

Endemismoa
Munduko leku jakin batean bakarrik dagoen (beste inon ez dagoen) animalia- edota landare-espezie bati deitzeko erabiltzen den terminoa da; uharteetan eta mendiguneetan ohikoak dira. Adibidez, Kanarietako dragoa.

Basamortutzea (= desertifikazioa)
Zenbait lurraldetako paisaian eta landaretzan gerta daitekeen degradazio mota bat. Degradazio hau natur-arrazoiengatik (baldintza klimatikoen aldaketa) eta eragin antropikoagatik (neurriz kanpoko ustiapena) gerta daiteke.

Arkaikoa (edo Prekanbrikoa)

Lehenengoa Aroa (edo Paleozoikoa)
• Tolestura Kaledoniarra gertatu zen.
• Tolestura Hertziniarra – Mendigune Hesperikoa (Mesetako gune nagusia) eta penintsulako mendigune zaharrak (Galiziako eta Leongo mendiak, Toledoko mendiak,...) sortu ziren*.
• Erupzio Bolkanikoak eta Magmatismo Handia.
* Mendigune hauek tolestura alpetarrak zokalo paleozoikoan egindako hausturaren emaitza dira.

Bigarren Aroa (edo Mesozoikoa)
• Aro honetan ez zen orogenesi garrantzitsurik egon.
• Material paleozoikoetan higadura gogorra egon zen denbora luze batez; penilautadak sortu ziren.
• Sedimentazio Handiko Garaia Izan Zen.
Euskal kostaldean ikusgai dagoen Flysch formazioa aro honetakoa da.

Hirugarren Aroa (edo Zenozoikoa)
• Tolestura Alpetarra- Mendirik Gazteenak (eta garaienak) sortu ziren; Pirinioak, Kantauri mendiak, Mendikate Betikoak, Iberiako mendiak.... Ebro eta Guadalquivir ibaien sakonguneak ere sortu ziren.
• Miozeno Aldiko Erupzio Bolkanikoak Egon Ziren (Kanariar Uharteak Sortuz).

Laugarren Aroa (edo Antropozoikoa)
• Meseta Mendebalderantz Okertu Zen Zenozoikoaren Amaieratik (penintsulako ia ibai handi guztiek Atlantikora jotzen dute).
• Glaziazioak (higadura-prozesuak); glaziarrek “U” formako bailarak sortzen dituzte.

Iberia Silizeoa
Matarial Gogor eta Zaharrek Osatutako Eredua: Granitoak, Kuartzoak eta Arbelak.
Lur Hauek Aro Paleozoikoari Edo Prekanbrikoari Dagozkio.
Non Daude? Galizian, Leon, Erdialdeko Mendikatean, Extremaduran, Sierra Morenan,...

Kareharrizko Eredua
Penintsulako Material Nagusia, Kareharriak eta Harri Sedimentarioak Dir.
Lur Hauek Alderantzizko "Z" Itxurako Ibilbidea Egiten Dute Kataluniako Kostaldetik Asturiaseraino; Gero Iberiar Mendikatetik Behera, Betikoetatik Igaroz Gibraltar Itsasarteraino.
Material Sedimentarioak Mesozoikoak Dir eta Haietako Batzuek Orogenesi Alpetarra Ezagutu Zuten.
Kare Harrizko Lurrak Eraldatze/Modelatze Karstikoarekin Daude Lotuta.

Iberia Buztintsua
Lur Gazteenak Dir. Hauek Buztin, Marga eta Igeltsoen Lurrak Dir, Hirugarren Aro Geologikoaren Amaierarekin Edo Batez Ere Antropozoikoarekin Erlazionatuta Daudenak.
Barnealdeko Lautadetan Edo Bi Sakonguneetan (Ebrorena Eta Guadalquivirrena) Ikusten Dir.

Eraldatze/Modelatze Karstikoa
Kare Harria Irazkorra Denez, Urak Erraztasunez Zeharkatu Eta Disolbatu Egiten Du; Kare Harrizko Ereduetan Higadura-Prozesuak Oso Handiak Izan Daitezke Eta Horren Ondorioz Paisaia Berriak Sortzen Dir. Higadura Horren Emaitzari Modelatu Karstikoa Deitzen Zaio.

Landaretza Potentziala
Zenbait Natur-Faktore Kontuan Hartuta, Lurralde Batean Egon Daitekeen Landaretza-Mota Nagusia; Faktore Horiek Klima, Lurzoru Mota Eta Erliebea Dir. Sarritan Gizakiok Lurralde Bateko Landaretza Hori Aldatzen Dugu, Errentagarriak Diren Espezie Arrotz Batzuk Landatuz.

Entradas relacionadas: