Euskal Literaturaren Zazpi Izenburu Nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,44 KB

Lore jokoak: Hego Euskal Herrian

Lehen lore jokoak Euskal Herrian, XIX. mendean eta XX. mendearen hasiera artean ospatu ziren. Anton Abadia izan zen Euskal Herrian Joko hauek sortu zituena, 1853an. Lapurdiko Urruña herrian ospatu ziren. Nafarroako Euskal Elkargoa elkarteak eratu zituen Lore-Jokoak Elizondon. 1879an ospatu ziren, foruen galerari erantzuteko asmoz. Euskal literaturaren loraldia.

“Kresala” eleberria: Egilea, noiz, Gaia

TXOMIN AGIRRE. 1901-1904. Eleberria kostunbrista da, eta deskribapen sakon eta aberatsak egiten ditu, batez ere, arrantzaleen bizimodua eta garaiko ohituretara hurbiltzen du irakurlea.

Nolakoa izan zen Gobernuaren jokaera euskararekiko Errepublika garaian?

Euskal kulturaren aldekoa.

“Lauaxeta”

Estepan Urkiaga Basarats (Laukiz, Bizkaia, 1905eko abuztuaren 3a - Gasteiz, Araba, 1937ko ekainaren 25a), Lauaxeta ezizenaz ezagunagoa, euskal idazlea eta kazetaria zen. Haren ezizena

"Lau Haizetara", hau da, jaio zen baserriaren izenaren laburtzetik dator.1930ean Errenterian egin zen «Olerkari egunean» saritua izan zen Maitale kuttuna olerkiarengatik]. Errepublika garaian hizlari ibili zen EAJren ageriko ekitaldietan. 1936an, gerra hasi eta, gudari talde baten komandante ibili zen. 1937an, Gernika suntsitu ondoren, Le Petit Gironde egunkariko kazetari bati hiri suntsitua erakusten ari zela, atxilotu eta, Gasteizen espetxeratu zuten. Euzko Jaurlaritzako agintariak beste preso baten truke askatzen saiatu baziren ere, 1937ko ekainaren 25ean, 31 urte zituela, frankistek fusilatu zuten, Gast1931n, Lauaxetak bere lehen olerki bilduma argitaratu zuen, Bide barrijak izenburupean, eta handik lau urtera, Arrats-beran (1935). Haren olerkigintza garai hartarako berezia da. Xabier Lizardi eta Orixerekin batera, olerkigintza landua ondu zuen, Europako joerei lotuagoa. Talde horri «Olerkarien belaunaldia» deitu zaio. Euskararako aranatar ereduaren jarraitzaile zen, eta bere lanak mendebaldeko euskaran idatzi zituen.eizko Santa Isabel hilerrian.

5.“Txirrita”: 1936an Euskal Herriko txapeldun izan zen, hirurogeita hamasei urte zituela. Garai hartako “Bertsolariya” aldizkariko bertso-emaile nagusia izan zen, eta, bat-bateko jardunarekin batera, bertso-jartzailerik oparoenetakoa. Bertsolaritzaren historiako figurarik handienetakoa da.Kanturako beti eta noiznahi zegoen prest. Eskolagabea izan arren, irakurtzen bazekien. Bestela ere, oso gogo kontzientziatua ageri du eta herritar soil baten buruan arrotz ziren izenak eta erreferentziak zeuzkan, hala nola, erromatarren historia, foruen galerako pertsonaiak,eta abar. Alde horretatik, Txirrita da bertsolari klasikorik politikoena.Bere ospeak Gipuzkoako mugak gainditu zituen, eta XX. mendearen lehenbiziko erdialdean Euskal Herri osoan famatu zen. Mingain zorrotz eta bizkorreko bertsolaritzat nabarmendu zen, eta haren ateraldi umoretsuak herriaren gogoan gorde dira. Gai sozialak lantzen diren bertsoetan garai hartako herri-klaseen pentsamolde eta sentimenen berri ematen da. 6. “Urretxindorra”:Kepa Enbeita Rementeria Urretxindorra (Muxika, Bizkaia, 1878ko irailaren 8a - Areatza, Bizkaia, 1942ko abenduaren 12a) euskal idazlea eta bertsolaria izan zen.Bizkaiak eman duen bertsolari onenetakoa izan zen. Plazako bertsolaria eta bertsopapergilea zen, eta trebetasun handia erakutsi zuen bi molde horietan. 1905. urtean garaile izan zen, Txirritaren aurretik, Areetan (Getxo) egin zuten bertso lehiaketa batean. Euskara, aberria eta kristautasuna izan ziren bere olerkien gai nagusiak. 7. Makazaga eta Manuel Lekuonaren ekarpena bertsolaritzan. Manuel Lekuona Etxabeguren (Oiartzun, Gipuzkoa, 1894ko otsailaren 9a - 1987ko uztailaren 30a) idazlea, apaiz katolikoa eta euskaltzaina izan zen. Gasteizen apaiz ordenatu zen. Hango apaizgaitegian, euskarako eta euskal literaturako eskolak eman zituen 1916az geroztik, hogei urtez. Euskal literaturako ikerlanak egin zituen, bertsolaritzaren eta poesiaren inguruan bereziki.[1]Bertsolaritzari buruz “Poesía popular vasca” lana argitara eman zuen, bertsolaritzari kultura munduan behar zuen prestigioa ematearren.Makazaga:Juan Jose Makazaga Mendiburu (Altza, Donostia, 1887 - Errenteria, 1963), Donostiako Altza auzoan jaio zen, eta nahiz eta bertsolaria ez izan, bertsolaritzaren inguruan lan handia egin zuen. Bertsopaperak argitaratu zituen, Bilintxen bertsoak, Txirritaren bertsoak, Xenpelarrenak ere bai, eta “Euskal Erriko kanta zarrak”.

Entradas relacionadas: