Euskal Literaturaren Historia: XVIII. eta XIX. Mendeak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,52 KB

XVIII. MENDEA

Prosa erlijiosoa

Aurreko mendeko tradizioaren jarraipen gisa, literatura eliztarrak fruitu pilatxoa eman zuen. Axularrek finkaturiko lapurtera klasikoan zenbait liburuk ezagutu zuen argia; zubereraz ere bai banaka batzuek.

Lan ez erlijioso batzuk

Jakina da euskal arrantzaleak urtero joaten zirela Ternua eta Labrador-eko ur hotzetara bakailaoa eta balea harrapatzera. XVI. mendean bizkaitarrak eta gipuzkoarrak batik bat; XVII.etik aurrera, lapurtarrak batez ere. Gai horri buruzko hiru poema dira bertso bildumaren lehen orrietakoak.

Hegoaldeko antzerkigintzaren hastapenak

Frantsizko Xabier Muniberen El borracho burlado eta Pedro Ignazio Barrutiaren Acto para la Nochebuena

XIX. MENDEA

Iparraldeko Idazleak

Izan zen gorabeherarik mende hartan ere Euskal Herri bietan. Iparraldean, Napoleon I.aren gerrateekin eta Frantziako Iraultzaren azken hatsekin ekin zion gizaldiak.

Elizak indatsu zirauen oraindik, eta gehienetan bere eraginari eutsi zion.

Ondorioz, euskarazko produkzioaren zati handi bat elizgizonengandik etorriko zaigu oraindik.

Baina sekularrek ere gero eta pisu handiagoa izango dute mende honetatik aurrera A. Abadiaren Lore Jokoek eta L.L Bonaparteren dialektologia lanek bultzada azpimarkagarria emango diete euskarazko bertsogintzari zien euskal ikerketei. Sortzaile laikoen artean gogora ditzagun Etxahun koblariaz gainera, Elizanburu bertsogile iaioa eta Duvoisin prosagile bikaina

Entradas relacionadas: