Euskal maitasun olerkiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,18 KB

EUSKAL LITERARTURA IDATZIAREN SORRERA:


ETXEPARE ETA LEIZARRAGA

1.

“LINGUAE VASCONUM PRIMITAE” (1545)

“Primitae”: lehen urratsak. Zergatik ez dugun euskal literatura idatzirik XVI. Mendera arte:
Europar kulturan grekoz eta latinez egin izan da literatura idatzia eta, geroago, latinetik eratorriak diren erromantzeetan.
Euskal gizartea artzaina, arrantza eta laborantzan mugitu izan da XIX. Mendera arte. Ez zegoen euskal kultura idatziaren premiarik; aski zen ahozko iharduna gehiengoaren kultur beharrak asetzeko.
2.

LIBURUAREN EDUKIA

52 orrialde ditu . 31 lerrotako prosazko sarrera du, beste guztia bertsoz idatzia da. 15 silabatako laukoak, laurek errimatzen dutelarik (salbuespenak salbuespen). 3 atal nagusi bereiz ditzazkegu:
> ERLIJIO GAIAK:
”Doctrina Christiana”: bertsoak.
Iudizio Jenerala
Amorosen Gaztiguya
> GAI PROFANOAK: emakume eta maitasun gaiak
> KONTRAPAS eta SAUTRELA. Dantzarako olerki berezi eta alaiak.
Euskara goraipatzeko xedea.
2.1. ERLIJIO GAIAK
Jainkoaren eta Ama Birjinaren inguruan. Beldurraren teologia→ garai hartako ezaugarri.
“Iudizio jenerala” →  erlijio poemetan bikainena. Azken-judizio egunaren deskribapen apokaliptikoa egiten digu. Xehetasun, sinbolo eta pertsonifikazioek indar handia poema honetan.
“Amorosen gaztiguya”(= maitaleen zigor edo kastigua) poemak bereizten ditu, liburuaren bi ardatzak: Jainkozko maitasuna eta maitasun profanoa.
Maitasun iraunkorrik ez aurkitzean, betirako eskain dezakeenarengana jotzen du: Ama Birjinarengana.
2.2. GAI PROFANAOK
Amodio gaiak. Freskotasunagatik, badirudi autobiografikoak direla.
Etxepare
heldua zelarik sartu zen apaiz; gaztaroko esperientziak kontatzen ditu. Errealismoz azaltzen ditu maitasun harremanen gora beherak. Pasarte batzuk gordinegiak
zirelako, ez zaio merezi zuen adinako aitormenik egin. Gaiak:
> Maitasuna, goi mailako balore bezala.
> Damaren maitasuna.
> Poetaren samina, maitatua ez denean
> Urruti dagoen maitearen oroimena.
> Bi maitaleen arteko elkarrizketa isila.
Etxeparek emakumeak goratzen ditu.
2.3. EUSKARAREN ALDE: KONTRAPAS ETA SAUTRELA
Dantzarako eginak dirudite. Euskara plazaratu nahi du eta lortzean, dantzara deitzen ditu euskaldunak
3.  

ETXEPAREREN BERTSOGINTZA

Etxepareren lana HERRI POESIARI OSO LOTUA.
3.1. IZPIRITUZ
Erlijioa, amodioa, bizitzako zoritxarrak eta euskararen aipu eta laudorioak dira gaiak.
Bertso gehienak →15 silabatakoak.
3.2. HIZKERAZ
EKIALDEKO BEHENAFARRERAZ; euskara herrikoia da.
3.3. BERTSOGINTZAZ
Etxepareren bertsoen “erritmoa”: 4/4/4/3. Errima asonantea.
4.  

ERREFORMA EUSKAL HERRIAN: IOANNES LEIZARRAGA

4.1. ERLIJIOA/ POLITIKA NAHASIRIK
Pizkundearen barnean bazen berririk Europako kulturaren ideologi mugimenduan. Erreforma eta Kontrarreforma, aurrez aurre. Ipar Euskal Herria erditik hartu zuen erlijio borroken gatazkak eta euskarak Ioannes Leizarraga du lekuko.
Politika eta erlijio gaiak loturik zeuden garai hartan.
4.2. IOANNES LEIZARRAGA ERREFORMAREN MEZULARI
Urte gutxiren buruan, Ipar Euskal Herriko giroa aldatu egin da. Etxeparek ez zuen erreformaren arazorik bizi izan.
Leizarraga zurrunbiloaren erdian dago. Kalbindarren erreforma onartu eta erreginaren esanetara jartzen da, irakasbide berria zabaldu asmotan.
4.3. LEIZARRAGAREN OBRA: ITZULPENAK
LAPURTERA du oinarritzat. Leizarraga → euskal prosaren sortzaile. Euskaldunak erreformaren doktrinan hezi beharrak egin du idazle, itzultzaile, Leizarraga. Bi bereiztasun bere itzulpenetan:
Bibliari zor zaion leialtasuna. Prosan landu gabe zegoen euskarak, behar zuen perpaus luze eta kateatuetako iharduna. Sintaxian ez ezik hiztegian ere nabari da testuarekiko menpekotasuna.
Euskara kultua eta arkaismoz betea darabil: galduak ditugun aditz formak erabiltzen ditu, aditz trinkoan eta aditz laguntzailean. Leizarragak 3 liburu egin zituen, hirurak 1571a La Rochelle-n argitaratu zituzten:
> IESU CHRIST GURE IAUNAREN TESTAMENTU BERRIA. Erreginari eskaintza, euskaldunei sarrera…
> KALENDERA : Bazkojai eta Ilargiaren berri ematen duen egutegia.
> ABC EDO CHRISTINOEN INSTRUCTIONEA : Kristau Ikasbidea.
Ez zuen iraupenik lortu. Zuberoako handikiek erreformara pausua eman bazuten ere, herri xehea ez zegoen katolikotasuna uzteko.

Entradas relacionadas: